Juana Elgezabal

bizkaitar enpresari berritzailea

Juana "Juanita" Elgezabal Leginazabal (Derio, Bizkaia, 1842ko abenduaren 15a - Cáceres, 1912ko irailaren 8a) enpresari berritzailea izan zen.

Juana Elgezabal
Bizitza
Jaiotza Derio1842ko abenduaren 15a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Cáceres1912ko irailaren 8a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerak theatre entrepreneur Itzuli

Bere garaira aurreratu zen emakume ekintzailea. 1885an “Variedades” antzokia ireki zuen Caceresen, 28 urtez hiriko lokalik popularrena eta modernoena izan zena. Langileei irakurtzen irakatsi zien. Umeen heziketa hobetzeko eskola eraikitzeko orubea eman zuen. Behartsuei laguntzen ahalegindu zen. Erreferente bihurtu zen.[1]

BiografiaAldatu

Derioko Aresti baserrian jaio zen. Haren guraso Isidro eta Maríak seme-alaba ugari izan zituzten. Juana, 18 urte zituela, 1842an Caceresera joan zen bere izeko Juana Elguezabal Vidauzarraga eta haren senar Saturnino González Celaya notarioa jagotera. Izeko-osabekin bizi izan zen hil ziren arte eta haien oinordeko bakarra izan zen.

AntzokiaAldatu

Jasotako herentzia oparoari esker 1885an “Variedades” antzokia ireki zuen. 28 urtez hiriko lokalik popularrena eta modernoena izango zena. Denetarik egiten zen bertan, langileei irakurtzen irakatsi zein mitinak antolatu. Oholtzara berriz, disziplina askotariko artistak igon ziren. Lumiere anaiek 1894an asmatutako zinematografoa erabili zen, magia, antzerkia, musika kontzertuak, poesia saioak, denetarik egin eta ikus zitekeen.

TestamentuaAldatu

Juana 1912an hil zen Caceresen, ezkongabe eta ondorengorik gabe. Haren testamentuan bere ondasunak hainbat erakunderi utzi zizkien, Hermanitas de los Pobres kongregazioari, Concepcionistei zaharren-egoitzarako, edota Palancar Monastegiko fraileei. Antzokia berriz, eskola bat sortu nahi zuenarentzat utzi zuen, eta inork eskola sortzeko asmorik izan ezik, saldu eta dirua limosnatarako edo behartsuei laguntzeko izan zedila. [2] Juanaren testamentuko guraria errespetatuz, 1914an eraiki ziren Vicente Marrón izeneko eskolak antzokia egondako orubean.[3]

Euskal Herriko senitartekoak ere ez zituen ahaztu. Pentsio onak utzi zizkien. Deriotik gaztetan irten, Caceresen kokatu, antzerki munduko enpresari izatera heldu, bertakoen erreferente bihurtu eta lorratz handia utzi zuen bizi izan zen herrian. Izan ere, seme-alabarik izan zen zuen arren, hil eta mende bat geroago ere, haren kanposantuko hilobian ez zen lorerik falta izaten. [4]

ArgazkiaAldatu

Fernando Jiménez Berrocal artxibozain eta historilariak ikerketa sakona egin du urte luzez eta datu ugari bildu, halere, liburuetan antzokiko takilan agertzen den betaurreko beltz lodidun emakumearen argazkirik ez du lortu.[5] [6]

Juanita Elguezabal sariaAldatu

2010eko martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunen harira, Caceresko Udalaren Berdintasun Sailak “JUANITA ELGUEZABAL” sariaren lehen edizioa antolatu zuen. Kulturaren eta emakumeen espiritu ekintzaileen alde Juanak egin zuen lana eredutzat hartuz Caceresko emakumeek erreferente izan zezaten. Harrezkero urtero antolatu izan da.[7] [8]

ErakusketaAldatu

2018an Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Derion, “Juana Elgezabal Leginazabal, bere garaiko emakume aitzindaria” erakusketa egon zen ikusgai, derioztar honek XIX. mendeko Caceresen sustatu zituen ideiak eta gizarte aldaketak ezagutarazteko. [9] [10]

ErreferentziakAldatu