Zeledon
Zeledon Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako pertsonaia nagusia da.

Abuztuaren 4ko arratsaldeko seietan, txupinazoa bota ondoren, San Migel elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazara panpina jaisten da, ondoren hezur-haragizko Zeledon agertzen da eta plaza guztia zeharkatzen du San Migel elizako balkoian jai zoriontsuak opatzeko. Abuztuaren 10eko gaueko ordu batean San Migel elizako kanpandorrera igotzen da, jaiei amaiera emanez.
2007an, Zeledonen jaitsieraren 50. urteurrena zenez, hiru Zeledonek plaza zeharkatu behar zuten: Jose Luis Isasi, Iñaki Landa eta Gorka Ortiz de Urbina, baina Jose Luis Isasiren gaixotasunaren ondorioz ezin izan zuen joan. Beraz, Iñaki Landak eta Gorka Ortiz de Urbinak plaza zeharkatu, balkoira igo eta biek jaiei hasiera eman zieten Jose Luis Isasi gogoan izanik. Tamalez, Isasi, 2007ko irailaren 19an zendu zen 77 zituela.
HistoriaAldatu
Zeledon pertsonaia Zeledonio Altzola festazalearen omenez sortu zen. Jatorriz Zalduondokoa zen Zeledonio; urtero Andre Maria Zuriaren festetan parte hartzen zuen, eta ingurukoak parte hartzera bultzatzen zituen. Horrela, bada, ezagun-ezaguna egin zen Gasteizen bertan, jaietako protagonista bihurtzeraino. Hil zenean, ordea, jaietako zerbait falta zela sumatu zuten batek baino gehiagok. Tradizioa 1957an hasi zen, Gasteizko gazte batzuek (Jesus Jimenez, Sedano, Luis Maria Sanchez Iñigo, Lopez de Ipiña, Madinabeitia, Jose Luis Isasi, Perez de San Roman, Lopez Guereña eta Azpiazu) San Migel elizatik udaletxeko teilatura Zeledon irudikatzen zuen panpina bota zutenean. Harrezkero, urtero egiten da.
Zeledonez egin izan duten pertsonakAldatu
Izena | Urteak | Zenbat alditan |
---|---|---|
Jose Luis Isasi Montalban | 1957-1975 eta 1977-1979 | 22 |
Enrique Orive Galindo | 1976 | 1 |
Iñaki Landa | 1980-2000 eta 2007 | 22 |
Gorka Ortiz de Urbina | 2001-gaur egun | 18 |
Blusa eta Nesken Batzordeak aukeratzen du Zeledonez nork egingo duen.
AbestiaAldatu
Nahiz eta batzuen iritzian abestia jatorriz euskaraz izan (1918,1922 tartean asmatutakoa)[1] Zeledonek euskarazko aldaera 2015ean abestu zuen lehenengo aldiz publikoki[2].
Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon! Balkoian leiho on!
Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon! Balkoian leiho on!
Zeledon, Zeledon, Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon, Zeledon, Zeledon! Balkoian leiho on!
Zeledon Txiki, Neska Txiki eta Zeledon BuruhandiaAldatu
Halaber, Zeledon Txiki jaietako txikien egunari (abuztuaren 7a) hasiera ematen dien pertsonaia da. Neska Txiki (2018 urtetik Edurne) laguntzen dion pertsonaia da.
Zeledon buruhandia, Gasteizko erraldoi eta buruhandien konpartsako pertsonaia da.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |