1995eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
1995eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako maiatzaren 28an ospatu ziren. IV. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren.
Emaitza ofizialakAldatu
Alderdia | Botoak | % | Eserlekuak | +/- |
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) | 93.163 | 31,34 | 17 | ▼3 |
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) | 62.021 | 20,86 | 11 | ▼8 |
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN) | 55.153 | 18,55 | 10 | ▲10 |
Nafarroako Ezker Batua (NEB) | 27.773 | 9,43 | 5 | ▲3 |
Herri Batasuna (HB) | 27.404 | 9,43 | 5 | ▼1 |
Eusko Alkartasuna (EA) | 13.568 | 4,56 | 2 | ▼1 |
Batzarre | 6.509 | 2,19 | 0 | |
Nafarroa Abertzaleak (EAJ) | 2.943 | 0,99 | 0 | |
Plataforma de los Independientes de España (PIE) | 2.041 | 0,68 | 0 | |
Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA) | 843 | 0,28 | 0 |
Hauteskunde hauetan, 437.797 nafarretatik 299.545ek bozkatu zuten (%68,42a), hau da, 138.252 abstentzioak izan ziren (%31,57a). Javier Otano Cid PSNko zerrendaburua presidente bihurtu zen, CDN eta EAko parlamentariei esker.
1996an Javier Otanok, ustelkeria arazoa zela eta, dimititu eta Juan Cruz Alli (CDN) sasoi txiki bat izan eta gero, UPNko Miguel Sanz Sesma aukeratu zuten presidente.