Francisco Garate Bergaretxe

futbolari euskalduna
Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Francisco Garate».

Francisco Garate Bergaretxe (Durango, 1916ko urtarrilaren 11[1] - ib., 1986ko irailaren 27a) bizkaitar futbolaria izan zen, aurrelari moduan aritu zena. Ignacio Garate bere anaia futbolaria ere izan zen.

Francisco Garate Bergaretxe

Bizitza
JaiotzaDurango1917ko urtarrilaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDurango1986ko irailaren 27a (69 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Cultural Durango1933 / 1934
Athletic1934 / 194610342
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Ibilbidea aldatu

Lemoako Kirol Elkartean jokatzen hasi zen 1931n. Ondoren, Kulturaleko plantillan sartu zen, bere herriko taldean.1934an Bilboko Athletic Clubera salto egin zuen. Botak eskegi ondoren, kirol loria ezagutu zuen erakundeari lotuta jarraitu zuen bizitza osoan, eta bigarren entrenatzailea, San Mames zelaiko ordezkaria eta begiralea izan zen.

Garate Athleticeko aurrelari nabarmena izan zen Espainiako gerra zibilaren aurreko eta ondorengo denboraldietan. Lehen denboraldian Liga irabazi zuen, eta zortzi gol sartu zituen, klubeko lehen aurrealde historikoko kide batzuekin batera (Iraragorri, Bata eta Gorostiza).

Ligako txapelduna izan zen 1935-1936an eta 1942-1943an, baita Kopako txapelduna ere 1944-1945ean, eta zenbait aldiz finalista ere bai. Espainiako futbol selekziorako  aukeratu zuen Portugaleko taldearen aurka jokatzeko, Vigon eta Bilbon 1939 eta 1941 urteetan, hurrenez hurren.

Taldeak aldatu

Kluba Urteak
Cultural Durango 1933-1934
Athletic Club 1934-1946

Erreferentziak aldatu

  1. «GARATE BERGARETXE, Francisco - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).

Kanpo estekak aldatu