Ireki menu nagusia

Giorgio Manganelli (Milan, 1922ko azaroaren 15a - Erroma, 1990eko maiatzaren 28a) italiar idazlea izan zen. Grupo 63 izenaz ezagutzen den italiar idazleen taldeko kidea izan zen, baina bere idazkera eta gogoetak nahiko independenteak izan ziren beti, eta ez zitzaion erabat atxiki talde haren aitzindarien esperimentalismoari.

Giorgio Manganelli
Bizitza
Jaiotza Milan1922ko azaroaren 15a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1922ko azaroaren 15a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1990eko maiatzaren 28a)
Heriotza Erroma1990eko maiatzaren 28a (67 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Pavia Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, kazetaria, itzultzailea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak

Eleberriak, aitorpen-liburuak, saiakerak eta erreportaje-liburuak eman zituen Manganellik argitara, eta bere lanetan idazkera jasoa, xehetasunen zalea, birtuosoa sarritan, erabili zuen. Bere prosa narratiboan fikzioa eta aitorpenak edo gogoetak (pentsalari handia baitzen) nahasten dira, eta existentziaren ezinegonaren gaia lantzen du beti, heriotza eta ezerezaren inguruan. Aldi berean, literaturaren ikuspegi manieristaren alde egin zuen, osagai surrealisten bidez bere pertsonaien inguruan irudizko mundu bat osatuz. Bere kontakizunen artean aipatzekoak dira, batez ere, Hilarotragedia (1964), Nuovo commento (1969, Iruzkin berria), Agli dei ulteriori (1972, Ondoko jainkoei), Pinocchio: un libro parallelo (1977, Pinotxo: liburu paralelo bat), Centuria (1979, Mendea), Amore (1981, Maitasuna), Discorso dell' ombra e dello stemma (1982, Itzalaren eta ezkutuaren diskurtsoa), Dall'inferno (1985, Infernutik), A y B (1986) eta La notte (Gaua, egilea hil ondoren argitaratua). Saiakera liburuen artean, berriz, La letteratura come menzogna (1967, Literatura gezur gisa) eta Angosce de stile (1981, Ezinegon estilistikoak) dira azpimarratzekoak, eta erreportajeetan, berriz, Cina e altri orienti (1974, Txina eta beste ekialde batzuk) bidaia-liburua.

ErreferentziakAldatu