Alex North (Chester, Pennsylvania, 1910eko abenduaren 4a - Pacific Palisades, Kalifornia, 1991ko irailaren 8a) estatubatuar zinema-musikagilea izan zen.

Alex North
Bizitza
JaiotzaChester1910eko abenduaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1991ko irailaren 8a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Curtis Institute of Music (en) Itzuli
Moskuko kontserbatorioa
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, jazz musikaria eta soinu banda konpositorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
DiskoetxeaRCA Victor

IMDB: nm0006218 Allocine: 39168 Allmovie: p104664 TCM: 142165 IBDB: 12200
Musicbrainz: 1da369a4-7e66-4b30-8aa7-33426370347a Discogs: 283106 Allmusic: mn0000615043 Find a Grave: 6772922 Edit the value on Wikidata

Gurasoak errusiarrak zituen. Musika-ikasketak egin zituen hainbat kontserbatoriotan, eta Aaron Copland eta Ernest Toch izan zituen irakasle. Elia Kazanen Death of a Salesman filmerako musika ondu ondoren, zuzendari berak A Streetcar Named Desire (1951) filmerako partitura ere sor zezan eskatu zion; bertan, jazz-estiloko gaiak sartu zituen, pertsonaien psikologia bihurriari loturik. Musika-mota hori bera erabili zuen I´ll Cry Tomorrow (1955), The Rose Tattoo (1955), The Misfits (1961), The Sound and the Fury (1959) eta Sanctuary (1961) filmetan ere. Giro historikoko zenbait filmetan ere lan egin zuen: Spartacus (1960), Cleopatra (1963), The Agony and the Ecstasy (1965) eta The Shoes of the Fisherman (1968). Cheyenne Autumn (1964) eta Bite the Bullet (1975) westernen musikak ere berak ondu zituen. Azken urteetan, John Hustonekin askotan aritu zen lanean: Wise Blood (1979), Under the Volcano (1984), Prizzi's Honor (1985), eta The Dead (1987). Ondoren, Volker Schlöndorffek zuzendu zuen Death of a Salesman (1985) filmaren bertsio berrirako musika berridatzi zuen. Arrakasta handia lortu zuen bere abestietako bat Unchained Melody izan zen, Ghost (1990) filmerako egin zuena. Oscar Sarietarako hamabost aldiz izendatu zuten arren, bere obra osoa saritzen zuen Ohorezko Oscarra bakarrik jaso zuen (1986).

Erreferentziak

aldatu