Sante Geronimo Caserio
Sante Geronimo Caserio (Motta Visconti , 1873ko irailaren 8a - Lyon, 1894ko abuztuaren 16a) okina lanbidez, anarkista italiarra izan zen. Oso ezaguna da Frantziako presidentea zen Marie François Sadi Carnot hiltzeagatik. 1894ko abuztuaren 16an Lyonen gillotinan burua moztu zioten.
Sante Geronimo Caserio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Motta Visconti, 1873ko irailaren 8a |
Herrialdea | Italiako Erresuma |
Heriotza | Lyon, 1894ko abuztuaren 16a (20 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière de Loyasse (en) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | militantea eta okina |
Parte-hartzailea
| |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Presidentearen hilketa
aldatu1894ko ekainaren 24an, Lyonen Sante Geronimo Caserio anarkista italiarrak Frantziako presidente Marie François Sadi Carnot hil zuen, jendaurreko ekitaldi batean bularrean labana sartuta. Hiru militante anarkista exekutatu izana salatu nahi zuen. Hilketagatik bera ere exekutatu zuten.[1]
Sadi Carnot presidentearen erailketa izan zen Sante Caseriok ekintza zuzen bortitzaren jarraitzaile ziren hiru anarkista ezagunen exekuzioari erantzun zion modua. Hauek ziren: Ravachol, 1892ko ekainaren 11n gillotinatua; Auguste Vaillant, 1894ko otsailaren 3an; eta Émile Henry, 1894ko maiatzaren 21ean.
Magnizidioa gertatu eta berehala, Sadi Carnot lehendakariaren alargunak Ravacholen argazki bat jaso zuen postaz bere etxean, honako idazki honekin: "Il est bien vengé".[2]
Abestiak
aldatuGeroago, Italiako herri-tradizioan, Caserioren inguruan, haren omenezko abesti batzuk sortu ziren. Horietako kopuru esanguratsu bat gaur egun ere abesten da. Hona hemen adibide batzuk:
- Le ultime ore e la decapitazione di Caserio', Pietro Cinik idatzita.
- Partito da Milano senza un soldo, egile ezezaguna.
- Caserio passeggiava per la Francia, egile ezezaguna.
- Sante Caserio uccisore di Sadi Carnot, egile ezezaguna.
- La ballata di Sante Caserio, Pietro Gorik idatzita.
- Il processo di Sante Caserio, egile ezezaguna.
- Su fratelli pugnamo da forti, egile ezezaguna.