Lezaun
Lezaun[5] ([les̻a.un]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 263 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 41 kilometrora eta Lizarratik 16 kilometrora dago.
Lezaun | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Deierri | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Lezáun <> Lezaun | ||
Alkatea | Carmen López Salanueva (Oihantxiki[1]) | ||
Posta kodea | 31177 | ||
INE kodea | 31154 | ||
Herritarra | lezaundar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°46′49″N 1°59′39″W / 42.780277777778°N 1.9941666666667°W | ||
Azalera | 19 km² | ||
Garaiera | 800 metro | ||
Distantzia | 41 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 247 (2024: 3) | ||
Dentsitatea | 13 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 43,4 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 22,73 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 81,82 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 6,88 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 14,00 (2018: %6,28) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.lezaun.es/ |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuHerria, Nafarroa erdialde-iparraldean kokatzen da, N-120 errepidea Etxarri-Aranatz-Lizarra norabidean, Lizarragako mendatearen lehen maldak igotzen hasi baino lehen.
Lezaunek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Gesalatzko ibarrarekin ekialdean, eta Deierrirekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
aldatuKlima atlantiarra da oro har, nahiz eta udalerriaren hegoaldean ezaugarri azpimediterraneoak izan (prezipitazioak urriagoak dira). Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da eta prezipitazioak 800 eta 1.800mm bitartekoak, zenbat eta iparralderago, euri gehiago, batez ere erliebea menditsuagoa delako. Urteroko egun euritsuak 100 eta 160 izaten dira kokagunea zein den.
Pagadiek 754 hektarea hartzen dituzte, artadiek 192, eta harizti eta bestelako zuhaitzek 135 hektarea.
Estazio meteorologikoa
aldatuLezaunen, itsasoaren mailatik 817 metrora, Nafarroako gobernuak 1981ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuLezaungo udalerria 1951ean sortu zen, izatez, ordura arte Deierriko udalerriaren barruan baitzegoen. Lezaun, artzainen herri bat izan da, batetik, basoz eta larrez inguratuta dagoelako, eta bestetik, tradizioak horrela adierazten duelako.[7]
Demografia
aldatuLezaungo biztanleria |
---|
1850eko hamarkadatik 1950eko hamarkadara bitartean, Lezaun, Deierriko kontzeju bat izan zen.
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,74 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuLezaungo alkatea Oihantxiki herri ekimeneko Carmen López Salanueva da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,34) eta boto zuriak hamazortzi izan ziren (%14,40). Abstentzioa %47,97ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Oihantxiki Hautesle Taldea | 107 | 7 |
2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta López Salanuevak jarduneko alkate segitu zuen[8].
Udaletxea
aldatu- HELBIDEA: Plaza Nagusia, 1
Alkateen zerrenda
aldatu2007-2011 | Carmen López Salanueva | Oihantxiki |
2011-2015 | Carmen López Salanueva | Oihantxiki |
2015- | Goreti Otxandorena Núñez | Jardunean |
Azpiegitura eta garraioak
aldatuLa Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
aldatuJaiak eta ospakizunak
aldatuHerriko jai nagusiak San Pedro jaiak dira, ekainaren 29an ospatzen direnak. Horrez gain, Lezaunen uztailaren 25a jaieguna da, Santiago eguna.
Urtean zehar hainbat erromeria antolatzen dira:
- Santa Barbara: abenduak 4. Garai horietan lezaungo jai txikiak ospatzen dira, Santa Barbara herriko zaindariaren omenez.
- San Kristobal: Iraileko hirugarren igandean ospatzen da.
- Mendigaineko amabirjina (Azkona): maiatzak 15ean.
- Trinitatea: trinitatearen hurrengo astelehenean.
Euskara
aldatuNafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lezaun eremu mistoko udalerria da.[9] 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,66k zekien euskaraz hitz egiten.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Pedro eliza, antzinako eliza erromaniko bat eta ondoren XVI. mendean eraikitako elizak osatzen duten multzoa da.
- Subiza jauregia.
- San Cristobal baseliza, XIII. mendekoa.
- Santa Barbara baseliza.
- Nuestra Señora de las Nieves baseliza.
Lezaundar ospetsuak
aldatu- Apolonia Lizarraga, Apolonia Sakramentu Santukoa (1867-1936), moja karmeldarra.
- Juan José López Azpilikueta (1968-), aizkolaria.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Ohiantxiki idazkera erabili zuten. 2011tik jarduneko alkatea da.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Lezaungo udaletxea. (Noiz kontsultatua: 2017-07-25).
- ↑ Lezaun 2011n[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
- ↑ «Euskararen egoera 2008an» (PDF) Eurarabidea (Noiz kontsultatua: 2017-7-25).
Kanpo estekak
aldatu- Lezaungo udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Lezauni buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Lezaungo Kale nagusiaren ikuspegia Google Street View-n.
- "Nafar Away" saioan (11TB).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |