Manuel María
Manuel María Fernández Teixeiro, ezagunagoa Manuel María izenaz (Outeiro de Rei, 1929ko urriaren 6a - Coruña, Galizia, 2004ko irailaren 8a) galizierazko olerkaria izan zen, Espainiako Gerra Zibilaren ostean Galizian izan den olerkari handienetako bat, Uxío Novoneyrarekin batera.
Manuel María | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Manuel María Fernández Teixeiro |
Jaiotza | Outeiro de Rei, 1929ko urriaren 6a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | A Coruña, 2004ko irailaren 8a (74 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) |
Saleta Goy García ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, liburu-saltzailea eta politikaria |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza | Real Academia Galega |
Izengoitia(k) | Manuel María |
![]() |
Manuel Maríaren poesiagintzan, hasieran existentzialismoa eta ondoren gizarteko arazoen salaketa dira gaiak. Harreman estua izan zuen Euskal Herriarekin, Gabriel Arestiren bidez. Kontakizunak eta antzerki-lanak ere idatzi zituen.
LanakAldatu
Lan azpimarragarriak: Muñeiro de bretemas (1950, Laino errotaria), Advento (1954), Terra Cha, Morrendo a cada intre (1952), Documentos personaes (1958) Mar maior (1963, Itsaso nagusia), Proba documental (1968), Versos pra un país de minifúndios (1969), Remol (1970, Hauspea), Brétemas de muiñeiro (2000), Camiños de luz e sombra (2000).
1985ean, Koldo Izagirrek Manuel Maríaren bi antzerki-lan argitaratu zituen euskaraz Berengela izeneko otarantza baten ibilketak eta biribilketak eta Maiatza zorabiatuaren pastorala izenburuekin.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel María |