Ireki menu nagusia

Esteban Bilbao Egia (Bilbo, 1879ko urtarrilaren 11 - Durango, 1970eko irailaren 23a) euskal herritar politikari karlista eskuindarra izan zen. Francoren gobernuaren politikari nagusietako bat izan zen. Berak jarri zituen indarrean frankismoaren garaiko lege asko eta asko.

Esteban Bilbao
Esteban Bilbao.png
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Gorteetako diputatua


Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea


Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria


Gorte frankistetako prokuradorea

Bizitza
Jaiotza Bilbo1879ko urtarrilaren  11
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Durango1970eko irailaren  23a (91 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademia
Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
FET y de las JONS

BiografiaAldatu

Deustuko Unibertsitatean ikasi ondoren, gazte-gaztea hasi zen politikan. 25 urte besterik ez zituela, jadanik Bilboko zinegotzia izan zen Alderdi Tradizionalistarekin. 1916an jaimisten laguntzari esker Gipuzkoako diputatu bilakatu zen Madrilgo gorteetan. Senataria (Bizkaia, 1919), eta berriz ere diputatua (Lizarra, 1921) izan zen.

Primo de Riveraren laguntzailerik garrantzitsuenetakoa izan zen, diktaduraren garaian (1923-1930). 1926tik 1930era arte, Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusi izan zen. Espainiako II. Errepublikaren garaian Gorteetako diputatu izan zen (Nafarroa, 1933), eta eskuindarren altxamendu eta prestakuntza guztietan hartu zuen parte, isilean pasa bazen ere. Comunión Tradicionalistaren buruzagi bilakatu zen, eta, Sanjurjada eta gero, Lugora erbesteratu zuten.

Gerra Zibilaren hasieran Bilbon zegoen. Errepublikaren aldekoek atxilotu eta Altuna Mendi itsasontzi-espetxera eraman zuten. 1936ko irailaren 25ean, Gurutze Gorriari esker, Francok preso zeukan Bilboko alkate Ernesto Erkorekarekin trukatu zuten. Francok gerra irabazi ondoren, eta lehen gobernua osatu zutelarik, 1939ko abuztuaren 9an Justiziako ministro izendatu zuten[1].

1943an kargua utzi eta 1965 bitartean Espainiako Gorteetako presidentea izan zen, Antonio Iturmendik ordezkatua izan arte. 1948an Erreinuko Kontseiluko buru egin zuten.

IdazleaAldatu

Hainbat egunkaritarako idatzi zuen: Diario de Navarra, El Fuerista, El Diario Vasco, El Pueblo Vasco, El Correo Español, La Gaceta del Norte, El Pensamiento Navarro eta El Día.

ErreferentziakAldatu

  1.   Villanueva, Aurora (1998) El Carlismo Navarro Durante el Primer Franquismo San Sebastián de los Reyes: ACTAS SL ISBN ISBN 84-87863-71-X .