Ireki menu nagusia

Don Celes Carovius, Don Celes izenez ezagunagoa, egunero Olmo marrazkilariak egituen duen komiki zintaren protagonista da[1].

Don Celes Carovius
Don Celes saileko pertsonaia
Argitalpena
Lehen agerpena 1945eko urriaren 19a[1]
Sortzailea Olmo
Marrazkilaria Olmo
Datu biografikoak
Sexua Gizon
Espeziea Gizaki

HistoriaAldatu

Olmo 1945ean hasi zen La Gaceta del Norte lanean, non orduan Estatu Batuetan argitaratzen zuten antzeko komiki zinta egitea proposatu zioten. Horrela Don Celes jaio zen. Don Celesen zinten kopurua ezezaguna da, hala ere, egunero ia etengabe 1945etik agertu ondoren, 15.000 baino direla dio Olmok[2]. 1969an, El Correo egunkarira pasa eta honen azken orrialdean agertzen da gaur egun, baita Vocento taldeko beste egunkarietan ere, hala nola Kantabriako El Diario Montañésen.

Pertsonaiaren izen osoa Don Celes Carovius da.[3] Zintetan beste pertsonaia ezaguna besterik ez da agertzen: Don Celesen emaztea den Petronila Pilonga. Izen biak orduan La Gaceta del Norte egunkariaren zuzendaria zen Aureliano López Becerra Desperdiciosek asmatu zituen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Don Celesek adin zehaztugabea duen gizon heldua da, bibote beltza duena. Zinta beti mutua da eta protagonistaren zoritxar azaltzen du. Antiheroia ia beti jipoitua, tronpatua edo txakur batek jasarria amaitzen da.

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Méndez, Julián (2012-12-12) «Olmo: "Yo soy el esclavo de Don Celes"» El Correo .
  2.   Bacigalupe, Daniel (2006) «En fiestas, Don Celes huiría de las zonas de barullo» (pdf) Bilbao (8): 36 .
  3.   Olmo, Luis del (1995) Don Celes, un bilbaíno de tinta china. Cincuenta aniversario Bilbo: Bilbao Bizkaia Kutxa .


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.