Isadora Duncan

Dora Angela Duncanon (San Frantzisko, Kalifornia, 1877ko maiatzaren 26a edo 1878ko maiatzaren 27a[1] - Niza, Frantzia, 1927ko irailaren 14a) estatubatuar dantzari famatua izan zen. Bere dantzaren filosofian balleteko teknika zurrunak hautsi eta mugimendu natural baten alde egin zuen, dantza garaikidearen aurrekarietako bat izanik.

Isadora Duncan
Isadora Duncan portrait cropped.jpg
Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1877ko maiatzaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaNiza1927ko irailaren 14a (50 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaitotzea
Familia
AitaJoseph Charles Duncan
AmaMary Dora Gray
Ezkontidea(k)Sergei Esenin  (1922 -  1923)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)Nellie Yu Roung Ling (en) Itzuli
Zavarikhin Vasily (en) Itzuli
Princess Der Ling (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, koreografoa, autobiografialaria, gidoilaria, ballet dantzaria eta idazlea
Lantokia(k)Berlin
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0241984 Allocine: 37197 Allmovie: p309109 IBDB: 409905
Musicbrainz: ef38e415-eb4b-49de-a627-de9b733e422b IMSLP: Category:Duncan,_Isadora Find a Grave: 1444 Edit the value on Wikidata

Ateoa[2], bisexuala[3] eta komunista zen. 1922-23ko AEBko giran bufanda gorri bat airean zuela bularrak erakutsi eta "Hau gorria da! Baita ni ere!" oihukatu zuen[4].

BiografiaAldatu

Lau anai-arrebetatik txikiena, aitak etxetik alde egin zuen Isadorak lau urte zituela, bere ama piano irakasle gisa aritu zen. Dantza eskola bat sortu zuen bere amak Oakland-en, eta seme-alabek lagundu zioten bertan irakatsiz.[5]

XX. mendearen hasieran Europara mugitu ziren, lehenengo Londresen ibili ziren, gero Parisen. Puntak erabili ordez, oinutzik dantzatzen zuen, eta kortseak erabili beharrean tunika zabalekin aritzen zenez garaiko jendartean ikusmina eragin zuen. Horrez gain, ezkontza errefuxatu zuen, ezkontzatik kanpoko seme-alabak izan zituen, ustez Gordon Craig eta Paris Singerrekin. 1913an, bi semeak ito zitzaizkion Sena ibaian, zaintzailearekin zihoazten kotxean hau ibairatu zenean, egoera horren harira Mother (ama) izeneko koreografia bat sortu zuen.[5]

1922an Sobietar Errepublika Sozializten Batasunera mugitu zen eta bertan dantza eskola bat sortu zuen, bertan, Serguéi Esenin poeta errusiarrarekin ezkondu zen baina gobernu komunistarten partetik espero zuen babesa jaso ez eta bi urte geroago alde egin zuen. Ezkontza ez zen ondo atera, urte bat geroago senarra Moskura bueltatu zen eta han buruaz beste egin zuen. Isadora 1927an hil zen Nizan, berrogeita hamar urte zituela.[5][6] Bere hilobia Père-Lachaiseko hilerrian dago.[7]

ArgitalpenakAldatu

Sariak eta AitortzakAldatu

Bere bizitzari buruzko hainbat film eta dokumental ekoiztu dira, besteak beste:[5]

FilmakAldatu

  • Isadora (1968). Vanessa Redgrave aktorea Isadora Duncanen paperean.
  • The Dancer (2016). Lili Rose Depp-ek Isadoraren papera antzezten du.
  • Los hijos de Isadora (Damien Manivel, 2020)

DokumentalakAldatu

  • That´s Dancing! (Jack Haley Jr., 1985)[8]
  • Isadora Duncan: Movement from the Soul (1989)

MargolanakAldatu

FundazioakAldatu

Irudi galeriaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Isadora Duncan. Encyclopædia Britannica
  2. H., Mazo, Joseph. (2000). Prime movers : the makers of modern dance in America. (2nd ed. argitaraldia) Princeton Book Co ISBN 0871272113..
  3. (Ingelesez) Stern, Keith. (2013-08-21). Queers in History: The Comprehensive Encyclopedia of Historical Gays, Lesbians and Bisexuals. BenBella Books ISBN 9781935251835. (Noiz kontsultatua: 2017-09-14).
  4. 1973-, Turner, Erin H.,. (1999). More than petticoats. Remarkable California women. TwoDot ISBN 1560448598..
  5. a b c d e (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2020-08-27). «Isadora Duncan, la frágil bailarina que sufrió el peor dolor» Clarín (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  6. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-05-26). «La muerte de Isadora Duncan o el caso de 'fashion victim' más duro de la historia» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  7. «Isadora Duncan, un Día de Muertos diferente - Al sur del norte» blog.rtve.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  8. (Gaztelaniaz) «¡Esto sí es bailar! (película 1985) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Jack Haley Jr.» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  9. (Gaztelaniaz) «José Clará - Isadora Duncan (Desnudo femenino)» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  10. (Gaztelaniaz) «Quiénes somos» Isadora Duncan 2007-02-06 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isadora Duncan