Pierre Wininger (1950eko irailaren 8a, Saint-Mandé, Marne Harana2013ko abenduaren 25a, Saint-Brieuc, Côtes-d'Armor) frantziar komiki gidogile eta marrazkilari bat izan zen.

Pierre Wininger
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPierre François Wininger
JaiotzaSaint-Mandé1950eko irailaren 8a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Brieuc2013ko abenduaren 25a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea

Bere komiki gehienak XX. mendearen hasierako Frantzian eta bereziki Parisen girotuak zeuden, eta Winingerren ezaugarri nagusia garai horretako girotze bikaina da, bai arkitektura nahiz girotze historikoari dagokionez, beste berezitasun bat garaiko itsasontzien xehetasun handiko marrazkiak burutzea da.

Biografia aldatu

1976tik aurrera Charlie Hebdo eta Circus aldizkarietan Victor Billetdoux saila argitaratu zuen.

1979an Pilote aldizkarian eta Henri Filippini gidoigilearekin elkarlanean Le Jardin Sanglant komikia argitaratu zuen, gerora Dargaud argitaletxeak bilduma bezala argitaratua. Okapi aldizkarian Nicéphore Vaucanson protagonista zuten komiki saila argitaratu zuen. 1987tik aurrera Winingerrek Je Bouquine argitaletxerako eleberri ugariren komiki egoiktzapenak egin zituen. Oscar Wilde, Arthur Conan Doyle, Italo Calvino, Mary Shelley, eta hainbat idazleen eleberrien komiki egoiktzapenak ere burutu zituen.

Argitalpenak aldatu

  1. La Pyramide oubliée (1978)
  2. Les Ombres de nulle part (1979)
  3. La Nuit de l'Horus rouge (1982)
  1. Evergreen (1981)
  2. L'Ombre du scarabée (1983)
  3. Le Mystère Van Hopper (1984)
  • Les Ailes du rêve, one shot (1986, gidoigilea + marrazkilaria), Air France
  • Terminus Crusoé, one shot (1987, gidoigilea + marrazkilaria), Glénat
  • Les Miroirs du temps 1. bilduma (2003, marrazkilaria, Marie-Charlotte Delmasen gidoia), Glénat

Kanpo loturak aldatu