Jan Gaztelu-Etxegorri

idazle espainiarra

Jan Gaztelu-Etxegorri, ezizenez Jan deu Sabalòt (Jeztaze, Zuberoa, 1896ko ekainaren 25a - 1981eko maiatzaren 28a)[1] okzitanierazko idazlea izan zen.

Jan Gaztelu-Etxegorri
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Baptiste Gastellu-Etchegorry
JaiotzaJeztaze1896ko ekainaren 25a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaSalbaterra Bearno1981eko maiatzaren 28a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakokzitaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, joiner (en) Itzuli eta poeta
Izengoitia(k)Yan dou Sabalot

Biografia aldatu

Historiaz zuberotarra eta hizkuntzaz egun bearnotarra den Jeztazen jaio zen ehungileak, errotazainak, eltzegileak eta musikariak zituen euskal jatorriko familia batean. Berau harotza izan zen, hil eta gero argitara eman zen Margalida, la hilha deu praube bere eleberriko protagonista bezala.

Bere lanbideaz gain gaskoizko antzerki lanak idazteari ekin zion. Antzezlanak beste batzuekin batera 1947an sortu zuen eta oraindik aktibo dagoen[2] Biarnés gaujós[3] taldeak taularatu zituen. Taldea Jeztazerentzat eskualdeburu papera jokatzen duen Salbaterra Bearnon kokatuta zegoen eta dago.

Marcel Gaztelu-Etxegorri bere semea Pirinioetako musika tresnen inguruan aditua da[4]. Jeanne Reilhé-Gastellu emazteak jantzi tradizionalen joskintza tailerra zuen eta Marie-Thérèse Gastellu-Sabalot alabak ere bertan laguntzen zuen[5].

Izenak aldatu

Bere izen ofiziala Jean-Baptiste Gastellu-Etchegorry zen frantsesez. Bi euskal deiturak edo lehena erabiltzen zituen eta okzitanieraz Jan Gastellú-Etxegorri (IEOren grafian) edo Yan Gastellu(-Etchegorry) (frantsesean oinarritutako grafia fonetikoan) idazten zuen[6].

Horri baliatu zuen ezizena gehitu behar zaio: Jan deu Sabalòt (okzitaniera normalizatuan) edo Yan dou Sabalot (Felibritgeren grafian). Sabalòt Jeztaze eta Arribalda (Bearno) banatzen dituen erreka da[7]. Izen eta ezizenaren artekoak ere erabili izan zituen: Jan Gastellú-Sabalòt kasurako.

Lanak aldatu

Antzerkia aldatu

Narrazioa aldatu

Olerkiak aldatu

Batasunaren alde aldatu

Gaztelu Bearnoko felibre ezagunenetakoa izan zen; idazle jeztaztarrak, bestalde, zekienaren arabera herrian Frantziako Iraultza arte euskaraz mintzo zela zioen[9] eta bere burua xarnegutzat jotzen zuen[10].

Institut d'Estudis Occitansen proposamenetan oinarritutako okzitaniera normalizatuaren eta Frederic Mistralek sortutako Felibritgek bultzatutako grafien erabiltzaileen artean zegoen ezinikusiaren aurrean Jan deu Sabalòtek hizkuntzaren alde aritzen ziren mugimenduen batasuna defendatu zuen. Margalida. La hilha deu praube bere eleberria bi joera horiek Bearnon dituzten elkarteek batera argitaratzea eskatu eta lortu egin zuen: Felibritgeren Bearnoko adarra den Escòla Gaston Febusek eta IEOren adar bearnesa den Per Nostek, alegia[11].

Bere omenez aldatu

Jeztaztarraren ekimen kulturalak garatu ziren Salbaterran Yan Dou Sabalòt izeneko etxagunea eraiki zuten[12] eta bere omenezko oroitarria jarri zuten[13].

Erreferentziak aldatu

  1. Jean-Baptiste Gastellu-Etchegorry: Avis de décès
  2. Tropas de teatre, Ostal Sirventés elkartearen webgunea.
  3. Los Biarnès Gauyous mistraliar grafian.
  4. Lo clarin, Lo blòg deu Joan.
  5. Arudiko museoaren webgunea.
  6. Lo blòg deu Joan.
  7. IGNren Mauléon-Licharre mapa, 1445 E, 1:25000 eskalan.
  8. Liburuaren kritika[Betiko hautsitako esteka] Proventzako Unibertsitatearen argitalpen batean. Ikus 5. or. Mistraliar grafian idatzitako proventzerazko testua.
  9. Charnègous?, Alexis Arette, Pyrène, 174. zkia., 2004ko ekaina, Xarnegeren webgunean.
  10. Pello Joxepe / ירושלים של זהב , Lo blòg deu Joan.
  11. Hala idatzi zuen liburuaren sar-hitzean: Qu'èi confiat en medish temps l'òbra mia "Margalida. La hilha deu praube" a l'Escòla Gaston Febus tanhenta deu Felibrige e a Per Noste, seccion biarnesa de l'Institut d'Estudis Occitans. Aquò, dens un esperit de patz e d'union. Qu'ei amassa e sonque amassa qui poderam har arrespectar la nosta lenga gascona e hicar-la a la plaça hauta qui s'amerita. (grafia normalizatuan).
  12. Journal des locataires, Office 64 de l'Habitat.
  13. Traduction du félibre Sud Ouest, 2011ko abuztuaren 26a.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu