Adam Opel (1837ko maiatzaren 9a, Rüsselsheim - 1895eko irailaren 8a, Rüsselsheim) alemaniar ingeniari bat izan zen, Opel auto lantegiaren sortzailea.

Adam Opel
Adam Opel.jpg
Bizitza
Jaiotza Rüsselsheim am Main1837ko maiatzaren 9a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Rüsselsheim am Main1895eko irailaren 8a (58 urte)
Hobiratze lekua Mausoleum of the Opel family (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Sophie Opel (en) Itzuli  (1868 -
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea, asmatzailea eta makinista
Lantokia(k) Rüsselsheim am Main

Frankfurt am Main hiritik hurbil dagoen Rüsselsheim udalerrian jaio zen, giltzarrapo lantegi batean langile gisa hasi zen. Gaztetan Europan zehar bidaiatu eta josteko makinez liluraturik gelditu zen. 183an josteko makinen ekoizpen masiborako Opel lantegia sortu zuen.

1868an Sophie Marie Scheller-ekin ezkondu zen. Bost seme izan zituzten: Carl, Wilhelm, Heinrich, Friedrich eta Ludwing. Guztiek familiaren negozioan parte hartu zutelarik.

1885ean Opelek ekoizpena aurrez-muntatutako txirrinduetara hedatu zuen.

1895ean hil zen, jada bere lantegia josteko makinen europar merkatuan liderra zela, urtero 2.000 unitate ekoiztuz.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adam Opel