Ireki menu nagusia

Kordobako Emirerria (arabieraz: إمارة قرطبة‎, Imārat Qurṭuba) Iberiar penintsulako konkista musulmanaren ondorengo probintzia musulmana zen, Damaskoko Kaliferriaren babespean zegoen. Bertako gobernadoreek wali edo emir titulua zuten.

Kordobako Emirerria
إمارة قرطبة
Imārat Qurṭuba
756 – 929[1]
Emirerria

Omeiatar kaliferriko bandera

Omeiatar kaliferriko armarria

Coras del Emirato de Córdoba.png
Kordobako emirerria, ca. 929
Geografia
Hiriburua Kordoba
Kultura
Hizkuntza(k) Andalustar arabiera
Erlijioa Islam
Historia
Aurrekoa
Umayyad750ADloc.pngOmeiatar Kaliferria
Ondorengoa
Kordobako KaliferriaCalifato de Córdoba - 1000.svg
Artikulu hau emirerri historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kordoba (argipena)».

HistoriaAldatu

750an, abasidarrek omeiarrak hartu zituzten mendean eta leinuako kide guztiak erailtzea agindu zuten. 756an, Abd ar-Rahman I.a omeiarrak Damaskotik ihes egin eta Al-Andalusera joan zen. Hantxe Kordoba konkistatu eta 773an Bagdad abasidarren boteretik independentzia aldarrikatzen du. Independentzia politika eta administratiboa bada, erlijioan kalifaren menpean baitago.

Hala ere, emirerriaren antolatzailea Abd ar-Raman II.a zen, penintsula islamera bilakatu zuena mozarabeen kopurua gutxituz. Hala ere, kristauek ez zuten amore eman eta errekonkista hasi zuten.

Abd ar-Rahman III.aren agintaldia 912an hasi zenean, egoera politikoa guztiz txarra zen. Bere autoritatea finkatzeko 929an kalifa izendatu eta Kordobako Kaliferria hasi zen.

Kordobako emirrakAldatu

Zbk. Izena Agintaldia
1.a Abd ar-Rahman I.a

 756-788 

2.a Hisham I.a

 788-796 

3.a Al-Hakam

 796-822 

4.a Abd ar-Rahman II.a

 822-852 

5.a Muhammad I.a

 852-886 

6.a Al-Mundir

 886-888 

7.a Abd Allah I.a

 888-912 

8.a Abd ar-Rahman III.a

 912-929 

ErreferentziakAldatu