Ireki menu nagusia

Ivan Brzić, jaiotze izena Ivica Brzić (Novi Sad, 1941eko maiatzaren 28a - Novi Sad, 2014ko ekainaren 2a) serbiar futbol jokalari eta entrenatzailea izan zen[1]. Internazionala izan zen UEFA Euro 1968an, Jugoslaviako futbol selekzio nazionalarekin parte hartu zuelarik.

Ivan Brzić
Bizitza
Jaiotza Novi Sad1941eko maiatzaren  28a
Herrialdea  Jugoslavia
Heriotza Novi Sad2014ko ekainaren  2a (73 urte)
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg FK Novi Sad1961-1964
Flag of None.svg FK Željezničar Sarajevo1964-1964140
Flag of None.svg FK Vojvodina1965-19722005
Flag of None.svg Jugoslaviako futbol selekzio nazionala1966-196610
Flag of None.svg DSV Leoben1972-1974
Flag of None.svg FC Linz1974-1977812
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Ivan Brzić Novi Saden jaio zen, 1941eko maiatzaren 28an, II. Mundu Gerra garaian. Hilabete batzuk lehenago, Hungariak hartu zuen Novi Sad, erresuma hark, 1941eko hasieran, naziek Jugoslavia hartzen lagundu baitzuen. Beraz, Brzić-en lehen urteak atzerriko militar okupazioaren pean joan ziren.

2014ko ekainaren 2an, gaixotasun luze batek hil zuen Ivan Brzic Novi Saden, Serbian.

Brzić jokalariAldatu

Erdilari izan zen eta hainbat ekipotan jokatu zuen, besteak beste hurrengoetan:

Brzić entrenatzaileAldatu

Entrenatzaile ibilbideari dagokionez, aipagarria da 1983 eta 1987 bitartean, Osasuna zuzendu zuela. Bera entrenatzaile zela, 1984/1985eko denboraldiko ligan talde nafarrak 6. postuan amaitzea eta, lehenbiziko aldiz bere historian, UEFA Txapelketarako sailkatzea lortu zuen[2].

« ...Iruñean pasatu nituen 4 urteak nire bizitzako hoberenak izan ziren. Oroimen onak besterik ez ditut gogoan, zuzendaritza, jokalariak, afizioa… Jainkoa banintz bezala tratatu ninduten eta beti eskertuko diet hori. Osasuna klub handia da, ez dago horrelakorik mundu osoan (...)...[3] »

Beste hainbat talde zuzendu zuen Espainian: Real Mallorca, Real Oviedo edo Hércules FC Alacantekoa[4].

Perun ere izan zen, 1992an, Limako Club Universitario de Deportesren zuzendari eta txapeldun izan ziren urte horretan. Peruko neska batekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituen[5].

1993an, emaitza txarrak zirela-eta, bota egin zuten, Sergio Markarián uruguaiarrak ordeztu zuelarik (3-0 emaitzaz irabaziko zuen honek titulua).

1995ean, Alianza de Lima eta 2001ean, Sport Boys del Callao zuzendu zituen. 1999an, berriz, Boliviako Club Blooming de Santa Cruz.

2008ra arte, Fudbalski Klub Vojvodinaren entrenatzaile eta zuzendari teknikoa izan zen, hasi zen lekuan bukatu baitzuen[6].

ErreferentziakAldatu