Jordi Rebellón

espainiar aktorea

Jordi Rebellón López (Bartzelona, 1957ko otsailaren 15aMadril, 2021eko irailaren 8a) zinema, telebista eta antzerkiko aktore katalana izan zen, nagusiki gaztelaniaz lan egin zuena. Bereziki ezaguna izan zen Espainian Rodolfo Vilches doktorearen rola gorpuzteagatik Telecinco kateko Hospital Central telesailean.[1]

Jordi Rebellón

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJordi Rebellón López
JaiotzaBartzelona1957ko otsailaren 15a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMadril2021eko irailaren 8a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm0714273 Facebook: Jordi-Rebellón-1547600835512076 Twitter: JordiRebellon_ Instagram: jordirebellon_ Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bartzelonako Aktore Eskolan ikasi zuen. Eskola horretan, interpretazioaz gain, kantu-, dantza- eta ahots-eskolak jaso zituen.[2]

Telebista eta antzerkian egin zuen lan batik bat, Barrio Sésamo haurrentzako saioko bi ataletan egin zuen telebistako debuira. 1997an, Natalie Imbrugliaren Big Mistake abestiaren bideoklipean agertu zen. Ángel Valverderen pertsonaiari esker ospe gehiago lortu zuen, Emilio Aragónek zuzendutako Médico de Familia telesailean.[3][4] Eta ondoren, bere rol ospetsuena etorri zen, Vilches doktorearena.

Beste telesail hauetan ere parte hartu zuen: Amar es para siempre (2013-2014) Luis Ardanza biokimikaria interpretatuz, Sin identidad (2014/2015), Cuéntame cómo pasó (2015/2016) eta Mercado central (2020-2021).[5][6]

Aktoreak iktus bat izan zuen 2021eko irailaren 7an arratsaldean. Jarraian garuneko isuri baten ondorioz hil zen.[7]

Filmografia aldatu

Telebista aldatu

Urtea Telesaila Pertsonaia Katea Oharra(k)
1995 Barrio Sésamo Alkatea TVE
1995 Makinavaja Sargento Oroño
1996 Estacio d'enllaç Terol komisarioa TVC Atal 1
1997 Sitges Enrique Guzmán Atal 1
1998-1999 Médico de familia Ángel Valverde Telecinco 14 atal
1999 Petra Delicado Enrique Tarazona Atal 1
2000-2007;

2009-2012

Hospital Central Dr. Rodolfo Vilches 256 atal
2008 Fago Mateo Ibarra TVE 3 atal
2013-2014 Amar es para siempre Luis Ardanza Antena 3 74 atal
2014-2015 Sin identidad Francisco Jose Fuentes 15 atal
2015-2016 Cuéntame cómo pasó José Ignacio TVE 21 atal
2017 Treufoc Antonio Niu IB3 2 atal
2018 Servir y proteger Adolfo Ocaña TVE 9 atal
2020-2021 Mercado Central Fernando Luján 40 atal

Zinema aldatu

Filma Zuzendaria Urtea
El complot dels anells Francesc Bellmunt 1988
La señora del Oriente Express Franco Lo Cascio 1989
La telaraña Antoni Verdaguer 1990
El largo invierno Jaime Camino 1992
La fiebre del oro Gonzalo Herralde 1993
Mal de amores Carlos Balagué 1993
Ni un pam de net Raimon Masllorens 1993
Adiós Tiburón Carlos Suárez 1996
GAL Miguel Courtois 2006
Enloquecidas Juan Luis Iborra 2008

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu