Aimee Mann
Aimee Elizabeth Mann (Richmond, AEB, 1960ko irailaren 8a- ) estatubatuar abeslari, kantautore eta aktorea da.
Aimee Mann | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Richmond, 1960ko irailaren 8a (64 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Michael Penn (1997ko abenduaren 29a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berklee College of Music Midlothian High School (en) Open High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, aktorea, musikagilea, telebista-aktorea, zinema aktorea, gitarra-jotzailea eta estudioko musikaria |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Genero artistikoa | rock rock alternatiboa new wave musika |
Musika instrumentua | baxua gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Geffen Records SuperEgo Records |
aimeemann.com | |
|
Biografia
aldatuRichmonden jaio zen eta ikasketak Boston hiriko Berklee College of Music akademian egin zituen[1].
Hastapenetan taldeetako abeslari
aldatu1980. hamarkadan estilo ugaritako hainbat taldetako abeslaria izan zen, The Young Snakes (post-punk), Ministry (metal) eta 'Til Tuesday (new wave). Azken honekin arrakasta izan zuen "Voices Carry" singleari esker[2] eta MTV saria irabazi zuten artista debutarien atalean[3]. 1990an taldea uztea erabaki zuen bakarkako bideari ekiteko eta taldea bera desegin zen.
Bakarkako ibilbidea
aldatuAurreneko bakarkako diskoa Whatever izan zen eta I'm with Stupid bigarrena. Kritika onak izan bazituen ere salmentak txikiak izan ziren. Aimee Mann eta Geffen diskoetxearen artean konfliktoa sortu zen orduan[4].
Arrakasta
aldatu1999an Magnolia filmaren soinubandan hartu zuen parte eta izendapenak izan zituen Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sarietan ("Save Me") eta Emakumezko pop abeslari onenaren Grammy Sarietan[5]. 2000an hirugarren diskoa prestatu zuen baina Geffen disketxeak ekoizteari uko egin zion eta Aimee Mannek bere kontu atera zuen[6]. Arrakasta handia izan zuen eta salmentak ere oso onak izan ziren[7].
Hurrengo urtetan diska ugari atera ditu eta hainbat filme eta telesailetan agertu da aktore lanetan, batzuk aipatzearren The Big Lebowski, The West Wing eta Buffy the Vampire Slayer[8].
Dagoeneko bi Grammy Sari eskuratu ditu; 2006an The Forgotten Arm diskoak, diskoaren kutxaren diseinu onenaren saria jaso zuen eta 2018an Mental Illness diskoarekin folk album onenaren Grammy Saria lortu zuen. NPR irratiak 2006an jardunean dirauten 10 kantautore onenen zerrendan sartu zuen.
Diskografia
aldatu- Whatever (1993)
- I'm with Stupid (1995)
- Bachelor No. 2 (2000)
- Lost in Space (2002)
- The Forgotten Arm (2005)
- One More Drifter in the Snow (christmas album) (2006)
- @#%&*! Smilers (2008)
- Charmer (2012)
- Mental Illness (2017)
- Queens of the Summer Hotel (2021)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Pelly, Jenn. (2021-11-04). «Aimee Mann: 'I have an enormous amount of compassion for people who are struggling'» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
- ↑ (Ingelesez) «Music» Billboard (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
- ↑ «Rock On The Net: 1985 MTV Video Music Awards» www.rockonthenet.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
- ↑ (Ingelesez) Meter, Jonathan Van. (1999-07-11). «What's a Record Exec To Do With Aimee Mann?» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
- ↑ (Ingelesez) «Aimee Mann got cinematic with the gorgeous Magnolia soundtrack» The A.V. Club 2020-06-25 (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
- ↑ (Ingelesez) Nast, Condé. «Aimee Mann: Bachelor No. 2 or, the Last Remains of the Dodo» Pitchfork (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
- ↑ (Ingelesez) Beviglia, Jim. (2020-11-25). «Aimee Mann Looks Back On 'Bachelor No. 2' In Advance Of 20th Anniversary Reissue» American Songwriter (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
- ↑ (Ingelesez) «Exclusive: Listen to a 25-Year-Old Aimee Mann Lead 'Til Tuesday on "Voices Carry"» pastemagazine.com 2017-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Aimee Mannen webgune ofiziala
- (Ingelesez) Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai