Alberto Giacometti (Borgonovo, 1901eko urriaren 10a - Chur, 1966ko urtarrilaren 11a) suitzar eskultore, margolari eta marrazlea zen. Italiera hitz egiten duen Suitzan jaio zen, Genevan Arte Ederrak ikasten hasi zen eta 1920an Parisa joan zen. 1930ean mugimendu surrealistari elkartu zitzaion eta hamarkada batean mugimenduko eskultore garrantzitsuenetarikoa izatera iritsi zen. Surrealismoa 1935ean utzi eta estilo pertsonalagoa lantzen hasi zen. 1947an garatu zuen bere estilo ezaugarriena: giza irudiak, batzuetan taldeka, asko sufrituaren itxura izaten dute, oso luzeak eta urduriak dira. Bere eskulturen maketak buztinez egiten zituen alanbrezko egitura gainean eta ondoren brontzezko eskulturak sortzen zituen. Bere pinturan marrazkiak pisu handia izaten du, erretratuak landu zituen alor honetan. Bere lanek drama eta bakardadea irudikatzen dute. 1962an Veneziako Biurtekoa irabazi zuen mundu osoan ezagun bilakatuaz.

Alberto Giacometti

Bizitza
JaiotzaBorgonovo (en) Itzuli1901eko urriaren 10a
Herrialdea Suitza
 Frantzia
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaChur1966ko urtarrilaren 11 (64 urte)
Hobiratze lekuaBorgonovo (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa
Familia
AitaGiovanni Giacometti
AmaAnnetta Giacometti
Ezkontidea(k)Annette Giacometti (en) Itzuli  (1949 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGrande Chaumière Akademia
Hizkuntzakitaliera
alemana
frantsesa
Irakaslea(k)Antoine Bourdelle
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, idazlea, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, grabatzailea, artista grafikoa eta marrazkilaria
Lantokia(k)Paris
Erroma
Venezia eta Geneva
Lan nabarmenak
Mugimenduasurrealismoa
Genero artistikoaarte abstraktua
figure (en) Itzuli
animal painting (en) Itzuli
genero-margolana
paisaia margolaritza
erretratua
izadi hila

Discogs: 3777846 Find a Grave: 8009239 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Stampa izeneko herri txiki batean jaio zen, Suitzan, 1901ean. Aita izen handiko pintore postinpresionista zuen, eta haren lehengusua eta anaia ere artistak ziren. Giacomettu-en lehenengo obra haren anaia Diegoren busto txiki bat izan zen, 13 urterekin egina.

1921etik aurrera, deformazioak hasi ziren agertzen bere lanetan, bolumen bat espazioan irudikatzeko ezintasuna adierazten zutenak, zeren eta, Giacomettiren irudipenean, gauzen itxurak ezkutatu edo egiten ziren, bata besteari kontra egiten zioten, eta azkenean bai suntsitu ere; irudi baten xehetasunetik bere osotasunera, aurrealdetik profilera, tarte eta hutsune ikaragarriak sortzen ziren, bere ustean betiere, eta bere sormen indarrez ezin bete zituenak. Aurpegiak lodierarik gabeko xaflatara mugatu zituen orduan, eta hazpegiak pitzaduren bidez adierazi. Giacomettik trinkotasunaren eta iraunkortasunaren sentipena sortzea aukeratu zuen beraz, apaindurarik gabeko forma soil-soilen bidez egia adieraztea.

1922an Parisa joan zen, eta berehala kubismoaren eragina izan zuen. Hasieran, bere eskulturen formak trinkoak ziren, gotorrak, aurretik ikusiak, Afrikako estatuetan oinarrituak: Giza enborra, Enrakarnre-koilara.

1928tik aurrera, estatua haiek arinagoak eta garbiagoak ziren, -Gizona, Emakumea etzanik-; irudia hustu egin zen, ia garden izateraino, eta sexu sinbolismoa ere nabarmenagoa zen.

1930etik 1935era, eta Aragonen eta Bretonen eraginez, Giacometti surrealismora lerratu zen ; «funtzionamendu sinbolikoko objektuak egin zituen, mugimendu birtual eta errepikakorren irudikatze aldi berean zehatzak eta absurduak -Lorea arriskuan, Zirrkitua, eta baita eraikuntzak ere, Giacomettik «afektiboak deitu zienak -Lau orduko jauregia- Aldi berean erotismo handiko eta baita sadismoz betetako eskulturak ere egin zituen -Entakztme lepo-moztua-. 1935ean Giacomettik uko egin zion surrealismoari, itxurakeria hutsa zela egotzirik, eta errealitatea hautatu zuen berriz langaitzat.

1940 inguruan, Giacometti gero eta eskultura txikiagoak egiten hasi zen, zentimetro batekoak edo bikoak. 1945etik aurrera irudiak tamainaz handitu zituen, baina gero eta luzeagoak eta argalagoak ziren, Giacomettiren obraren ezaugarri nagusi izateraino . Harrezkero, hiru sail nagusitan banatu ziren haren eskulturak, brontzez eginak gehienak: bustoak; irudiak, zutik, geldirik eta aurrez ikusita ; eta irudiak oinez. Giacomettik berak sailka multzokatu zituen, batez ere 1948tik aurrera, bi gai nagusiren inguruan, batetik gelditasuna -Kaiola, Soilgunea, Basoa-, eta bestetik mugimendua -Hiru gizon oinez, Plaza-. 1960tik bere heriotza arte egin zituen lanak (bere emaztearen eta lagun batzuen bustoak) zirrara handiko obrak dira.

Egiantzekotasuna zen Giacometti gehien kezkatzen zuena, baina egiantzekotasuna harentzat ez zen errealitatea modu naturalistan irudikatzea, baizik eta norberak errealitateaz duen ikuspegia errealitate bihurtzea.

Abangoardiako joera guztietan ibili bazen ere, Giacometti baztertuta edo gelditu zen Bigarren Mundu Gerraz geroztik, orduko arte joeranagusien kontra bezala, harik eta 1960an atzera begirako erakusketak, omenaldiak eta sariak hurrenez hurren egin zitzaizkion arte.

Giacomettiren lanak berebiziko garrantzia izan du XX. mendeko artean.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Giacometti