Jeztaze

Zuberoako udalerria


Jeztaze (okzitaneraz Gestars) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa. Bearnoko lurrez inguratutako barrendegia denez, Petillarekin batera, Euskal Herriko enklabe bakarra da.

Jeztaze
 Zuberoa, Euskal Herria
Jeztazeko eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaUhaitzeko Bearnoko herri elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaBiarnoko Erdialdea
Izen ofiziala Gestas
AuzapezaMaryvonne Lagaronne
(2020-2016)
Posta kodea64190
INSEE kodea64242
Herritarrajeztaztar
Kokapena
Koordenatuak43°21′03″N 0°52′57″W / 43.3508°N 0.8825°W / 43.3508; -0.8825
Map
Azalera2,19 km2
Garaiera77 - 194 metro
Demografia
Biztanleria73 (2018:  0)
Dentsitatea29,68 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 20,65
Ugalkortasuna[1]‰ 62,44
Ekonomia
Jarduera[1]% 66,67 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,79 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 67,14 (2010)
Erabilera% 36,48 (2011)

Izena aldatu

Euskarazko ahoskera [jes̻tas̻e] da.

Jeztazek gaskoiz Gestars eta frantsesez Gestas ditu izenak. Toponimoak itxura hauek izan ditu, historian:

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Uhaitzandi ibaiak udalerria zeharkatzen du.[8] Haren ibaiadar Usquain eta Sabalot errekak ere handik igarotzen dira.

Sarbideak aldatu

Udalerria RD244, RD265 eta RD723 eskualdeko errepideek zeharkatzen dute.

Udalerri mugakideak aldatu

Bearnoko lurrez inguraturik dago Jeztaze. Udalerri hauek ditu mugakide:

Auzoak aldatu

Jeztaze udalerriak bi auzoek osatzen dute:

  • Gañeko kartierra (Quartier du Haut)
  • Peko kartierra (Quartier du bas)

Demografia aldatu


Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
184 196 201 157 226 227 215 203 200
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
197 194 197 161 186 205 208 194 178
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
193 193 187 149 156 138 118 120 116
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
107 115 93 85 62 70 - - -


Alkateak aldatu

Alkatea Agintaldia Alderdia
Maité Idiart 1995-2008
Jean-Melchior De Fabrègues 2008-2014

Kultura aldatu

Jeztazen, Gaskoiniako beste herrietan bezala, xaribari izeneko errituala ospatzen da, inauteriaren modukoa. Gaueko serenata horrek galarrotza edo tzintzarrotza du izena, eta herriaren haserrea adierazten du pertsona publiko baten kontra. 1793an, hogeita bost jeztaztarrek alkatea (Etxebarne jauna) hartu eta jakaren gainean banda ofiziala zuela, asto baten gainean paseatu zuten.[9]

Jeztaztar ospetsuak aldatu

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b c d Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  3. Duchesne bilduma, 99-114 liburukiak, Frantziako Liburutegi Nazionala
  4. Nabarrengoseko notarioak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. Orpustan, Jean-Baptiste. Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2 86781 396 4..
  6. XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  7. XVII. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  8. Sandre datu-basea[Betiko hautsitako esteka]
  9. Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques. Arthaud, 265 or. ISBN 2 7003 0038 6..

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Zuberoa