Paul Emile Lecoq de Boisbaudran

Paul Emile Lecoq de Boisbaudran (Cognac, 1838ko apirilaren 18a - Paris, 1912ko maiatzaren 28a) kimikari frantziarra izan zen, Galioa, Samarioa eta Disprosioa aurkitzeagatik ezagun egin zena.

Paul Emile Lecoq de Boisbaudran

Bizitza
JaiotzaCognac1838ko apirilaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1912ko maiatzaren 28a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Tesi zuzendariaCharles Adolphe Wurtz
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, fisikaria, zientzialaria eta mahastizaina
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia

Biografia aldatu

Paul bere aitak Cognacen ardo upategi bat zuen eta 1858an Paul Emile ere bertan hasi zen lanean. Hala ere 1859an Frantziako eskola Politeknikoak kimikari lanean hasi zen. 1875ean bertan egin zuen bere lehen aurkikuntza, Galioaren isolamendua hain zuzen ere. Abertzalea zenez bere herrialdearen aintzinako izena Gallium jarri zion elementu kimiko aurkitu berriari, baina beste bertsio batek dio bere izena jarri nahi izan ziola (Lecoq frantsesez oilarra baita). Aurkikuntza garrantzitsua izan zen, izan ere Dmitri Mendeleievek taula periodikoa osatzean eka-aluminio izenaz aurrikusi zuen elementuaren ezaugarri berberak baitzituen,eta honi esker Mendeleyeven taula nagusitu zen beste eredu guztien gainetik.

Ondoren etorri ziren samarioaren (1886) eta disprosioaren (1890) aurkikuntzak. Gadolinioa ere isolatu zuen (1885ean) baina J.C.Galissard de Marignacek jadanik aurkitua zuen bost urte lehenago.

Azkenik, aurkitu berria zen argona talde berezi bateko elementua zela aipatu zuen. Gerora Gas nobleen artean sartuko zuten.

Ikus, gainera aldatu