Blanca Antepara

giza eskubideen aldeko aktibista

Blanca Antepara (Urbina, Legutio, Araba, 1923Ib., 2012ko urtarrilaren 11) giza eskubideen aldeko aktibista izan zen.

Blanca Antepara
Bizitza
JaiotzaUrbina, 1923
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaUrbina2012ko urtarrilaren 11 (88/89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea

1936ko gerrak 12 urterekin harrapatu zuen Antepara. 1936ko uztailaren 18an, altxamendu militarraren egunean bertan, Urbinara Burgostik soldaduak iritsi ziren. Etxeak soldaduek hartu eta herritar guztiak Urbinatik bidali zituzten. Familiarekin batera, idi-gurdian trasteak hartu eta Gasteiza joan zen. Gasteizko baserri batean bizi izan zen 1937ko maiatzerarte[1].

Antepararen semeetako bat, Iñaki Ormaetxea, Donostiako Morlans auzoan 1991ean Guardia Zibilak hil zuen tirokatuta, eta Josu Ormaetxea semea, 20 urtez preso egon zen Espainiako Estatuko gartzela ezberdinetan[2].

Giza eskubideen eta presoen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.

2009ko abuztuan Norma Morroni ekintzailearekin elkartu zen Urbinan[3].

« Hay que mirar siempre de frente, sin bajar la vista. Y mantener siempre la dignidad, porque es el arma más fuerte que tenemos» »

Erreferentziak aldatu

  1. Cabello, Andoni.. (2004). La plaza de Urbina : una biografía de Iñaki Ormaetxea. (1. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 84-8136-292-1. PMC 55145032. (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  2. «AGUR ETA OHORE, BLANCA!» Zuialde Herri Informazioa 2012-01-11 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  3. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20120112/314783/es/El-ejemplo-vivo-que-presos-nunca-han-estado-estaran-solos «El ejemplo vivo de que los presos nunca han estado ni estar�n solos - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).