Thomas Hardy
Thomas Hardy (Upper Bockhampton, Dorsetshire, 1840ko ekainaren 2a - Max Gate, Dorchester, 1928ko urtarrilaren 11) idazle britainiarra izan zen.
Thomas Hardy | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dorchester, 1840ko ekainaren 2a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Dorchester, 1928ko urtarrilaren 11 (87 urte) |
Hobiratze lekua | Westminster abadia Stinsford (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Emma Gifford (en) ![]() Florence Dugdale (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Architectural Association School of Architecture (en) ![]() Londresko King's College (1865 - 1866) baliorik ez |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Errege Literatura Elkartea |
Mugimendua | naturalismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Lurjabe txikiz osaturiko familia batean jaio zen; etxean bertan grekoa eta latina ikasi zituen. Arkitektura ikasi ondoren, literaturari lotu zitzaion eta eleberria, poesia eta antzerkia landu. 1872an argitaratu zuen bere lehen lan aipagarri: Under the Greenwood Tree (Baso berdearen azpian). 1873an, A Pair of Blue Eyes (Begi urdin parea) bigarren eleberria agertu zen, Emma Laviniak–hurrengo urtean harekin ezkondu zen emakumeak– inspiratua. Ondoko eleberriek ospe handia eman zioten literaturazaleen artean. Hona ezagunenak: Far from the Madding Crowd (1874, Jendetza zoroagandik urrun); Return of the Native (1878, Sorterrirako itzulera); The Mayor of Casterbridge (1886, Casterbridgeko alkatea); The Woodlanders (1887, Basoko biztanleak); Tess of the D'Ubervilles (1891); Jude the Obscure (1895, Juda Iluna). Obra horietan ikuspegiak eta nekazari-lanak eta ohiturak jasotzeko trebetasunaz gainera, pertsonaien psikologia barneratzeko dohain handiak erakutsi zituen Hardyk. Mundu zaharraren eta berriaren arteko gatazka erakusten du, Wessex izeneko alegiazko lurralde mitikoan. Bestalde, halabeharrak gupidagabe astindu ohi ditu Hardyren pertsonaiak, eta haren aurka ezin dute deus egin. Umoreak ezkortasun hori jabaldu egiten du kontakizun-liburuetan: Wessex Tales (1888, Wessexeko ipuinak), A Group of Noble Dames (1891, Dama nobleen taldea), Life's Little Ironies (1894). Azken urteetan, Hardyk prosari utzi eta hitz neurtuz idazteari ekin zion. Jardun horri dagozkio, besteak beste, Poems of the Past and Present (1901, Iraganeko eta egungo poemak); The Dynasts, Napoleonen gerra gai duen poema dramatiko luzea (1904-1908); Time's Laughingstock and Other Verses (1909, Denboraren barregarria eta beste bertso batzuk); Satyres of Circumstance (1914).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Hardy |