Ireki menu nagusia

Martin Goihetxe

euskal idazlea

Martin Goihetxefrantsesezko grafian, Martin Goyhetche— (Urruña, Lapurdi, 1791ko irailaren 8a - 1859ko ekainaren 12a) XIX. mendeko euskal idazlea eta apaiza izan zen.

Martin Goihetxe
Bizitza
Jaiotza Urruña1791ko irailaren 8a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Urruña1859ko ekainaren 12a (67 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea, itzultzailea eta apaiz katolikoa
Literaturaren Zubitegiko fitxa 740

Harena da Andre dena Mariaren ilhabetea (1838) idazlana, egunero jarraitu beharreko eredu eta gogoeta liburua.

Ondoren, La Fontaineren alegiak itzuli zituen lapurterara, Fableac edo aleguiac izenburuaz. Florianen alegiak itzuli zituen ere, baina horiek argitaratu gabeak gelditu dira. Horien eskuizkribuak Pariseko Biblioteka Nazionalean deskubritu zituen Aurelia Arkotxa filologoak 2000 urte hastapenean.[1]

Goihetxerena da, halaber, Lehoisaren oxekiac poesia (1879).[2]

BizitzaAldatu

Jean Goyhetche medikua eta Marie Braten seme, 1791an sortu da Urruñako Haristeguia etxean. Apeza izendatua 1817ko abenduaren 20an, Urruñako bikario kargua eramaten du 1818tik goiti. Aintzilako erretore izan da hilabete betzuentzat 1836 urtean, baina kargua uztea erabakitzen zuen.

Anton Abbadiaren Lore jokoetako epai-mahaian parte hartu zuen 1853tik 1855era.

Urruñan zendu da 1859ko ekainaren 12an.[3]

LanakAldatu

ErlijioaAldatu

  • Mayatza edo Mariaren Ilhabetea egun gucietaco cantikekin (1856)

OlerkiaAldatu

  • Fableac edo aleguiac (1852)
  • Lehoisaren oxekiac (1879)

Argitaratu gabeakAldatu

  • Fables de Florian, traduites en dialecte labourdin par l’abbé Goyhetche, Fond Celtique et Basque 162[4]
  • Fables de La Fontaine, traduites en dialecte labourdin par l’abbé Goyhetche, Fond Celtique et Basque 163[5]

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) Arcocha-Scarcia, Aurélie (2003-11-01) «Manuscrits relatifs aux fables de La Fontaine et de Florian traduites et adaptées du français au basque labourdin par Martin Goyhetche (1791-1859)» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (8): 25–83 doi:10.4000/lapurdum.916 ISSN 1273-3830 . Noiz kontsultatua: 2019-09-30.
  2. «BERTSO / OLERKIen orrialdea» www.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-04-06.
  3. (Frantsesez) Arcocha-Scarcia, Aurélie (2003-11-01) «Manuscrits relatifs aux fables de La Fontaine et de Florian traduites et adaptées du français au basque labourdin par Martin Goyhetche (1791-1859)» Lapurdum (8): 25–83 doi:10.4000/lapurdum.916 ISSN 1273-3830 . Noiz kontsultatua: 2018-04-06.
  4. Fables de Florian, traduites en dialecte labourdin par l’abbé Goyhetche (double copie) XIX . Noiz kontsultatua: 2018-04-11.
  5. Fables de La Fontaine, traduites en dialecte labourdin par l’abbée Goyhetche XIXe siècle. . Noiz kontsultatua: 2018-04-11.

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.