Arenys de Munt Kataluniako udalerria da, Maresmen eta Bartzelonako probintzian dagoena. 2008an 8.023 biztanle zituen. 21,29 km²-ko azalera du. Kataluniaren independentziaren aldeko galdeketa egin zuen lehenengo udalerria izan zen, 2009ko irailaren 13an.

Arenys de Munt
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaMaresme
AlkateaJosep Sànchez i Camps (en) Itzuli
Izen ofizialaArenys de Munt
Posta kodea08358
INEk ezarritako kodea08007
HerriburuaArenys de Munt (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°36′46″N 2°32′25″E / 41.612777777778°N 2.5402777777778°E / 41.612777777778; 2.5402777777778
Map
Azalera21,3 km²
Altuera121 m
MugakideakSant Vicenç de Montalt, Arenys de Mar, Canet de Mar, Vallgorguina, Sant Iscle de Vallalta eta Dosrius
Demografia
Biztanleria9.413 (2023)
135 (2023)/(2022)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(1991)/(1986)/(1981)/(1975)/(1970)/(1965)/(1960)/(1955)/(1950)/(1945)/(1940)/(1936)/(1930)/(1920)/(1910)/(1900)/(1887)/(1877)/(1860)/(1857)/(1787)/(1717)
alt_left 4.448 (%47,3) (%47,6) 4.483 alt_right
Dentsitatea442 bizt/km²
Etxebizitzak49
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakFeytiat
MatrikulaB
Hizkuntza ofizialakatalan
arenysdemunt.cat

Geografia

aldatu

Iparraldean Vallgorguina, ipar-ekialdean Sant Iscle de Vallalta, hego-ekialdean Canet de Mar, hegoaldean Arenys de Mar, hego-mendebaldean Sant Vicenç de Montalt eta mendebaldean Dosrius mugakide ditu.

Kataluniaren independentziari buruzko kontsultak

aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniaren independentziari buruzko galdeketa Arenys de Munten»

Herriak garrantzia eta ospea hartu du Kataluniako politikan, Kataluniaren independentziari buruzko kontsulten jatorri izan zelako, 2009ko irailaren 13an egin zen lehen kontsultarekin.[1] 2012ko irailaren 13an, Arenys de Munt-ek Kataluniako Lurralde Librea aldarrikatu zuen.[2]

Herria ezaguna da 2009ko ekainaren 9an Arenys de Munteko udalbatzak Kataluniako ìndependentziari buruzko galdeketa antolatzearen aldeko CUP taldearen mozioa onartu zuen. Udalak galdeketa antolatu eta egin ahal izateko lokalak uzteko asmoa zuen baina espainiar epaitegien erabakiz udalbatzaren akordioa bertan behera geratu zen. Hala ere, batzorde antolatzaileak herriko Centre Moral egoitza alokatu zuen; udalak eta Carles Móra alkateak, ebazpena onartu behar izan bazuten ere, galdeketaren aldeko jarrera erakusten segitu zuten. Maresmeko udalerrikoa Herrialde Katalanetan independentziari buruz egindako historiako lehen udal galdeketa izan zen eta Katalunia osoan zehar beste hainbat egitea eragin zuen.

Auzoak

aldatu
  • Aiguaviva: 37 biztanle 2005ean.
  • Arenys de Munt (herriburua): 6.327 bz.
  • Arenys Residencial: 207 bz.
  • El Barri del Migdia: 63 bz.
  • Barri Nord: 32 bz.
  • Barri Orient: 38 bz.
  • Barri Ponent: 22 bz.
  • Can Segrera: 21 bz.
  • Collsacreu: 92 bz.
  • La Creueta: 206 bz.
  • Santa Rosa dels Pins: 56 bz.
  • Subirans: 40 bz.
  • Torrentbò: 41 bz.
  • El Torrent d'en Puig: 28 bz.
  • Els Tres Turons: 152 bz.
  • Vallvidrera: 7 bz.

Biztanleriaren bilakaera

aldatu
Arenyseko biztanleria
1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1990 2000 2008
2.998 3.003 3.095 3.010 3.232 3.004 3.066 3.423 4.023 4.648 4.847 6.242 8.023

Iruditegia

aldatu

Herritar ezagunak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Katalanez) «El Financial Times viatja a Arenys per explicar l'independentisme» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  2. «Arenys Munt, ‘territori català lliure i sobirà’ | Diari Maresme» web.archive.org 2015-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kataluniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.