Peter Maxwell Davies (Manchester, Ingalaterra, 1934ko irailaren 8a - Sanday, Orkadak, Eskozia, 2016ko martxoaren 14a) abangoardiako musikagilea izan zen.

Peter Maxwell Davies

Master of the King's Music (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeter Maxwell Davies
JaiotzaSalford eta Manchester1934ko irailaren 8a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaSanday (Orkadak)2016ko martxoaren 14a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Hezkuntza
HeziketaManchesterreko Unibertsitatea
Moorside High School (en) Itzuli
Royal Manchester College of Music (en) Itzuli
(1952 - 1957)
Princetongo Unibertsitatea
(1962 - 1964)
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Richard Hall
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea, soinu banda konpositorea, piano-jotzailea, musikagilea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Royal Academy of Music
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoaopera
sinfonia
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaEMI Classics

IMDB: nm0203903 Spotify: 0IUwZRBFdts7QgNElmqsWR Musicbrainz: db16dadb-0024-4758-b35e-111ca52c53ea Songkick: 38831 Discogs: 439843 Allmusic: mn0002284726 Find a Grave: 159465763 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Manchesterko Musika Talde Berriko kide zen, Birtwisle eta Alexander Goehrrekin batera. Musika-ikasketak Manchesterko Musika Eskolan eta Manchesterko Unibertsitatean egin zituen. 1957an, beka bat irabazi zuen Goffredo Petrassi musikagile italiarrarekin Erroman ikasteko. Ikasketak amaitu ostean, musika-irakasle izan zen Cirencesterko eskolan. 1967an, musikagile eta interprete gisa hasi zen Pierrot Playersekin (taldearen sortzaile izan zen, Birtwislerekin batera). Daviesen hurrengo hiru urteetako konposizio gehientsuak esandako taldeak interpretatu zituen. 1970ean desegin zen taldea, eta The Fires of London izeneko taldea sortu zuen Daviesek, musika-zuzendari bakarra bera zela. Urte hartatik aurrerako musika gehiena Eskoziako Orkney uharteetan egin zuen, eta eskoziar musikan oinarritu zituen bere konposizio asko.

Gizon armatuaren gaineko meza izeneko obran, Erdi Aroko musikako hainbat elementu antzematen dira, ez dago alferrik XIII. mendeko dantzetan inspiratua. Antzerkirako egin dituen lanen artean aipatzekoak dira Eight song for a mad king, Le jongleur de Nôtre Dame maskaradarako idatzia eta Vesalii icones. Hainbat opera ere idatzi ditu: Taverner, XVI. mendeko musikagilearen bizitzari buruzkoa, The two fiddlers, Orkneyko haurrentzat idatzia, The Lighthouse, The martyrdom of St. Magnus eta Ave Maris Stella. Aipagarriak dira, orobat, Veni Sancte spiritus, Magnum mysterium, Leopardi fragments (tronpetarako sonata), bi sinfonia eta Turris campanarum sonatium, Yamash'ta japoniar perkusionistarentzat idatzia.

2004. urtean Master of the Queen's Music izendatu zuten, eta 2008. urtean Manchester University Music Societyko (MUMS) buru. 2009tik aurrera, Cambridgeko Homerton Collegeko ohorezko kide zen.

Erreferentziak aldatu