Claus Schilling

Claus Karl Schilling (Munich, 1871ko uztailaren 5Landsberg am Lech, 1946ko maiatzaren 28), mediku alemaniarra izan zen, gaixotasuna tropikaletan espezializatuta. Naziekin, Bigarren Mundu Gerran, Dachau kontzentrazio esparruan presoekin esperimentuak egin zituen. Ondorioz, behin gerra bukatuta, heriotz-zigorra ezarri zitzaion.

Claus Schilling
Claus Schilling.jpg
Bizitza
Jaiotza Munich1871ko uztailaren 5a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Landsberg am Lech1946ko maiatzaren 28a (74 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra: urkatzea
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak mediku militarra eta concentration camp guard (en) Itzuli
Lantokia(k) Togolandia
Enplegatzailea(k) Robert Koch Institute (en) Itzuli
Dachau concentration camp (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa apostasia katolizismoana
Claus Schilling epaiketan, 1945eko azaroaren 15ean.

BiografiaAldatu

Schillingek medikuntza ikasi zuen bere jaioterrian eta doktoretza lortu zuen, 1895ean. Parasitologia irakaslea izan zen Berlingo Unibertsitatean eta Nazioen Elkarteko malaria batzordeko kide izan zen. Urte batzuetan, Schillingek ikerketa praktiko batzuk egin zituen Afrikako alemaniar kolonialetan. Medikuntza tropikalean egindako ekarpenengatik aitortua, Robert Koch Institutuko medikuntza tropikaleko saileko lehen zuzendari izendatu zuten 1905ean, non hurrengo hiru hamarkadetan egon zen.[1]

1936an, Schilling Robert Koch Institututik erretiratu zen eta Benito Mussoliniren Italia faxistara emigratu zuen, non Volterra eta San Niccoló di Siena asilo psikiatrikoetan immunizazio esperimentuak egiteko aukera izan zuen, Italiako agintariak kezkatuta baitzeuden tropek Bigarren Italo-Etiopiar Gerran malariarekin izandako arazoekin. Schillingek ikerketa alemaniarrentzat garrantzitsua zela azpimarratu zuenez, Alemaniako gobernu naziak ere laguntza eman zion, bere esperimentazioa Italian finantzatuz.[2]

Leonardo Contirekin, nazien osasun buruarekin, bilera bat egin ondoren, 1941ean, Schilling Alemaniara itzuli zen, eta, 1942an, Heinrich Himmler SSko buruzagiak Dachau kontzentrazio esparruan malariari buruzko ikerketa bat egiteko estazio berezi bat eman zion. Bere lankideen ebaluazio negatiboak gorabehera, Schillingek ardura izan zuen gerra garaian. Nahiz eta 1930eko hamarkadan Schillingek nabarmendu zuen malariaren ikerketa gizakiengan modu guztiz kaltegabean egin zitekeela, Dachau kontzentrazio esparruan presoei droga sintetikoak injektatzen zitzaizkien eta hartzera behartzen zitzaizkien; dosiak altuak eta, askotak, hilgarriak ziren. Esperimentuetan presoak lotuz, malariaren eltxoen eraginpean jartzen zituzten kaiola berezietan, parasitoarekin infektatuko zirela ziurtatzeko. Dachaun, Bigarren Mundu Gerran, malaria esperimentuetan erabilitako 1.000 preso baino gehiagotatik, 300 eta 400 artean hil ziren, eta, bizirik gelditu ziren artean kopuru handi bat bizitza osorako kaltetua gelditu zen. Naziek espetxeratutako hainbat apaiz hil zituzten, bestetik, esperimentuetan.

Gerraren amaieran, kontzentrazio esparrua askatu ondorengo Dachauko epaiketetan, Schilling Estatu Batuetako Auzitegi Militar Orokor batek epaitu zuen, 1945eko azaroak 2an, Martin Gottfried Weiss, Wilhelm Rupert eta beste batzuen aurkako kausa berean (The United States versus Martin Gottfried Weiss, Wilhelm Rupert, et al.). Berrogei medikuak eta inplikatutako langileak legeak urratzeagatik eta gerrako usadioengatik akusatu eta kondenatu zituzten, Dachau kontzentrazio esparruan eta haren azpieremuetan herritar aliatuak eta gerrako presoak krudelkeriaz eta tratu txarrez menderatzea sustatzen, laguntzen eta bultzatzen zuen diseinu komun bat betez. August H. Viewegen testigantzaren arabera, malaria esperimentuetan erabilitako pazienteak alemaniarrak, poloniarrak, errusiarrak eta jugoslaviarrak ziren.[3]

Garai hartan, ez zegoen ikerketa medikoko etika formalaren koderik, epaileek akusatu mediku naziei leporatu ziezaieketenik. Epaiketetan azaldutako "esperimentu zientifikoek" Nurembergen Kodea sortzea ekarri zuten, 1949an giza esperimentazioaren hamar etika-puntuko kode gisa garatua.

1945eko abenduaren 13an Schilling urkatuta hiltzera kondenatu zuen auzitegiak. 1946ko maiatzaren 28an Landsberg am Lech-eko espetxean hil zuten.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. Marcus J. Smith: Dachau: The Harrowing of Hell, SUNY Press, 2012, ISBN 9781438420325, 178 or.
  2. Hulverscheidt, Marion. "German Malariology Experiments with Humans, Supported by the DFG Until 1945". Man, Medicine, and the State: The Human Body as an Object of Government Sponsored Medical Research in the 20th Century, Beiträge zur Geschichte der Deutschen Forschungsgemeinschaft II. liburuki, Ed. Wolfgang Uwe Eckhart. Stuttgart: Franz Steiner Verlag, 2006. ISBN 3-515-08794-X, ISBN 978-3-515-08794-0, 221–236 or.
  3. [1] Report of Malarial Research Resulting from Interrogation of Professor Claus Schilling, G. P. Schnabel.
  4. https://www.stewartandel.co.uk/claus-schilling

Kanpo estekakAldatu