Pennsylvania

Ameriketako Estatu Batuetako estatua

Pennsylvania[1] Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatu bat da. Hiriburua Harrisburg du, baina hiri nagusia Filadelfia da. Guztira, 12,5 milioi biztanle dituenez (2007), Estatu Batuetako estatu jendetsuenen artean seigarrena da. 119.283 km2 ditu.

Pennsylvania
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Pennsylvania
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-PA
HiriburuaHarrisburg
Pennsylvaniako GobernadoreaJosh Shapiro
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak41°00′N 77°30′W / 41°N 77.5°W / 41; -77.5
Azalera119.283 km²
MugakideakNew York, New Jersey, Delaware, Maryland, Mendebaldeko Virginia, Ohio, Ontario, Province of Quebec (en) Itzuli, Upper Canada (en) Itzuli eta Kanadako Probintzia Batua
Punturik altuenaMount Davis (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria13.002.700 (2020ko apirilaren 1a)
200.197 (2015)
Dentsitatea109,01 bizt/km²
Etxebizitzak5.106.601
Hizkuntza ofizialabaliorik ez
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu, UTC−05:00 eta America/New_York (en) Itzuli
pa.gov

Geografia aldatu

Mugak aldatu

Mugakide hauek ditu: iparraldean, Erie aintzira eta New Yorkeko estatua; ekialdean, New York eta New Jerseyko estatuak; hegoaldean Delaware, Maryland eta Mendebaldeko Virginia; eta mendebaldean Mendebaldeko Virginia eta Ohio.

Historia aldatu

 
Pennsylvania fundatu zuen William Penn ingelesaren eta Tamanend algonkin buruzagiaren arteko ituna irudikatzen duen margolana, Edward Hicksek 1847an egina.

Pennsylvanian algonkin herriak bizi ziren europarrak hara iritsi zirenean. Suediarrek (1643) eta alemaniarrek (1647) ezarri zituzten lehen kolonia europarrak, baina 1664an ingelesak nagusitu ziren lurralde honetan. 1681ean, William Penn kolonoaren jabego bihurtu zen.

XVIII. mendean borroka latzak izan ziren jatorrizko biztanleen —alegia, indiarren— eta europarren artean (1754-1763, frantses eta indiarren arteko gerra). Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerraren atarirako, Pennsylvania gune nagusia zen ekonomian, politikan eta arlo militarrean, eta han egin ziren Kontinenteko Biltzarraren lehenengo eta bigarren bilkuraldiak (1774 eta 1775-1776). Filadelfian izenpetu zuten, halaber, Estatu Batuen Independentziaren Aldarrikapena eta Konfederazioko hiriburu bihurtu zen (1783-1789).

Sezesio Gerra hasi zenean (1861), gune militar garrantzitsua egin zuten Pennsylvania, eta Gettysburg hirian eskuratu zuten batasunaren aldekoek gerrako garaipen sonatuenetako bat. Gerra amaitutakoan, lehen mailako industria, merkataritza eta finantzagune bilakatu zen Pennsylvaniako estatua.

Ekonomia aldatu

 
Behinola Estatu Batuetako bigarren altzairugile handiena izandako Bethlehem Steel konpainiaren fabrika, Bethlehem hirian. Argazki hau fabrika eraitsi baino lehentxoago hartu zuten, 2009an; Sands BethWorks kasino erraldoia eraikitzeko tokia egin zuten, horrela.

Ekonomia jarduera nagusiak dira nekazaritza (garia, garagarra, barazkiak, artoa, fruitu arbolak, behi eta ardi azienda) eta, batez ere, industria (Pittsburgh da Estatu Batuek izan duten altzairugintzako lehen gunea). Lurpeko aberastasunen ustiakuntza (ikatz, petrolio eta gas hobiak) urritu egin zen Lehen Mundu Gerraz geroztik, baina industria mota asko garatu da hiri nagusien inguruan (Filadelfia, Pittsburgh, Bethlehem, Harrisburg): janari industria, kimika industria, tresneria elektrikoa, altzairugintza, ehungintza, automobilgintza. Filadelfia, Pittsburgh eta Erie dira estatuko portu nagusiak, eta lehen bi hirietan daude, halaber, bi aireportu garrantzitsuenak.

Pennsylvaniar ospetsuak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Erreferentziak aldatu