Ireki menu nagusia

Ramón d'Andrés edo Ramón de Andrés Díaz (Madril, Espainia, 1959ko Maiatzaren 28) hizkuntzalaria da, asturieraren ikasketa eta ikerketan jarduteagatik ezaguna.

Ramón d'Andrés
Bizitza
Jaiotza Madril1959ko maiatzaren  28a (59 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
asturiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Ohar biografikoaAldatu

Asturierazko herri idazle Manuel d'Andrés Fernández "Mánfer de la Llera"-ren semea da. Asturiasko Gijón/Xixon hirian hazi zen, bere bizialdiaren gehientsua bizi zen lekuan. Espainierazko eta asturierazko Filologiako irakasle titularra da Oviedoko Unibertsitatean (Asturias), non asturiera gaitzat zuen lehen irakasgaia ematen hasi zen (1985) eta doktorego tesia irakurri zuen. Tesia asturierazko soziolinguistikari buruzkoa izan zen, lehena gai horretan eta hizkuntza horretan idatzitakoa (1988). Asturieraren arazo gramatikal eta soziolinguistikoren gainean ikertu zuen batez ere. Hainbat dibulgazio lan burutu ditu liburu, saiakera eta prentsa-artikulutan.

2000 urtetik Hizkuntz Iragapenaren Ikasketa Eo-Navia Aldean, Asturias (ETLEN) zuzendatzen du, horiometria dialektaleko ikerketa (bi eremuren arteko neurpen matematiko-estatistikoa) eta dialektometriakoa Salzburgoko Eskolaren arauera.

Argitalpen garrantzitsuenakAldatu

Bere libururik garrantzitsuenak hurrengoak dira: Allugamientu de los pronomes átonos col verbu n’asturianu (1993), Encuesta sociollingüística nuna parroquia asturiana (Deva-Xixón) (1993), Gramática práctica de asturiano (1997), Vocabulariu asturianu de la mina (1997, Manuel d'Andrésekin batera, Reivindicación llingüística: unes reflexones (2002), Cuestiones d’asturianu normativu (3 liburuki, 2001-2003), Juicios sobre la lengua asturiana. Algunas cuestiones básicas acerca del debate lingüístico en Asturias (2002), Diccionario Toponímico del Concejo de Gijón (2008).

Bere artikuluen artean ondorengoak nabarmen daitezke: “Los pronomes reflexivos átonos n’asturianu” (1994), “La llingua asturiana na sociedá” (1995), “Lingüística y sociolingüística en el concepto de dialecto” (1997) eta “L’asturianu mínimu urbanu. Delles hipótesis” (2002).

Beste hainbat datuAldatu

Academia de la Llingua Asturianako kide osoa da, eta bertan lan esanguratsuak egin zituen Normes Ortográfiques, Gramática de la Llingua Asturiana eta Diccionariu de la Llingua Asturiana obretan. "Caveda y Nava" Fundazioko kidea eta bertako idazkari ohia, Asturiasen hizkuntzaren alorrean adostasuna bilatzen duen erakundea.

Asturierazko Filologia Mintegiko kidea da halaber, Oviedoko Unibertsitarearen ikerketa-taldea (Seminariu de Filoloxía Asturiana). 2003-2007 gobernu-aldian Asturiasko Printzerriko Hizkuntz Politika Bulegoko zuzendaritzan ihardun zen. Era berean, Asturiasko Printzerriko Toponimia Aholku Batzarraren partaide da.