Arrateko Andre Mariaren santutegia
Arrateko Andre Mariaren santutegia Eibarko santutegia da, Arrate auzunean dagoena, 556 metroko garaieran.
Arrateko Andre Mariaren santutegia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Eibar |
Koordenatuak | 43°12′20″N 2°26′49″W / 43.2055°N 2.44701°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
Arratek gailurrean gurutze bat dauka eta bertatik gertu santutegia dago; Ama Birjina hau Eibarko zaindari izendatu zuten 1928an. Santutegiaren inguruan aisialdirako gune zabala dago, jatetxe, taberna eta hotelarekin. Arrate Irratia herri emisorak bertatik emititzen du. Parke guztia pagoz inguratuta dago.
Santutegiaren lehen aipamenak 1498koak dira. Gaur egungo eliza XVII. mendekoa da. Barruan egurrezko bobeda berezia du, burdinsare barroko bat eta Andre Mariaren irudi gotikoa ditu. Ignacio Zuloagaren zenbait margolan ere baditu.
Arrateko Andre Mariarenganako debozioa inguru guztian zabaldurik dago, baina Eibarren da indartsuena. Bertako jaia irailaren 8an ospatzen da (Andre Mariaren jaiotza). Egun horretan eta maiatzaren 15ean (San Isidro eguna, baserritarren zaindaria) elizkizunez gain herri kirolen erakustaldiak egin ohi dira.
Andre Mariari ereserki hau abesten zaio[1]:
« | Arrateko Ama, gure zaindari onena gure herri dana hartu eta zaindu, Ama |
» |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |