Abd Allah ibn Muhammad

Abd Allah I.a Kordobakoa» orritik birbideratua)

Abd Allah ibn Muhammad[1]arabieraz: أبو محمد عبد الله بن محمد‎‎Abû Muhammad `Abd Allah ibn Muhammad— (Kordoba, 844ko urtarrilaren 11a - ib., 912ko urriaren 15a) Kordobako VII. emir omeiarra (888-912) izan zen, Muhammad I.aren seme eta Al-Mundhir bere anaiaren ondorengoa.

Abd Allah ibn Muhammad
Kordobako emirra

888 (egutegi gregorianoa) - 912 (egutegi gregorianoa)
Al Mundir Kordobakoa - Abd ar-Rahman III.a
Bizitza
JaiotzaKordoba844ko urtarrilaren 11 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaAl Andalus
HeriotzaKordoba912ko urriaren 15a (egutegi gregorianoa) (68 urte)
Familia
AitaMohamed I.a Kordobakoa
Ezkontidea(k)Oneka Ortitz Iruñekoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaQ2106677 Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Bere senide batzuen heriotzaren erantzuletzat jotzen da, horien artean emirerriaren buru izan zen bere aurrekoarena. Izan ere, Al-Mundir anaia, 888ko ekainaren 23an hil zenean, Omar ibn Hafsún Bobastron setiatzen ari zela, setioko kanpamentuan bere anaia Abd Allah ere bertan omen zegoen. Berak bultzatuta, gorteko medikuak pozoitutako lantzeta bat erabili omen zuen emirra odoletan jartzera zihoanean eta ondorioz emirra hil zen. Emirerriko tronura igo zen ekainaren 26an, Al-Mundiren oinordeko gisa.

Bere erreinaldian arabiar, berebere eta muladien matxinadak jasan zituen. Ezin zuen bere boterea Kordobako eskualdetik zabaldu.

Orti I.a Gartzeitz Iruñeko erregearen alaba zen Oneka Orti ezkondu zuen. Bere semea Muhammad al-Mutarrif, oinordekoa izango zena, bere sasianaiak eraila izan zenez, Abd ar-Rahman bere ilobak ordezkatu zuen.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 16 or..
  2. (Gaztelaniaz) Orella Unzué, José Luis. (2022). Los Banu Qasi : vascones islamizados. Años 711-929. Nabarralde fundazioa, 138 or. ISBN 978-84-09-45781-6..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.