Ireki menu nagusia

Franz von Bayros, baita ere Bayrosko Markesa bezala ezaguna (Zagreb, 1866ko maiatzaren 28a - Viena, 1924ko apirilaren 3a) ilustratzaile eta marrazkilari austriarra. Bere lanetan erotismoa landu zuen eta horregatik arazo handiak izan zituen. Dekadentismo mugimenduko partaidea izan zen.

Franz von Bayros
Franz von Bayros.jpg
Bizitza
Jaiotza Zagreb1866ko maiatzaren  28a
Herrialdea  Austria
Heriotza Viena1924ko apirilaren  3a (57 urte)
Hobiratze lekua Zentralfriedhof (Vienna) Itzuli
Heriotza modua : garuneko odoljarioa
Hezkuntza
Heziketa Academy of Fine Arts Vienna Itzuli
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak margolaria, artista eta ilustratzailea
Lantokia(k) Viena
Mugimendua Art Nouveaua
Franz von Bayrosen marrazki erotikoa.

BiografiaAldatu

Noble espainiar baten semea, Zagreb jaioa, hamazazpi urtez Vienako akademian sartu zen. Vienako nobleziarekin erlazionatzen zen, besteak beste, Johann Strauss (semea); haren alabaorde Aliciarekin 1896an ezkondu zen. 1890an Eugen Felix (1836-1906) erretratistarekin ikasi zuen et, ondoren, Gottfried Seelos (1829-1900) paisaien margolaria. 1897an Munichera joan zen bizitzera; 1904an hiri horretan bere lehenengo erakusketa irekiko zuen eta arrakasta handia lortu zuen. 1904tik 1908 arte von Bayros ikasten Frantzian eta Italian egon zen. 1911an, bere lanen erotismoa zela eta, Alemaniatik alde egin behar izan zuen. 1924ean garun odoljario baten ondorioz hil egin zen.

ObraAldatu

Haren lan ezagunena eta polemikoa Erzählungen vom Toilettentische (euskaraz "Apaingelako ipuinak"). Han agertzen ziren marrazkiak garairako oso probokatzaileak ziren: harreman sexualak, lesbianismoaren eszenak, zoofiliakoak, masturbazioak, sadomasokismoa, pederastia, e.a. [1] Von Bayrosek bi mila margolan inguru egin zituen. Haren estiloa morbosoa eta probokatzailea zen baina, aldi berean, fina.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz von Bayros