Dietrich Fischer-Dieskau
Dietrich Fischer-Dieskau (1925ko maiatzaren 28a, Berlin - 2012ko maiatzaren 18a) alemaniar opera-kantaria eta baritono bat izan zen. Berlinen egin zituen kantu-ikasketak Hermann Weissenbornekin, eta lehen kontzertua Friburgon eman zuen 1947an; 1948an, Berlingo operan abestu zuen. Alemaniako liedari eskaini dizkio ahalegin handienak, baina maisutasun berbera erakutsi du musika barrokoan eta erromantikoan, Mozarten eta Wagnerren operetan, batez ere.
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dietrich Fischer-Dieskau |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.