Pitt "Gaztea"

Artikulu hau semeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «William Pitt (argipena)».

William Pitt Gaztea (Hayes, Kent, 1759ko maiatzaren 28a - Londres, 1806ko urtarrilaren 23a) politikari ingelesa izan zen, Pitt Zaharraren semea. Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, abokatu-lanetan hasi zen 1780an. Urtebete geroago, legebiltzarkide hautatu zuten, eta, hurrengo urtean, Ekonomiako ministro (Chancellor of the Exchequer) izendatu zuten. 1783an, gobernua osa zezala agindu zion Jurgi III.a erregeak. Aldez aurretik zaharkitua zegoen legebiltzarra berritzeko asmoak agertu zituen, progresistagoa izan zedin.

Pitt "Gaztea"
OlderPittThe Younger crop.jpg
Royal Coat of Arms of the United Kingdom.svg
Erresuma Batuko Lehen Ministroa

1804ko maiatzaren 10a - 1806ko urtarrilaren 23a
Henry Addington, 1st Viscount Sidmouth (en) Itzuli - William Wyndham Grenville, 1st Baron Grenville (en) Itzuli
Ogasun Kantziler

1804ko maiatzaren 10a - 1806ko urtarrilaren 23a
Henry Addington, 1st Viscount Sidmouth (en) Itzuli - Henry Petty-Fitzmaurice, 3rd Marquess of Lansdowne (en) Itzuli
Royal Coat of Arms of the United Kingdom.svg
Erresuma Batuko Lehen Ministroa

1783ko abenduaren 19a - 1801eko martxoaren 14a
William Cavendish-Bentinck, 3rd Duke of Portland (en) Itzuli - Henry Addington, 1st Viscount Sidmouth (en) Itzuli
Member of the 16th Parliament of Great Britain (en) Itzuli


Member of the 15th Parliament of Great Britain (en) Itzuli


Member of the 2nd Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli


Member of the 1st Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli


Member of the 17th Parliament of Great Britain (en) Itzuli


Member of the 18th Parliament of Great Britain (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Kent1759ko maiatzaren 28a
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Londres1806ko urtarrilaren 23a (46 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Familia
Aita Pitt "Zaharra"
Ama Hester Pitt, Countess of Chatham
Ezkontidea(k) ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Pembroke College (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Londres
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa
Alderdi politikoa Tory
William Pitt the Younger Signature.svg

Ekonomiako ministro zela, Ingalaterraren eta Estatu Batuen arteko kolonietako gerren ondorioz, Ingalaterrak pilatutako zorrari aurre egin behar izan zion. Zerga berriak asmatu zituen, kontrabandoari aurre egin zion, aduanetako administrazioa arindu zuen, eta krisia gainditzeko bestelako ekonomia-neurriak hartu zituen. Frantziako Iraultzak, Ingalaterrarentzat mehatxu militarra izateaz gainera, Irlandako Iraultza Katolikoa bultzatu zuen.

1801ean erregeak Pittek nahi zituen erreformak indarrean jartzea saihestu zuelarik, azken horrek uko egin zion gobernuan jarraitzeari. 1804an itzuli zen aginpidera, harik eta 1806an Pittek bultzatutako Austria, Errusia, Suedia eta Britainia Handiaren arteko koalizioak Ulmeko eta Austerlitzeko guduak Frantziaren aurka galdu zituen arte. Handik aste gutxira hil zen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pitt "Gaztea"