Ireki menu nagusia

Alfred Jarry (Laval, Frantzia, 1873ko irailaren 8a - Paris, Frantzia, 1907ko azaroaren 1a) frantses idazlea izan zen.

Alfred Jarry
Alfred Jarry.jpg
Bizitza
Jaiotza Laval1873
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1907ko azaroaren  1a (33/34 urte)
Hobiratze lekua Bagneuxko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Heziketa Lycée Henri-IV Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, dramagilea, poeta, eleberrigilea, idazlea eta autorea
Lan nabarmenak Gestes et opinions du docteur Faustroll
Jasotako sariak
Kidetza College of 'Pataphysics Itzuli
IMDb nm0418991

BiografiaAldatu

Ubu roi (1896, "Ubu errege") burgesiaren aurkako satira-dramak eman zion ospea gaztetan (txotxongilo-drama hasieran), eta absurduaren antzerkiaren aitzindaritzat hartu izan da, haren obra dela medio. Hurrengo urteetan obra hori bera jarraitu zuen, Ubu aita Poloniako errege izatera iritsi zen pertsonaia xelebre haren inguruan, burgesiaren irain gisa: Ubu enchaîné (1900 "Ubu gatibu"); Ubu sur la butte (1901, "Ubu fusilaren begiradapean"); Ubu cocu ("Ubu adarduna", 1944an lehenbizikoz emana).

 
Ubu aita (gero Ubu erregea), Jarryren marrazki-lan batekoa.

Historiak, ipuinak eta eleberriak ere idatzi zituen. Pataphysique izenez bataiatu zuen moldea asmatu zuen Jarryk, absurdoaren logikaren inguruan, Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien izeneko obran ("Faustroll doktore patafisikariaren aieruak eta iritziak", 1911n argitara emana).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Jarry