Rudy Giuliani
estatubatuar politikaria eta abokatua. New Yorkeko alkate ohia
Rudolph William Louis Giuliani (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1944ko maiatzaren 28a), Rudy Giuliani izenez ere ezaguna, estatubatuar abokatua eta politikaria da. 1980az geroztik Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoko kide da.
New York hiriko historiako 107. alkatea izan zen, 1994tik 2001era alkatetzan jardunez. Horrez gain, Ameriketako Estatu Batuetako Hirugarren Fiskal Nagusia izan zen 1981 eta 1983 bitartean. Ondoren, 1983tik 1989ra New Yorkeko Hegoaldeko Barrutirako Ameriketako Estatu Batuetako Fiskala izan zen.