Roque Esteban Scarpa

idazle txiletarra

Roque Esteban Scarpa (Punta Arenas, 1914ko martxoaren 26a - Santiago, 1995eko urtarrilaren 11) txiletar idazlea izan zen.

Roque Esteban Scarpa

(1985)
Bizitza
JaiotzaPunta Arenas1914ko martxoaren 26a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago1995eko urtarrilaren 11 (80 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of Punta Arenas (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak

Farmazia eta medikuntzako ikasketak egin zituen, baina literaturako irakasle izan zen unibertsitatean. 1967an Liburutegi, Artxibo eta Museoetako zuzendari eta Liburutegi Nazionaleko zuzendari izendatu zuten. Halaber, Txileko Hizkuntza Akademiako zuzendari izan zen. Batez ere, ikerketa-lanak, antologiak eta saiakerak idatzi zituen, baina baita poesia ere: Mortal mantenimiento (1942); El tiempo (1942); Luz de ayer (1951); El dios prestado por un día (1976); Las figuras del tiempo (1979); El laberinto sin muros (1981); Variaciones sobre un antiguo corazón (1981) eta Madurez de la luz (1987). Bere liburu inportantenetako bat Thomas Mann. Una personalidad en una obra (1962, Thomas Mann. Nortasun bat obra batean) da, idazle horren filosofia, literatura eta bizitzaren bilduma bat. Gisa horretako beste asko idatzi zituen: El dramatismo en la poesía de Federico García Lorca (1961); Adán expulsado del paraíso (1966); Pedro Olmos y Emma Jauch (1977) eta abar. Saiakeren artean, aipagarriak dira Presencia visible e invisible de Alemania en Chile (1973), La casa de los poetas (1974), La desterrada en su patria (1977), eta ¿Quién soy? (1977), beste askoren artean. Antologia asko apailatu zituen, eta oroitzapen-liburu bat idatzi zuen: Realidad y mito de un hombre cualquiera. 1980an Literaturako Sari Nazionala jaso zuen.

Erreferentziak

aldatu