Artikulu hau Nevisko hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Charlestown (argipena)».

Charlestown Karibe itsasoko Nevisko hiriburua da. Mendebaldeko kostaldean dago, Pinney's Beacheko hegoaldeko muturretik hurbil.

Charlestown
giza kokalekua
Main Street edo Kale Nagusia. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Saint Kitts eta Nevis
ParrokiaSaint Paul Charlestown
Geografia
Koordenatuak17°08′35″N 62°37′37″W / 17.143055555556°N 62.626944444444°W / 17.143055555556; -62.626944444444
Map
Azalera4 km²
Altuera0-985[1]
Demografia
Biztanleria2.204 (2010)
Dentsitatea455 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1660[2]

Uharteko bost parish edo parrokietatik Saint Paul Charlestown izenekoan dago; parrokiarik txikiena da eta bere lur eremua ere oso estua denez, neurri handi batean hiriburuarekin bat egiten duela esan daiteke.

Historia aldatu

Koloniaren garaietan hiriak bi gotorlekuk babesten zuten: Fort Charlesek hegoaldean eta Fort Black Rocks iparraldean.

Hiriko eraikin kolonial asko lurrikaren eraginez hondatu egin ziren.

Ekonomia aldatu

Nevisko ekonomiaren motorra da. Uharteko komertzio eta langile gehienak bertan kontzentratzen dira. Merkataritza-gune nagusia Cotton Ginnery Mall da.

Ekonomia sektorerik inportanteena finantza-zerbitzuak dira eta hirian arlo horretan nazioarte mailako mugimendua dago.

Eraikinak aldatu

Hiri txiki honetan uharteko Nevis Island Administration gobernu autonomoaren eraikinak daude eta leku historiko ugari ere badaude:

  • Alexander Hamilton George Washingtonen hurkoa jaio eta lehen urteak bizi izan zen etxean orain Nevisko Historiaren Museoa dago beheko solairuan eta uharteko administrazio autonomoko batzar gela bat goikoan.
  • Beste bi museo daude: Nelsonen Museoa eta Nevisko Kirolaren Museoa.
  • Lehen zergak biltzeko balio zuen etxean orain Nevisko Turismo Erakundea dago.
  • Hiriaren hegoaldean XVIII. mendekoa den bainuetxe-hotel bat dago; orain eraikin nagusian gobernuaren bulego batzuk daude.
  • Beste batzuk: Postetxea, Epaitegia, Liburutegi Publikoa, Alexandra Erietxea.

Garraioak aldatu

Modernoa den Charlestowneko portuak batez ere Basseterre eta Montserratekiko ferryen bidezko loturak ditu.

Uharteko herri guztien arteko garraiorako ere gune nagusia da.

Erreferentziak aldatu

  1. Parrokiari dagokionez, Nevis Peakeraino heltzen baita.
  2. Gutxi gorabeherako urtea. Iturria: UNESCO

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu