Ireki menu nagusia

2007ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

2007ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako maiatzaren 28an egin ziren. VII. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren.

Emaitza ofizialakAldatu

  2007ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

Alderdia Botoak % Eserlekuak +/-
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) 138.031 42,80 22 1
Nafarroa Bai (NaBai) 77.625 24,07 12 12
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) 77.135 22,65 12 1
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN) 14.259 4,42 2 2
Nafarroako Ezker Batua (NEB) 14.244 4,42 2 2
Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa (NOK) 1.290 0,42 0  
Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA) 541 0,02 0  

Hauteskunde hauetan, 471.647 nafarretatik 347.851ek bozkatu zuten (%73,80a), hau da, 123.796 abstentzioak izan ziren (%26,20a). Miguel Sanz Sesma UPNko zerrendaburua presidente bihurtu zen.

Hautes zerrenden legez kanporatzeakAldatu

Ezker Abertzaleak babestutako Nafarroako Abertzale Sozialistak-en eta Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE-ANV) hautes-zerrendak legez kanporatu zituzten Espainiako epaitegiek Alderdien Legeari jarraituz. Ezker Abertzaleak, baina, EAE-ANVren aldeko boto eskatu zuen, ofizialki nulutzat hartu zena, eta 18.285 boto jaso zituen. Emaitza horietan oin hartuz, EAE-ANVk 2 eserleku aldarrikatu zituen Nafarroako Parlamentuan.

Kanpo estekakAldatu