Krispin Beobide

euskal idazlea

Krispin Beobide (Azpeitia, Gipuzkoa, 1848ko urriaren 25a - Tolosa, Gipuzkoa, 1891ko maiatzaren 28a) euskal idazlea izan zen.

Krispin Beobide
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1848ko urriaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa1891ko maiatzaren 28a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 499

Biografia aldatu

Frantziskotar apaiztu zen. Apaiz ikasketak Donapaleun egin zituen, eta 1875ean Gasteizen apaiztu eta Tolosara joan zen. 1884. urtean Tolosako komentuko nagusi izendatu zuten. Urtebete geroago bere lan nagusia eman zuen argitara: Asis-co loria edo Francisco Santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren bizitza, 562 orrialdekoa. 1966. urtean Auspoa Bildumak bere lanaren bigarren argitalpena plazaratu zuen Asis-ko loria izenburupean.

Karlistaldian Tolosako komentua liberalen eskuetan erori zen eta Krispinek Zarauzkora joan behar izan zuen. Anaia hil zenean, hark utzitako lekua bete zuen Tolosan.

Euskal Herria aldizkarian C. Otaegi eta A. Zabalarekin batera Guadalupeko peregrinazioko donzeleen kantak plazaratu zituen 1885ean. Hurrengo urtean Jesus aurraren bederatzi-urrena kaleratu zuen, 1889 eta 1896an berrargitaratu zena.

Beobidek erabili zuen euskalkia gipuzkera izan zen.

Lanak aldatu

Erlijioa aldatu

« Itsasuan nai luke Franziskok ontzi bat Aprikara eramango duana, onen billa dabill. Eldu zan Vitoriara, eta emen, beste lekuetan bezela, besuak zabalik pozez egin zioten zeruko Serafin eder oni ongi etorria. Eman zion Santuari erriak Santa Maria Madalenako etxia, nun ere gero Andre Berengelak, D Juan Castillako infantiaren alabak, Cantabriako amaikagarren Jaun, Lope Diaz Harokuaren billobak, egin zuan bere kontura praile-etxe guziz aundi ta ederra, milla berreun ta amalauban. »
Asis-co loria, Krispin Beobide

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.