Irena Krzywicka

poloniar feminista, idazlea eta itzultzailea

Irena Krzywicka, ezkongabetan Irena Goldberg, (Jeniseisk, Errusiar Inperioa, 1899ko maiatzaren 28a - Bures-sur-Yvette, Frantzia, 1994ko uztailaren 12a) poloniar feminista, idazlea, itzultzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. Sexu hezkuntza, kontrazepzioa eta gurasotza-plangintza aldarrikatzen zuen. 1965etik hil zenera arte Frantzian bizi izan zen.

Irena Krzywicka
Irena Krzywicka (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoaIrena Goldberg
JaiotzaJeniseisk1899ko maiatzaren 28a
Herrialdea Polonia
Talde etnikoajudua
HeriotzaBures-sur-Yvette1994ko uztailaren 12a (95 urte)
Hobiratze lekuaEvangelical Cemetery of the Augsburg Confession in Warsaw (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Polish Studies at the University of Warsaw (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakfeminista eta idazlea
KidetzaPolish PEN Club (en) Itzuli
Polish Writers' Union (en) Itzuli

BizitzaAldatu

Hasierako urteakAldatu

Irena 1899ko maiatzaren 28an jaio zen Siberiako Jeniseisk hirian, Intelligentsia ezkertiar elkartearekin bat egiten zuen poloniar judu familia baten baitan. Gurasoak Siberian erbestean bizi ziren ekintzaile sozialistak zituen. Aita, Stanisław Goldberg, medikua zen. Ama, berriz, dentista. Erbestealdian Irenaren aitak tuberkulosiz gaixotu zen eta Poloniara itzuli eta hiru urteren buruan hil zen. Ondorioz, amak Irena hazi eta hezi zuen tolerantzia eta arrazionalismoa bezalako balioetan.

Irena Varsoviako Unibertsitatean graduatu zen Poloniar Filologian, baina ez zen doktoretu tesiaren zuzendariarekin izan zuen gatazka tarteko. Unibertsitatean zegoela bere lehenengo saiakera argitaratu zuen Kiść bzu.

1923an Irena Jerzy Krzywickirekin ezkondu zen, Ludwik Krzywicki soziologoaren eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailearen semea. Krzywickitarrek ezkon-harreman irekian egotea erabaki zuten. Ezkondu eta gutxira, Krzywicka Korsikara joan zen bere maitalearekin, Walter Hasenclever alemaniar poeta eta antzerkigile ospetsuarekin. Bere senarrarekin bi seme izan zituen: Piotr eta Andrzej.

Jarduera feministaAldatu

Krzywickak hainbat eleberri idatzi eta H. G. Wellsen, Max Frischen eta Friedrich Dürrenmatten lanak itzuli zituen. Tadeusz Boy-Żeleński ezagutu zuen eta laster maitemindu ziren, maitale bihurtuz. Sexu hezkuntzari eta jaiotzaren kontrolari buruzko ezagutzak zabaltzen egindako lanagatik Poloniako gerra aurreko ekintzaile feministarik ospetsuena egin zen. Bere iritziak eskandalagarritzat jo ohi ziren abortuaren, emakumeen sexualitatearen eta homosexualitatearen inguruan hitz egiten zuenean.

Krzywickak eta Boy-Żeleńskik klinika bat ireki zuten Varsovian eta bertan, gurasoei gurasotasun-plangintzari buruzko dohako informazioa ematen zuten. Eskuineko ekintzaileen erasoen jomuga bihurtu zen Krzywickak "nazioa kaltetzen" zuela esanez. Horrez gain Jan Lechoń, Maria Dąbrowska eta Jarosław Iwaszkiewicz bezalako idazle liberalek Krzywickaren lanetan sexu gaiak nagusi izatearen aurka agertu ziren.

Bigarren Mundu Gerra eta emigrazioaAldatu

Bigarren Mundu Gerran Polonia okupatu zutenean, Krzywickak izen faltsu batekin ezkutatu zen, zeren eta naziek bere izena sarraskitu beharreko markatutako pertsonen zerrendan jarri baitzuten. Lurpeko Herri Armada erresistentzia ekintzetan lagundu zuen. Bere gertuko hiru pertsona hil ziren gerran: bere senarra (beharbada Katyngo sarraskian), Boy-Żeleński (Lviven eraila) eta Piotr semea.

1945 eta 1946 bitartean Krzywickak Poloniako Parisko enbaxadan egin zuen lan, baina azkenean Poloniara itzuli zen. 1962an Polonia utzi zuen bere semearen ibilbidean laguntzeko, Ford Fundazioaren beka jaso baitzuen. Lehenik Suitzara joan ziren, eta gero Frantziara. Denbora luzez bizi izan zen Bures-sur-Yvetten, eta han ere hil zen. 1992an Krzywickak bere autobiografia argitaratu zuen: Wyznania gorszycielki.

Lan nabarmenakAldatu

  • Pierwsza krew, Varsovia, 1930 (1948az geroztik Gorzkie zakwitanie izenburuarekin argitaratua), Wydawnictwo Krytyki Politycznej, Varsovia, 2008, ISBN 978-83-61006-30-5.
  • Sekret kobiety, Towarzystwo Wydawnicze „Rój”, Varsovia, 1933.
  • Sąd idzie, Towarzystwo Wydawnicze „Rój”, 1935.
  • Zwycięska samotność. Kobieta szuka siebie, Towarzystwo Wydawnicze „Rój”, Varsovia, 1935.
  • Co odpowiadać dorosłym na drażliwe pytania, Towarzystwo Wydawnicze „Rój”, 1936
  • Ucieczka z ciemności, 1939.
  • Tajemna przemoc, Awir argitaletxea, Katowice, 1947.
  • Skuci i wolni eleberri-saila:
  • Dzieci wśród nocy, Varsovia, 1948.
  • Dr Anna Leśna, Czytelnik, Warszawa 1951
  • Żywot uczonego. O Ludwiku Krzywickim, Państwowy Instytut Wydawniczy, Varsovia, 1951
  • Wichura i trzciny, Nasza Księgarnia, Varsovia, 1959; Wydawnictwo Poznańskie, Poznań, 1975
  • Wielcy i niewielcy, Varsovia, 1960
  • Mieszane towarzystwo. Opowiadania dla dorosłych o zwierzętach, Varsovia, 1961.
  • Miłość... małżeństwo... dzieci..., Varsovia, 1962.
  • Wyznania gorszycielki, autobiografia, Varsovia, 1992, ISBN 83-07-02261-4.
  • Kontrola współczesności. Wybór międzywojennej publicystyki społecznej i literackiej z lat 1924 – 1939, idazketa Agata Zawiszewskaren eskutik, Feminoteka argitaletxea, Varsovia, 2008, ISBN 978-83-924783-4-8.
  • „Jazgot niewieści” i „męskie kasztele”. Z dziejów sporu o literaturę kobiecą w Dwudziestoleciu międzywojennym, idazketa eta moldaketa Joanna Krajewskaren eskutik, Poznań, 2010.
  • Szkoła moralności rozumowej. Wybór międzywojennej publicystyki społecznej i literackiej, moldaketa eta hitzaurrea Agata Zawiszewskaren eskutik, Feminoteka argitaletxea, Varsovia, 2013.

Kanpo estekakAldatu