Alexander Hamilton
Alexander Hamilton (Charlestown, Nevis, 1755 edo 1757ko urtarrilaren 11 – New York, 1804ko uztailaren 12a) estatubatuar politikaria izan zen. George Washingtonen laguntzaile eta idazkaria izan zen Independentzia Gerran. Alderdi Federalistaren sortzaile eta AEBetako konstituzioaren bultzatzaileetakoa izan zen.
Politikako jarduera
aldatuEstatua zentralizatzeko joera agertu zuen eta, hain zuzen, bera Washingtonen Diruzaintzako Idazkaria zela, Washington bihurtu zen AEBko hiriburu 1790tik aurrera, horretarako propio sortutakoa.
Finantza-idazkari izanik (1789-95), banku-sistema nazionala eratu zuen,[1] Estatu Batuetako Lehenengo Bankua garatuz. Alde horretatik, gogor egin zioten jeffersondarrek. Hain zuzen, hauteskunde-liskar baten ondoren, Aaron Burr presidenteordeak duelu batean hil zuen.[2]
Kritika
aldatuHamiltonek toki berezia du Estatu Batuetako pertsonaia nabarmenen artean, dolar diru paperen irudietan azaltzeraino. Estatu Batuen egungo garapen kapitalistaren aitzindaritzat hartzen da eta, beraz, aintzaz jantzia Estatu Batuetako historiografian. Hain zuzen, Hamilton AEBko kapitalismo finantzarioaren bultzatzaile nagusia izan zen. Aldiz, Estatu Batuetan bertan, zenbait zirkulutan (liberalak, Demokrata batzuk) gogor gaitzesten dute, britaniar interesen mesedetan jokatzen zuelakoan.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Hamilton, Alexander. .
- ↑ Freeman, Joanne B. (1996ko apirila). Dueling as Politics: Reinterpreting the Burr–Hamilton Duel. in: William and Mary Quarterly. 53, 289–318 or. doi: ..
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |