Barry Commoner (New York, AEB, 1917ko maiatzaren 28a - New York, 2012ko irailaren 30a) biologo, ekologo eta pedagogo estatubatuarra zen.

Barry Commoner

Bizitza
JaiotzaBrooklyn1917ko maiatzaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaManhattan2012ko irailaren 30a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, ofizierra, akademikoa, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, politikaria, ekologoa eta ekintzaile ekologista
Enplegatzailea(k)Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen
Queens College (en) Itzuli
KidetzaZientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoaCitizens Party (en) Itzuli

Musicbrainz: 4f14129b-b852-4250-b5cd-1d3cfae742b7 Discogs: 3437814 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Erradikal askeek zelulen metabolismoan duten eragina ikertu eta frogatu zuen. Proba nuklearrak bertan behera uztea aldarrikatu zuen 1950eko hamarkadan. Kutsadurak biosferari eginiko kalteak ere aztertu zituen, eta ingurumenaren defendatzaileen ahotsa izan da urte askoan.

Hiritarren Alderdia sortu eta Estatu Batuetako hauteskundeetara aurkeztu zen 1980an.

Aipatzekoak dira bere bi liburu hauek: Zientzia eta biziraupena (1966) eta Zirkulu itxia (1971).

Erreferentziak aldatu