Euskal gatazka

Euskal gatazka edo Euskal Herriko gatazka XX. mendearen erdialdean abiatutako gatazka izan da, mutur banatan, batetik, Euskal Herriaren Nazio Askapenerako Mugimendua eta, bestetik, Espainiako Gobernua eta Frantziakoa elkarren aurka izan dituena. Gatazka armatu hori izan du adierazpen agerikoena eta latzena, baina tentsio horrek Euskal Herriko eta Espainiako gizarte, politika, kultura eta ekonomiako elementu eta eragile ugari ukitu ditu.

Euskal Herriko gatazka
Basque conflict.jpg
komand
Data XX. eta XXI. mendeak
Lekua Euskal Herria, Espainia, Frantzia
Gudulariak
 Espainia
 Frantzia
Euskal Herria Euskal Herriaren Nazio Askapenerako Mugimendua
Galerak
Hilak: 829[1] - 837[2]Zaurituak: 2.365-2.600[2] Hilak: 474[3]
Torturatuak: 5.500[2] - 9.600[4]
Atxilotuak: ~30,000[5]

Gogor kolpatu ditu Hego Euskal Herria eta Espainiako gizartearen zati bat. Hego Euskal Herriko tentsio horrek Ipar Euskal Herriari eragin dio, dela berezko arrazoiengatik, dela Pirinioez hegoaldeko gertaerek utzitako aztarnagatik. Francoren diktaduraren aurkako erantzun gisa piztua, gatazkaren sustraiak karlistaldietatik datoz, eta eragin nabarmena izan du Espainiaren bilakaera politiko-mediatikoan XX. mendeko azken laurdenean eta XXI. mendearen hasieran.

Gatazkari buruzko ikuspegiak, hala ere, askotarikoak eta dinamikoak izan dira. Ezker Abertzalearen hurbileko iturriek indarkeriaren sorburua Espainiaren betiko estatu egituretan kokatzen duten bezala, gatazkaren izaera politikoa nabarmenduz, EAJ eta PSOEko zati batek, eskuinak eta eskuin muturrak ETAri eta haren indarkeria ekintzei egozten diete arazo guzti edo gehienaren erantzukizuna, segurtasun indarren ekintzaz konpontzekoa eta "konpondua", ordena publikoko auzia delakoan.

Gatazkaren existentzia eta definizioaAldatu

Euskal Herrian eta atzerrian Euskal Herriko gatazkari buruz luze eta sakon idatzi da[6][7][8][9]. Hala eta guztiz, gatazkaren existentzia bera gai eztabaidatsua da Espainian:[10][11] azkenaldiko Espainiako Gobernuek, gaur egungo Espainiako hedabide gehienek eta gaur egungo euskal unionistek diote ez dela inoiz existitu gatazka hau[12][13][14][15][16].

Era berean, hedabide espainiarrek eta unionistek diote polizia indarrek torturak (ia) ez dituztela egin[17][18][19]. Ondorioz, gai honetan diharduten ikerlari batzuek azaldu dutenez, zenbait espainiar hedabide eta politikarirentzat ez da "Euskal Herriko gatazka"rik egon, eta aldi berean hedabide eta politikari horiek aipatu ezin den tabu bat bihurtu dute[20][21]. Bestalde, beste batzuen iritzian "Historia garaikidean Europako mendebaldeko gatazkarik luzeena" bezala deskribatu da[22].

AurrekariakAldatu

Euskaldun eta euskal herritarrek mendez mende euren nortasunaren ikurrak gordetzen jakin izan dute, bai Euskal Kultura nahiz Euskara, eta gaur egun herrialde honetako biztanleriaren zati handi batek euskal kontzientzia nazional kolektibo bat elkarbanatu eta maila ezberdinetako burujabetza edota independentzia osoaren aldekoa da. Mendeetan barna, Euskal Herriak estatu independente izaera (Baskoniako Dukerria, Iruñeko Erresuma eta Nafarroako Erresuma), edota Espainiar Estatua eta Frantziako Estatuaren marko politiko-administratiboen barneko burujabetasun maila ezberdinetako erakundeak izan ditu. Euskal Herriak Gaztelako (Espainiako) Koroarekin eta Frantziako Koroarekin tentsiozko harremanak izan zituen, zenbait alditan gatazka militarrak sortu direlarik, bai Nafarroako Erresumaren konkistan, Karlistaldietan zein Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian.

1936an estatu-kolpe batek Espainiako Gerra Zibila piztu eta Espainiako Bigarren Errepublikari amaiera eman zion, espainiar nazionalismoa boterearen jaun eta jabe eginez. Francisco Franco jeneral kolpistak berrogei urte iraungo zituen Diktadura Frankista ezarri zuen eta, iraun bitartean, guztiz debekatuak izan ziren euskara (1937) nahiz euskal kultura eta euskal ikurrak; 1936ko Eusko Jaurlaritza eta euskal erakunde administratiboak ere kenduak izan ziren (batez ere Bizkaia eta Gipuzkoan probintzia traidoreak izateagatik;Nafarroa eta Araban neurri txikiagoan), eta milaka euskal herritar euren pentsaera politikoengatik erailak, torturatuak eta espetxeratuak. Erregimenari atxikiak ez ziren herritar askok arbitrarioki galdu zuten lana, eta jabetzak kendu zitzaizkien.

Hamar milaka hego euskal herritarrek muga igaro zuten Ipar Euskal Herrira edota itsasoz haraindiko herrialdeetara. Ondorioz, aurretik munduan barna sakabanatuta zegoen Euskal Diasporak sekulako euskal herritar etorkin eta erbesteratu kopuru handia jaso zuen.[23] Bigarren Mundu Gerran, aliatuek Francoren diktadura totalitarioa botako zutela uste zuten askok, eta horretan esperantza handia jarri zuten euskal sozialistek, komunistek eta euskal abertzaleek. Hori, ordea, ez zen gertatu: NBEk Espainia onartu zuen, eta erregimen horri nazioartean zilegitasuna ematen hasi. Erregimenak ekonomia buruaskia jarri zuen abian, Gipuzkoa eta Bizkaian produkzio indarra jarriz; ondorioz, euskal abertzaleek harri eta zur ikusi zuten Espainiako beste lurraldeetako etorkinak hamar milaka nola heltzen ziren.[24]

Hezkuntza erabat gaztelaniaz ezarri zen, eta euskara zigortu; nazional-katolizismoa bihurtu zen erregimenaren nahitaezko ideologia, hezkuntzan diziplina zorrotzez sartua. Erregimenak Espainiako askotariko lekuetan sakabanatu zituen euskal irakasleak eta, trukean, Espainiako beste tokietako irakasle erdaldunak ekarrarazi zituen. Euskaldunak alienatuak izan ziren beren lurraldean, euskal hizkuntza kaleetatik desagertu zen, herrigune txikienetan salbu. Ekonomia, gizarte eta kultura kontraesanak areagotu egin ziren. Bitartean, langileen miseria egoeraren erdian, sasiko sindikatu sozialistek eta komunistek greba deitu zuten 1947an, eragin handikoa Bilbo Handian. 1951n, beste greba bat deitu zen; bi grebek Eusko Jaurlaritzaren babesa izan zuten.[24] Erregimenaren erantzuna, baina, errepresio gogorreko erakustaldia izan zen langile eta sindikatuen kontra. Pirinioetan, makien erresistentzia amaitu zen, erregimena Mendebaldeko potentziek onartu ahala. Frantziak, egoera aldatzen ari zen seinale, Pariseko Marceau etorbideko haren egoitzatik bota zuen Eusko Jaurlaritza, eta Francori eman.[24]

HistoriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Francoren diktadura Euskal Herrian»
Sakontzeko, irakurri: «Euskadi Ta Askatasuna»

Diktaduraren desolazioan, ekintzarako premiaAldatu

Julen Madariaga, Ekinen sorreraz
 
Txabi Etxebarrieta hil zuten lekua, Benta Haundi Tolosan

Gerra Zibil osteko kinka horretan, Bilboko unibertsitate ikasle batzuek ekintza beharra ikusi zuten, ohartzen baitziren euskal herria eta euskaltasuna errekara joaten ari zirela, eta Mendebaldeko potentziek ez zutela Francoren erregimena botako. Ekin taldea osatu zuten, eta EAJri laguntza eskatu zioten. EAJk, ordea, nazioarteko diplomazian jartzen zuen, artean, uste osoa, eta bien arteko harremana hautsi egin zen. 1959an, Ekinek ETA izena hartu zuen, eta bere kideek pintadak egiten zituzten, baita ikurrinak jarri ere, panfletoak banatu, besteak beste; hizkuntzan kokatzen zuten euskaltasunaren muina, eta ez arrazan, EAJk egiten zuen bezala. 1960an 339 apaizen agiria argitaratu zen, euskal herriaren errepresioaren kontra.[25]

Horregatik, baina, errepresioa neurrigabea izan zen, tortura kontakizunek zirrara zabaldu zuten Euskal Herriko gizartean. Aktibista batzuek Ipar Euskal Herrian hartu zuten aterpe. Herritarrak ahalduntzeko ekimenak areagotu egin ziren kulturan, lan munduan eta artean, baita ekonomian ere, kooperatiben mugimenduaren bitartez. Gipuzkoako Gobernu Zibileko 60ko hamarkadako agiriek erakusten dute 1960tik langile gatazkak areagotzen ari zirela, eta, are, horien 'subertsio' eragina ikasleetara zabaltzen ari zela; gainera, estatua estutzen ari zen kultura ekintzen gaineko zelata (elkarretaratzeak, antzerkia, mendi irteerak, etab.).[26][oh 1] Nazioarteko askapen mugimenduen lorratzean, ETA mugimendu marxista bihurtu zen, eta 1964an ekintza-erreakzio-ekintza ekinbidea onartu zuen.[26] Guardia Zibilaren errepideko kontrol batean, ETAko kideek Jose Pardines agentea tiroz hil eta, ondorengo ihesaldian, guardia zibilek Txabi Etxebarrieta etakidea hil zuten Tolosako Benta Haundin, 1968ko ekainaren 7an.[25]

1968ko abuztuaren 2an, ETAk Meliton Manzanas komisarioa hil zuen, torturatzaile ezaguna.[24] Gipuzkoan, erregimenak salbuespen egoera ezarri zuen, eta berraktibatu egin zuen 1960ko Bidelapurreria eta Terrorismo Legea, matxinada militar delitua zabalduz, "albiste faltsu edo alderdikoiak" zein lanuzte eta grebak tartean sartuz.[27] Poliziaren gehiegikeriek ugaldu egin zituzten tortura kasuak, espetxeratzeak eta erbesteratzeak. Euskal apaizek areagotu egin zituzten "Euskal Herriaren eskubideen aldeko" ekintzak, 1968an Derioko apaiztegian entzierro bat eginez eta, urte horretan bertan, Gogor taldea eratuz, euskal abertzale joerakoak.[24] 1968tik, erregimenak salbuespen egoera gehiago deklaratu zituen Hego Euskal Herrian 1971 arte, bereziki Gipuzkoan. Hedabide eta ekitaldi publikoetan, Fragak zentsura zertxobait lasaitu arren, kontrolak handia izaten jarraitu zuen ekitaldien eta albisteen gainean. 1970eko ekainean, Jose Maria Zirarda apezpikuak uko egin zion 36ko kolpisten Bilboko okupazioa urteurrenean ospatzeari.[24]

Sozialismoaren eta abertzaletasunaren lehentasunari buruz, ETA banandu egin zen 1970eko abuztutik aurrera, lehenak (ETA VI) langile borrokaren lehentasuna nabarmenduz, eta bigarrenak (ETA V), berriz, ekintza militarra lehenetsiz. 1971ko abenduan, Burgosko prozesuan, erregimenak zigor eredugarri bat eman nahi izan zion Euskal Herriko oposizio politikoari, heriotza zigorrak ezarriz. Aldiz, Europan herritarren elkartasuna piztu zuen euskal erresistentziaren alde. 1973ko apirilean, Algortan poliziak tiroz hil zuen Eustakio Mendizabal "Txikia", ETA V.eko buruetako bat. Urte bereko abenduaren 20an, ETA V.eko komando batek Carrero Blanco, presidente eta Francoren oinordekoa, hil zuen bonba eraso batean. Espainian, Trantsizioa deitzen zaio une horretan hasten den aldiari. Aztertutako 1960tik 1978 arteko aldian, estatuko kidegoek sistematikoki eta modu orokorrean baliatu zuten tortura Nafarroa Garaian.[28] Ipar Euskal Herrian, mugaz hegoaldeko gertaeren epelean, Iparretarrak erakunde armatua sortu zen.

Trantsizioko kinka odoltsuaAldatu

Diktaduraren erreforma, zatiketa, eta aukera berriakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua»
 
Euskal herritarren heriotza zigorraren aurkako gose greba Amsterdamen (1975eko iraila)

ETAk bonba eraso odoltsu bat egin zuen Madrilgo Cafetería Rolandon 1974ko irailean, erakunde horren kontrako kritikak harrotu zituena. ETA V.a bitan zatitu zen: ETA (m), gutxiengoa, eta ETA (pm), gehiengoa, Espainiako egoera berriaren aurrean jokatzeko moduarekin bananduta. Franco hiltzeko zorian zen, eta erregimenean aldaketak gertatuko zirela antzematen zen. Erregimen frankistak, berriz, bere alde gogorrena agertu nahi izan zuen: 1974ko otsailean, Antonio Añoveros Bilboko apezpikuak idazki bat zabaldu zuen Bizkaiko elizetan, Euskal Herriaren herri identitatea babestuz eta haren urraketa salatuz; Carlos Arias Navarro gobernuburua apezpikua Espainiatik kanporatzeko prestatzen hasi zen, eta Elizarekiko Konkordatua hausteko zorian egon zen.[24] Bestetik, FRAP eta ETAko bost kide exekutatu zituen 1975eko irailaren 27an, eta salbuespen egoera ezarri. Franco hil berritan (1975eko azaroaren 21ean), Arias Navarrok jarraitu zuen gobernuan, baina estatuburu Juan Carlos I.a izendatu zuen diktadoreak.

1976ko neguan, Manuel Fraga Gobernazioko ministroa zela, Gasteizko martxoaren 3ko hilketak gertatu ziren, zigorgabe utziak.[29][30] Maiatzean, antzeko bidetik, erregimenari lotutako elementuek eraso larriak eragin zituzten urteroko Jurramendiko karlisten ospakizunean, Nafarroa Garaian, Guardia Zibilaren eta Polizia Armatuaren babesaz.[31] Hego Euskal Herrian, erregimenaz kanpoko hedabideak sortu ziren, hala nola Egin, Deia, edo Punto y hora. Ordena Publikoko Auzitegia Auzitegi Nazional izena hartu zuen egun batetik bestera; jurisprudentzian, ordea, ez zen aldaketarik egin. 1977ko ekainean, Espainiako hauteskunde orokorrak egin ziren, Espainiako Alderdi Komunista legeztatu ondoren. Euskal Herrian, UCD (10), PSOE (9), EAJ (8), EE (1) eta AP (1) izan ziren Espainiako Kongresurako aukeratutako alderdi politikoak; ETAk abstentziorako deia egin zuen.

Adolfo Suarez, gobernuburu 1976ko uztailetik, hizketan hasi zen EAJrekin. 1977ko maiatzaren 8tik 16ra, bigarren Amnistiaren Aldeko Astea egin zen, Guardia Zibil eta Polizia Armatuaren oldar bereziki gogorraz: 7 hildako izan ziren.[32] Francisco Javier Nuñez de la Parteren (eta haren alabaren) kasuak ondo irudikatzen dute une horietan (eta geroago) kalean bizi zen polizia inpunitatea.[33] Telesforo Monzonek hauspotuta, abertzaleak elkarrizketan hasi ziren Xibertako topaketetan 1977ko apiril eta maiatzean. Bertan, ETAk, EAJk eta beste eragile politiko euskal abertzaleek ETAk ekintza armatuak utzi eta herri fronte bat osatzeko gutxienezko oinarriak eztabaidatu zituzten.[34] ETAk Nafarroa Garaia kontuan hartuko zuen estatutua babestea eskatzen zuen; EAJko lekukoek diotenez, berriz, ETAk pistola bat jarri zuen mahai-gainean, eta elkarrizketak bertan behera geratu ziren. ETA (pm)-ko Komando Bereziak ETA (m)-rekin elkartu ziren 1977ko irailean, eta erakunde sendoa osatu.

 
Elkartasuna euskal gazteak kartzelaraztearen kontra, Haga Herbeheretan (1979ko martxoa)

ETAk Juan Maria Araluze Gipuzkoako ahaldun nagusi frankista hil zuen 1976ko urrian. Estatuak areagotu egin zuen errepresioa, eta talde armatu paraleloek indarkeriaz jo zuten,[35] ATE, BVE eta bestelakoak: Guardia Zibilak Gladys del Estal erail zuen,[36] eta BVEk Tomas Alba zinegotzia.[37] ETAren bi adarrek, berriz, gogor jo zuten hilketak gehituz 1977tik aurrera, bereziki guardia zibil eta polizia armatuena; hurrengo urteetan, urtero ehun hildakotik gora eragin zituzten, eta enpresaburuak ere jarri zituzten jo-puntuan, haiengandik dirua eskuratzeko, "iraultza zerga" delakoaren bidez.[38] ETA (pm)-k Javier Ybarra Bergé enpresaburu eta politikari ezaguna erail zuen.[39] Bestetik, Suarezek EAJrekin izandako bilkurek Gernikako Estaturako bidea zelaitu zuten. 1977ko urriaren 17an, Estatuak barkamena eman zien 1976ko abendu arteko delitu politikoei (partzialki 1977ko urri artekoei), 1977ko Amnistia deitu izan dena Espainia osorako.[40] ETAk, orduan, gutxienezko helburu politikoen programa bat plazaratu zuen bere ekintza armatua uzteko (1995 arte indarrean): KAS alternatiba.[41] Altsasuko Mahaian oinarrituta, 1978ko apirilaren 27an, Herri Batasuna sortu zen. 1978ko abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioa berretsi zen Espainian; Hego Euskal Herrian, ordea, abstentzioa nabarmendu zen batez ere: askok diktaduraren jarraipena ikusten zuten.

Autonomia estatutura bidean, tentsioa goreneraAldatu

Bitartean, Iberduerok Lemoizko zentral nuklearraren egitasmoa zerabilen esku artean, eta mugimendu ekologistak haren kontra egin zuen, baita ETA (m)-k ere, atentatuak eginez. EAJk ETAren indarkeriaren kontrako lehen manifestazioa handia deitu zuen Bilbon 1978ko urriaren 28rako, lehen aldiz ("Contra el terrorismo"), eta ETAren hurbileko Herri Batasuna koalizio berriarekin liskar ideologiko bat piztuz, baina Espainiako gobernuko UCDren onespen osoz.[42] Espainiako estatuak, berriz, Argala ETAren estratega erail zuen Angelun ezkutuko operazio batean. Errepresioaren kontrako protesta manifestazioak ugariak ziren, baita Lemoizen kontrako ekitaldi eta mobilizazioak ere. Une horretan, sumina piztu zuten Polizia Armatuak Errenterian egindako okupazio, txikizio eta lapurretek, 1978ko uztailean.[43] Maiatzean, Rodolfo Martin Villa barne ministroa Genevara joan zen ETArekin KAS alternatibaren inguruan negoziazioan aritzeko, baina ezkutuan, eta ETAk ez zuen hori onartu. Argalaren erailketaren ondoren, 1979ko urtarrilean eta maiatzean, atentatuak egin zitzaizkien Peixoto eta Txomin Iturberi, ETAren zuzendaritzat jotzen zirenak. Espainiako Gobernuak 3.000 polizia gehiago igorri zituen Hego Euskal Herrira.[42]

Urtebete geroago, ETA kontra zuela, Gernikako Autonomia Estatutua onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa antolatzen hasi zen; ekonomia itunak indarrean sartu ziren, EAEn 1981ean. Carlos Garaikoetxea hautatu zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakari 1980ko apirilaren 9an, martxoan izandako lehen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren. Garaikoetxeak 1936ko urrian Jose Antonio Agirrek baliatutako zina errepikatu zuen bere izendapen ekitaldian.[44] Nafarroa Garaiak, berriz, bakarkako autonomiaren bidea hartu zuen, PSOEk Nafarroa EAEtik bereiztea erabaki ondoren. Madrilen, baina, armadako buruzagiak urduri ziren ETAren atentatuekin eta euskal herritarrek zein katalanek deszentralizazioaz har zezaketen indarrarekin, eta 1981eko otsailean heldu zen Euskal Herriarentzako kinka larriena.

Otsailaren 4an, Juan Carlos I.a Espainiako erregea Gernikara heldu zen helikoptero batean Legebiltzarreko lehen saiora, kanpoan zain zituela alde zein kontra bildutako jende multzoak. Ordezkaritza instituzional zabal bat lagun zuela, Gernikako Batzarretxean HBko legebiltzarkideek eten egin zuten haren hitzaldia hasi eta berehala, Eusko Gudariak kantatuz nahasmenaren erdian; HBko legebiltzarkideak kanporatuak izan ziren.[45] Justu ETA (m)-k Jose Maria Ryan ingeniaria bahitu zuen 1981eko urtarrilaren 29an, baita erakunde armatuak tiroz erail ere otsailaren 6an; hilabete berean, Guardia Zibilak Joxe Arregi torturatuta erail zuen Madrilen haren zaintzapean zela, lege antiterroristaren pean. Tentsio handieneko une horretan, estatu kolpe ahalegina eman zen Madrilen otsailaren 23an, Jose Antonio Tejero Espainiako Kongresura sartu zenean. Bertan behera geratu zen, baina autonomia prozesua trabatuta geratzen hasi zen; ia berehala LOAPA legea onartu zen, estatuaren deszentralizazioa oztopatzen zuena. UCDko Adolfo Suarez presidentearen gainbeherak PSOEren hauteskundeetako garaipena ekarri zuen Espainian 1982an.[46]

PSOE urriaren 28ko hauteskundeetan irabaziz Espainiako gobernura heltzean,[47] ETB sortu ahal izan zen Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, estatuko elementuek ordu arte jarritako oztopoen ondoren. PSOE gobernura igotzean, Guardia Zibilarekin eta militarrekin adiskidetzeko mugimenduak egin zituen, erakunde horiek sakonki aldatu gabe. Intxaurrondoko Kuartela birmoldatu egin zen, ghetto moduko gotorleku militar baten egitura hartuz; borroka antiterroristaren erdigune logistiko, GAL talde parapolizialaren operazio zentro garrantzitsu eta ohiko tortura praktiken lekuko isila bihurtu zen.[48][49][50][oh 2] Borroka antiterroristaren buru Jose Antonio Saenz de Santamaria ibili zen, Guardia Zibileko GEOak antolatu eta Polizia Nazional, Guardia Zibil eta Poliziako Goi Kidegoaren informazioa bateratu zuen.

GALen erasoa eta ETAren auto bonbakAldatu

Ertzaintzaren lehen promozioa atera zen, legez "kidego integrala" izango zena: bertako segurtasun indarrak izango ziren. PSOEk etakideen damua sustatu zuen, eta ETA (pm) VII.ak, zati txikienak, desegin egin zela iragarri zuen 1982ko irailaren 30ean prentsaurreko batean, EE alderdiaren babesaz.[51] Ezker abertzaleak traidoretzat hartu zituen. Espainiako gobernu sozialistak ZEN jarri zuen abian, Zona Especial Norte, Ezker Abertzaleari eta ETAri aurre egiteko antinsurgentzia plana.[52] Plan horren antolatzaile, Andres Cassinello CESID zerbitzu sekretuetako burua ibili zen.[53] Banderen gerra deitutakoa piztu zen orduan, batez ere Herri Batasuna koalizioko ordezkariek Hego Euskal Herriko eraikin publikoetan Espainiako bandera agertzeari uko egin ziotenean; 1983ko uztailaren 22an, istilu larriak izan ziren horren harira Errenterian, kalez jantzitako poliziaren parte hartzeaz.[54][55] Bestetik, Gonzalez presidente eta Barrionuevo barne ministroak presioa egin zioten Frantziako gobernuari Hego Euskal Herriko iheslariak estradita zitzan, ordu arte egiten ez zuena. Frantziak erdibide bat hartu zuen: kanporaketak, deportazioak eta, noizbehinka, estradizioak.[56]

HBk "Martxa eta borroka" kanpaina hasi zuen, errebolta gogoa musika joera berriekin uztartuz. Hurrengo urteetan, ETA (m)-k bere indarkeria ekintzei eutsi zien hildako eta zauritu ugari eraginez, gehienak segurtasun indarretako eta estatu administrazioko kideak edo ETAk haien kolaboratzailetzat jotako pertsonak, enpresaburuen estortsioa ere baliatuz.[57] Komando Autonomo Antikapitalistek Enrique Casas PSOEko senatari sozialista erail zuten 1984ko otsailean, ETA (m)-k kritikatutako atentatua. Hurrengo hilabetean, berriz, Polizia Nazionalak erakunde horretako lau kide erail zituen tiroka Pasaiako badian;[58][59] erakundearen azkena izan zen. Enrique Rodriguez Galindo teniente koronela hasi zen Intxaurrondoko Kuartelaren buru. Aldi berean, ZEN planarekin batera, GAL sortu zen, CESIDeko barne txostenetan aurreikusten zen egitasmoa, horretarako Guardia Zibilaren ekintzetan eta haren Donostiako Komandantzian oinarrituz.[60][oh 3]

1983ko udak, beraz, GAL talde parapolizialaren hasiera ekarri zuen, estatu egituretan antolatu eta babestutako taldea;[60][61][62] Segundo Marey izan zuen lehen biktima, eta urte horretan bertan, Santi Brouard HASI alderdiko burua hil zuen, azaroaren 20an.[63][64] Ordurako, zabaltzen hasiak ziren segurtasun indarrek Euskal Herriko hainbat tokian droga banatzen zutelako zantzuak. Estatuak Lemoizko zentral nuklearraren hasiera eten zuen, betiko. 1985etik aurrera, ETAk Euskal Herriaz kanpora kolpatu nahi izan zuen: Bartzelona eta Madril Komandoak hasi ziren jardunean. 1985eko irailean, ETAk auto bonba bat zartarazi zuen lehen aldiz, Madrilen. 1986ko uztailean, berriz, República Dominicana plazako leherketaz, 12 guardia zibil hil eta 50 zauritu eragin zituen, kolpe psikologiko gogorra Guardia Zibilarentzat.

Kanpaina hori Hipercorreko atentatuan heldu zen bere gorenera Bartzelonan 1987ko ekainean, 21 pertsona zibil hilez eta 45 zauritu eraginez; gaitzespen orokorra piztu zuena Espainian eta Euskal Herrian. Bitartean, ETA (pm) VII.ak hasitako bidetik, Maria Dolores Katarain "Yoyes" ETAko buruzagiak borroka armatua uztea erabaki zuen, Espainiako gobernuaren etakideentzako birgizarteratze neurriak jarraituz. ETAk ez zion barkatu, eta tiroz hil zuen Ordizian 1986an. Ezker abertzalean zalantzak zituzten batzuek ETAtik urruntzea erabaki zuten; Yoyesen hilketa salatu zutenen artean zen Imanol Lartzabal abeslaria. Bestalde, Nafarroa Garaia Hego Euskal Herriko gainerako lurraldeetatik banatzean EAJk hartutako jokaeraren kontra, talde bat banandu zen, eta Eusko Alkartasuna alderdia sortu 1986ko irailean, Carlos Garaikoetxea buru zuela.

Ajuria Eneko ItunaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ajuriaeneko Ituna»

Azken gertaerek eragindako arbuioaren lorratzean, EAEko alderdi politikoek, HBk izan ezik, Ajuria Eneko Ituna sinatu zuten 1988ko urtarrilean, ETAren kontra bat eginik aritzeko. Aljerren, elkarrizketak izan ziren handik gutxira Espainiako Gobernuaren eta ETAko Txomin Iturbe Abasoloren artean, baina hautsi egin ziren. Aldi berean, Espainiako Barne Ministerioak ETAko presoen kontrako dispertsio politikari ekin zion, presoen eta beren familien kontra joaz ENAM mugimendua (MLNV) ahultzeko edo, haren bultzatzaileek ziotenez, "ETAren eraginpetik urruntzeko". Frantzia eta Espainia zenbait konponbide politiko eta ekonomikotara heldu ziren, eta GALek utzi egin zion atentatuak egiteari; berehala, Frantzia euskal iheslariak espainiaratzen hasi zen.[65] Hartara, behin betiko amaitu zen Hego Euskal Herriko iheslariek Ipar Euskal Herrian zuten nolabaiteko aterpea.

Errebolta giroari atxikita, hainbat mugimendu sortzen ari ziren, adibidez: gaztetxeak. Leitzaran haranean A -15 autopista egin nahi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Talde ekologistak kontra agertu ziren, mobilizazioak deituz. ETAk, orduan, esku hartu zuen lehergailuak zartaraziz. Alderdi guztiek, HBk izan ezik, ETA gaitzetsi zuten. HBk, baina, inoizko emaitza onenak lortu zituen 1987ko hauteskundeetan, eta bereziki Gipuzkoan, zaila zen hari ezikusia egitea. Ajuria Eneko Ituna pitzatzen hasi zen. Urte hauetan, ETAko hainbat komando desegin zituzten estatuaren segurtasun indarrek, adibidez, Araba komandoa, baita Madril eta Bartzelona komandoak ere. Estatuko agenteen babesaz, Josu Muguruza HBko hautetsia hil zuten Madrilen 1989ko azaroaren 20an, Parlamentuko kide izateko akreditazioa jasotzeko zain zela; Iñaki Esnaola larri zaurituta atera zen.[66]

 
Morlansko ETAren kontrako Guardia Zibilaren operazioa (Donostia, 1991ko abuztua)[67]

ETAko zuzendaritza Artapalo kolektiboak kudeatzen zuen aspalditik, hiru pertsonak osatua. Bartzelonako 1992ko Olinpiar Jokoak hurbil zirela, ETAk jo-mugan jarri zituen, baina baita Leitzarango autobiaren lanak ere. Aldiz, 1992ko martxoan, Guardia Zibilak Artapalo desegin zuen Lapurdiko Bidarten, ordu arteko ETAko zuzendaritzaren hautsezintasunaren sinesmen zabaldua deseginez. ETA ahulduta geratu zen. Aldi berean, Leitzarango autobiari buruzko akordio bat egin zen EAJrekin, hura haran horretatik pasa ez zedin, eta hartatik Elkarri elkarrizketaren aldeko mugimendua sortu zen. Ajuria Eneko Ituna koloka batean geratu zen, eta euskal eszena politikoa lausotu egin zen.[68]

Biktimen gaiak garrantzi handiagoa hartu zuen; 1989an, ETAren indarkeriaren kontra bereziki, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea sortu zen. Bestaldean, euskal presoen sakabanaketaren kontra, Senideak sortu zen. Aldi berean, baina, kale borroka deitutako indarkeria zabaldu zen, ezker abertzaleko gazte taldeek egiten zituzten ekintza bortitz azkarrak, ondasun materialen kontra gehienetan. 1987an, horrelako eraso batek hildako biktima bat eragin zuen, PSEren egoitza batera molotov lehergaiak botatzean; HBk, hala ere, esplizituki arbuiatu zuen.[69]

Kalean nagusitzeko borrokaAldatu

ETAko zuzendaritza atxilotu eta urtebete eta erdi geroago, Gurutze Iantzi Urnietako HBko zinegotzia atxilotu zuen Guardia Zibilak 1993ko irailean; handik bi egunera hilik gertatu zen Madrilen bihotzekoak jota, dirudienez poltsa tortura teknika aplikatuta; hilabete horretan bertan, Xabier Kalparsoro etakidea hilik agertu zen polizia desberdinen zaintzapean egon ondoren. 1995eko ekainaren 21ean, GALek hildako Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Hondarribiko aireportura heldu ziren haiek Valentzian deskubritu eta urte batzuetara; Ertzaintzak, berriz, adiskide eta lagunen kontra kargatu zuen, hautsak harrotu zituzten gertaerak.[70][71]

1993ko uztailean, berriz, exijitzen zion dirua ez ordaintzearren, ETAk Julio Iglesias Zamora ingeniari eta enpresaburua bahitu zuen, 117 egunetik gora igaro ondoren askatu zuen arte.[72] Bahiketaren kontra, Bakearen Aldeko Koordinakundeak kale mobilizazioak deitu eta xingola urdina zabaldu zuen hura salatzeko, ia bi hamarkadaz ETAren indarkeriaren kontrako ikur bihurtutakoa.[73][74] Une honetako beste gertaera erabakigarri bat ETAk Gregorio Ordoñez PPko zinegotzia hiltzea izan zen, 1995eko urtarrilaren 23an.[75] Une horretan, PP zen Espainiako oposizioko alderdi nagusia; bada, ETAk bonba auto bat zartarazi zuen Jose Maria Aznarren autoaren aldamenean Madrilen apirilaren 19an, blindajeak salbatu bazuen ere.[76]

ETAk, beraz, alde batera utzi zuen politikariei eraso ez egiteko zeraman politika, erakunde armatu horren kontrako gaitzespena eta barne desadostasunak piztuz. 1995eko maiatzean, ETAk bahiketa ekonomikoekin jarraitu zuen, Jose Maria Aldaia enpresaburua bahitu zuenean: 1996ko apirilaren 16an utzi zuen aske.[77] Ezker abertzalean, "Oldartzen" ponentziak kalean tentsioa areagotzeko apustua egin zuen, Espainiako gobernuek presoak estutzeko zerabilten espetxe politika eta sakabanaketaren kontra. Horrekin guztiarekin batera, kale borroka deituko zitzaionak indarra hartu zuen Hego Euskal Herriko kaleetan. 1997ko apirilean, ETAk Martuteneko espetxe funtzionario bat hil zuen Errenterian.[78] Artean Jose Maria Aldaia bahitua zela, ETAk Jose Antonio Ortega Lara bahitu zuen 1996ko urtarrilaren 17an, espetxe funtzionarioa ere, ETAren inoizko bahiketa luzeena: 532 egun; oraingoan, ordea, Guardia Zibilak ETAren asmoa zapuztu zuen, hura askatu baitzuen.[79]

Martxoaren 3an, Jose Maria Aznar atera zen garaile Felipe Gonzalezen gainetik Espainiako Gobernurako lehian, PSOEko buruzagiaren ospea gaiztotu ondoren, tartean zela ere GAL sortu eta antolatzen izan bide zuen rola. Aznarrek zentro-eskuin politikorako bidea hartu zuen. Euskal presoen inguruko tentsioa areagotuz joan zen. Mugarria Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotziaren bahiketa eta hilketak ezarri zuten 1997ko uztailean: ETAk 48 orduko epea eman zion Espainiako Gobernuari euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzen hasteko; halakorik, baina, ez zen gertatu, eta ETAk Blanco hil zuen tiro batez. Tentsio mediatiko handi baten erdian, inoizko jendetza handienetako bat atera zen kalera Ermuan eta Hego Euskal Herriko zein Espainiako hainbat herri eta hiritan, ETAren kontra.

ETAren behin betiko su-etenera bideanAldatu

Lizarra-Garaziko Hitzarmenetik "Dena da ETA"raAldatu

Horrek euskal abertzaletasunaren kontrako giroa xaxatu zuen, eta Ezker Abertzaleak estutu egin zituen EAJ, EA, EB eta Euskal Herriko hainbat sindikaturekin zituen harremanak, ETAren su-etena lortu eta burujabetzaren bidea irekitzeko: Lizarra-Garaziko Hitzarmena (1997). ETAk su-etena eman zuen, eta Aznarren gobernuak ETArekiko harremanak hasi zituen; horiek, ordea, ez zuten luzaro iraun: ETAk su-etena hautsi zuen. Espainiako Gobernuak estutu egin zuen euskal abertzaletasunaren kontrako ahalegina; horretarako, Baltasar Garzonek zuzenduta, Egin itxi zuen 1998ko uztailaren 15ean, "Dena da ETA" printzipio politiko-judizial berri bati helduz. Gobernuak, Aznarren zuzendaritzapean, eta Espainiako Justiziak Ezker Abertzalearen eta ingurukotzat jotako erakundeen kontrako neurri gehiago erabaki zituzten, pertsonen eta ondasunen kontrakoa, era horretan makrosumario bat sortuz: 18/98+.

2000. urtean Jarrai eta Gazteriak gazte erakundeek bat egin eta Haika sortu zen, Euskal Herri osoko gazte erakunde euskal abertzalea. ETAk etsaitzat zituen hedabide eta kazetarien kontra jotzen hasi zen: Jose Luis Lopez de Lacalle kazetaria erail zuen 2000ko maiatzaren 7an, Gorka Landabururen kontrako bonba jarri 2001eko maiatzaren 15ean, eta Santiago Oleaga El Diario Vasco egunkariko finantza arduraduna erail, bederatzi egun geroago. 2000n, eragin handiko beste bi gertaera bortitzek astindu zuten Euskal Herria abuztuaren 8an: Boluetako leherketa, ETAkide oso gazteak hilik ateraz, eta Joxe Mari Korta enpresaburuaren hilketa.[80] ETAk Froilan Elespe Lasarte-Oriako alkateorde eta PSOEko kidea hil zuen tiroz 2001eko martxoan;[81] ordurako, baina, ETAren behin betiko su-etena denbora kontua zirudien,[80] ETAren gaitzespen giro eta gatazkari buruzko akidura gero eta handiagoaren erdian.

 
Ertzaintza Ezker Abertzaleko manifestazio baten kontra (2003ko iraila)

Sortu eta urtebete ingurura, Baltasar Garzonek Haikako kideen atxiloketak agindu zituen, eta erakunde hori ETAko partaide zela adierazi 2001eko martxotik ekainera.[82][83] EAEko alderdi espainolistek, Redondo Terreros eta Mayor Oreja buru zituztela, hauteskunde fronte bat osatu zuten euskal abertzaleen kontra, euskal abertzaletasunaren kontrako giroa baliatuz; aldiz, Juan Jose Ibarretxe atera zen irabazle 2001eko ekainaren 12an. 2001ean, Garzonen aginduz, Pepe Reik zuzendutako Ardi Beltza aldizkari kritikoa itxi zuten; 2003ko otsailaren 20an, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmoren aginduz, Egunkaria itxi zen, Euskal Herriko gizartean (eta, are, kanpoan ere) askoren haserrea piztuz eta protesta handiak eraginez.

Pixka bat geroago, ekainean, legez kanpo geratu zen Batasuna alderdia Espainian, ETA finantzatzen zuelakoan. 2003ko maiatzeko udal hauteskundeetan ez zuen parte hartzerik izan. Honek paradoxaz beteriko egoera ekarri zuen, herri askotan boto baliogabeak izugarri izan baitziren, baita gehiengoa lortu ere batzuetan (Oiartzun, Hernani, etab). Ezker Abertzalea autonomia hauteskundeetara ezin joateko arriskuan zela, EHAK-k bete zuen espazio hori. Urte hauetan, ETAk ez zuen pertsonarik hil, baina zenbait eraso egin zituen enpresaburu eta administrazioaren kontra. Guardia Zibilaren zaintzapean zegoela, Unai Romano gazteari ospitalean ateratako argazkiak plazaratu ziren, burua desitxuratuta zuela; torturak salatu zituen. 2004ko martxoan, tentsio politikoak berriz gaina jo zuen: Espainiako hauteskunde orokorren ia bezperan, komando jihadista batek hainbat lehergailu zartarazi zituen Madrilen, 192 pertsona hilez eta 2.000 inguru zaurituz. PPko gobernuak, ordea, ETAri egotzi zion leherketon egiletza. Euskal Herrian eragindako tentsioaren ondorioz, bi pertsona hilik gertatu ziren Iruñean eta Hernanin.

Elkarrizketa erasopean, ETAren azkenetanAldatu

PSOEko Zapatero presidentetzara heldu ondoren, 2004 eta 2005ean, ETAk askotariko su-eten partzialak adierazi zituen: Katalunian ez zuela joko, PP/PSOEko hautetsien kontra ezta ere. 2006ko martxoaren 22an, ETAk iragarri zuen martxoaren 24tik aurrera ekintza armatuen etenaldi iraunkor bat egingo zuela, «Euskal Herrian burutu beharreko prozesu demokratikoa bultzatzeko xedearekin». Espainiako parlamentua ETArekin hitz egitearen alde mintzatu zen, eta ETArekin harremanak izan ziren. Oposizioko PPk, UPyDk eta espainiar eskuineko elkarte batzuek "Nafarroa saltzea" eta ETAren mende egotea leporatu zioten gobernuari. Tentsioaren kontrako aldean, Elkarritik Lokarri sortu zen 2006an elkarrizketaren alde.

Arnaldo Otegik eta PSEko Egigurenek elkarrizketak hasi zituzten bakearen bidea zelaitzeko; presoen eta sakabanaketaren gaia konpontzea ziren eztabaiden erdigunea. Hargatik, Espainiako Gobernuak ez zuen ageriko mugimendurik egin alde horretan. ETAk, orduan, lehergailu auto bat zartarazi zuen Madrilgo Barajas aireportuko T-4n abenduaren 30ean: bi pertsona hilik atera ziren. 2007ko ekainaren 5ean, ETAk iragarri zuen T-4ko leherketaren ondoren emandako su-etena hautsi zuela. 2008ko abuztuaren ondoren, Arnaldo Otegik eta LABeko Rafa Diezek estrategia politiko-militarretatik alde egiteko deia egin zuten, politikari bakarrik helduz.[84] Urte horretan bertan, Auzitegi Konstituzionalak Jose Ibarretxeren plan subiranista eragotzi zuen.[85] Gainera, Espainiako Justiziak Ibarretxe eta López epaitu zituen ETAren su-eten aldian Batasunako kideekin biltzearren, akusazioen atzean indar eginez ETAren kontrako protestan harrotutako elkarteen itzala zegoela (Ermuko Foroa, etab.).[86]

Aldiz, 2009ko urrian, Otegi eta Batasunako hainbat kide atxilotu zituzten, leporatuz etakide izatea eta ETAren su-eten mugagabea zelaitzen ari zirela;[87][88] Bateragune auziaren hasiera izan zen.[84] 2008an, PP heldu zen Espainiako Gobernura, eta EAEn, berriz, 2009an PSEko Patxi Lopez hautatu zuten lehendakari, Alderdien Legearen bidez Ezker Abertzaleko aukerak legez kanpora geratu izanari esker eta PSE, PP eta UPyDren bozen babesaz.[89] Artean, 2010eko martxoaren 16an, ETAk beste pertsona bat hil zuen Parisetik hurbil: Frantziako polizia bat, ezusteko tiroketa batean.

Sei hilabete geroago, irailean, ETAk iragarri zuen su-eten mugagabea eman zuela. Aldiz, Espainiako eragile politiko eta mediatiko ugarik ez zuten hori nahikoetsi, ez zuten sinesgarritzat. 2011ko urtarrilaren 10ean, su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria eman zuen.[90] ETAren behin betiko su-etenerako bidea nazioarteko partaidetzaz zelaitzeko, Aieteko Konferentzia antolatu zen 2011ko urrian, Espainiako Gobernua eta Kongresuaren kontrako posizioaz: hilabete lehenago, terrorismoaren biktimen umiliazioaren araudia estutzen zuen lege bat onartu zen Espainian irailaren 22an.[91] Aieteko Konferentzia eta lau egun geroago, urriaren 21ean, ETAk behin betiko su-etena eman zuen.[92] Espainiako Gobernuak hotz hartu zuen erakunde armatuaren erabaki historikoa, eta ohiko adierazpen batzuen bidez erantzun zuen: "terrorismoren aurkako borrokari eutsiko diogu" eta "legedia eta zuzenbide estatua errespetatu behar dira", baita Alderdien Legearen balioa nabarmendu ere. Espainiako PPk mugimendurik ez egitera ere deitu zuen, baita ETA desegin beharraz hitz egin ere, ezer egin baino lehen.[93]

ETAren behin betiko su-etenaren lorratzeanAldatu

Espainiako Kongresuak Espainiako Gobernuko Mariano Rajoy presidenteak eta arduradunek erakunde armatuaren mezuari muzin egin zioten.[94]Valls barne ministro frantsesak irmo baieztatu zuen ezer ez zela aldatu behar.[94] Kontrako aldean, Euskal Herriko hainbat politika eta gizarte eragilek bake prozesu bati ekin nahi zioten, herri ekimenean oinarriturik.[95] Bitartean, Espainiako Auzitegi Gorenak, Fiskaltza eta Estatuaren Abokatuak hala eskaturik, Ezker Abertzaleko Sortu alderdi eratu berria legez kanpo utzi zuen 2011ko martxoaren 23an, alderdiak indarkeriaren kontrako jarrera esplizitu bat harturik ere. 2012ko ekainaren 20an, berriz (botoen tarte oso txikiaz), Auzitegi Konstituzionalak baimendu egin zuen alderdia.

Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba elkartuz Bildu koalizioa sortu zen 2011ko maiatzeko hauteskundeetarako. Arnaldo Otegi buruzagi independentistak bake eta ulermenaren aldeko mezua zabaldu zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak, berriz, besterik ikusi zuen, eta 10 urteko espetxe zigorra ezarri zion irailaren 16an, partziala eta bidegabea izan zen epaiketan.[96] Espainiako estatuko askotariko eragileek, epaileek eta exekutiboak bereziki, terrorismoaren biktimen umiliazioaren (Kode Penaleko 578. art.) interpretazioa larritu zuten, 2011tik 2015era biktima horien ustezko "umiliazio" eta "terrorismoaren goratze" kasuak bost halako handituz.[97] 2013ko urriaren 21ean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bidegabea zela erabaki zuen;[98] aldiz, Espainiako Gobernuak erabaki hori ez betetzeko amarru juridikoak bilatzeaz hitz egin zuen.[99]

Madrilen manifestazio handi bat antolatu zuen hurrengo egunetan AVT ETAko biktimen elkarteak, PPk babestuta, "garaileak eta garaituak" dituen bake baten alde.[100] Kontrako aldean, Sare eta Herrira mugimenduek deiturik, 2013tik aurrera Bilbon manifestazio jendetsuak egin ziren urtero urtarril hasieran euskal presoen eskubideen alde.[101][102][103][104][105][106][107][108][109] EAEn Patxi Lopezen PSOE-PP gobernu uztartuak pot egin zuen (2012ko abenduan), eta EAJko Iñigo Urkulluk hartu zion errelebua, egoera berrian terrorismoaren biktimen aldeko mezuak zabalduz eta presoen sakabanaketa salatuz. Nafarroan, gehiengo progresista euskal herrizale bat igo zen gobernura 2015ean. Madrilgo Rajoyren gobernuak ezarritako blokeoaren aurrean, ETA desarmatzeko bidea zelaituko zuen herri mugimendu bat sortu zen, babes zabalaz Ipar Euskal Herrian: Bakearen Artisauak.

Espainiako Gobernuak ETAren desarmatze ahaleginei ageriko oztopoak jarri zizkien, armak indargabetzera zihoazen ETAkideak atxilotuz eta nazioarteko egiaztatzaileei presioa eginez. Bitartekari lanetan ibili eta Euskal Herriko egoera ezagutzen zuten aditu eta aktibistek arduragabekeria ulergaitzat jo izan dute jarrera hori.[94] Euskal presoen eta haien senitartekoen egoerak okerrera egin zuen kasu batzuetan.[94] Tentsioaren erdian, Altsasuko liskarra piztu zen 2016an, Auzitegi Nazionalaren auzi bihurtua. Espainiako Gobernuak eta hainbat politika eragilek ETA desegin beharraz hitz egin zuten distentsioan aurrera egiteko. 2017ko apirilaren 8an, ETA armagabetu zen Baionako herri mobilizazio handi bat gertatu ahala; urtebete geroago, 2018ko maiatzaren 3an, ETAk desegin egin zela jakinarazi zuen.

OndorioakAldatu

BiktimakAldatu

Frankismoaren azken urteetan berriki arte manifestazioetan edo protestetan hildako asko egon ziren Euskal Herrian. Hildako gehienek Euskal gatazkarekin harreman zuzena izan arren, hildako pilo bat ez ziren ENAMekoak. Are gehiago, sarritan protesta politikoak protesta ekonomiko, gizarte protestekin edo eta ekologikoekin nahasita zeuden. Horren ondorioz hildako (eta eraildakoen jatorria) anitza da.

ETAk garai batean Ertzaintzaren aurka jo zuen. Hasieran nahi ertzaintzarekin liskarrak egiten saihestu zuen ETAk. Denbora aurrera joan ahala, Ertzaintzako burukide batzuen aurka jo zuen, ETAren aurka egiten zutela salatu eta gero. Urteak pasata, ertzaintzaren aurkako erasoak orokortu ziren.

HildakoakAldatu

DesagertuakAldatu

Etakideen edo ETArekin lotutakoen artean desagertutako batzuk badaudeː

PresoakAldatu

Urteen poderioz, handituz joan zen Francoren diktadura aldian motibazio politikoko ekintzengatik atxilotutako presoen kopurua. Horien amnistia aldarrikapen bihurtu zen. Horretarako, bi amnistiaren aste antolatu ziren 1977an, errepresio eta odoletan itoak. 1978ko amnistiaz, euskal herritarrez hustu ziren, une batez, kartzelak. Dena den, berehala hasi ziren atxiloketak berriz, lege antiterroristaren pean gehienetan. Preso horiek ehunka izaten hasi ziren. Orduan, preso gehienak elkarrekin espetxeratzen ziren espetxe gutxi batzuetan. Herrera de la Mancha era horretako espetxe bat izan zen, euskal presoei bereziki zuzendua.

Aldiz, 1987tik aurrera, PSOEren Espainiako gobernuak urruntze eta sakabanatze politika bati heldu zion, presoak bakartuz ahal zuen guztietan, "ETAren presioa" galaraztearren. Horren lehen giza ondorioa senitartekoek bisitak egiteko errepide bidaia luzeak egin ahal izatea izan zen, familien idortze ekonomikoa eta senideen istripuak zein heriotzak ugarituz. 90eko hamarkada hasierarako, terrorismo delituen arabera espetxeratutako euskal presoak bostehundik gora ziren. 90eko hamarkadaren amaieran ia 700 preso izatera heldu ziren. Ezker abertzaleko linea nagusiarekin bat zetozen presoak EPPKan elkartu ziren. Aldiz, Espainiako Barne Ministerioak eta espetxe instituzioek damutzearen eta birgizarteratzearen bidea zabaldu nahi izan zuten, preso horien artean zatiketa zabaltzeko, Langraizko bidea deitua.

Kontrako aldean, arauz kontra jokatu zuten estatuaren askotariko eragileetako kideak, izan legez kanpokoak, izan legezkoak, nekez heldu ziren espetxeetara inoiz, edo gutxitan eta berandu, urte gutxi batzuk preso egoteko, hala nola Enrique Rodriguez Galindo jenerala edo Jose Barrionuevo ministro ohia. Bestalde, "Dena da ETA"ren doktrina juridiko-politikoaren pean, ETArekin zuzeneko edo batere loturarik ez zuten kultura eta politikako hainbat pertsona hasi ziren atxilotzen eta kartzelara sartzen, sare bereko partaide zirelakoan eta "ETAren helburuekin bat etortzeak" balio juridiko inkriminatzailea hartuz. Buruzagi ezagunak kartzelan bukatu zuten XXI. mendean, adibidez, Arnaldo Otegi.

Espetxeratutako euskal ekintzaile politikoen eta haien senitartekoen alde, Senideak elkartea sortu zen 90eko hamarkada hasieran. Gero, Etxerat sortu zen. Sakabanaketaren amaiera, preso gaixoen kaleratzea eta kondenaren hiru laurdenak bete dituzten presoen askapena elkarte horien aldarrikapen nagusi bihurtu ziren. Erreklamazio horiek eztabaidagai politiko tirabiratsu bihurtu ziren, bereziki PPk eta ETAren hainbat biktima elkartek horiek ez onartzea beren ekimen politikoaren bandera bihurtu zutenean, "ETAri amore ematea" zelakoan. 2006an, Espainiako Auzitegi Gorenak Unai Paroti eta ETAko beste euskal presoei zuzendutako Parot doktrina ezarri zuten.[110] ETAren 2010 eta 2011ko su-etenaren ondoren, Sarek eta euskal presoen aldeko elkarteek sakabanaketak eta "salbuespen neurriek" indarrean jarraitzen dutela salatu dute. ETAren azken urteetan, euskal presoen giza eskubideen aldeko elkartasun mugimendu handia piztu zen, manifestazio handiak eginez.

TorturatuakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Tortura Euskal Herrian»

ErbesteratuakAldatu

Euskal Herritik alde egindakoakAldatu

Argitu gabeko eta zalantzazko atentatuakAldatu

2014ko abenduaren 5ean argitaratu zen txostenean, 220 atentatu argitu gabe zeudela aipatzen zen. Izan ere, 1960tik 2014ra ETAk eta talde parapolizialek hildako ehunka biktimen kasuak argitu gabe zeuden oraindik. Bestalde, GAL eta BVEren atentatuen datu ofizial nahikorik ez zegoen.[111]

Gainera, zalantzak zeuden 45 kasu edo atentatu sailkatzerako orduan (guztira, 52 biktima).[112]

LegeakAldatu

Hildakoen aldeko oroigarri edo monumentuakAldatu

ENAMeko hildakoen aldekoaAldatu

Kontuan hartu behar da batez ere azken hamarkadetan ENAMeko erakunde gehienak eta ETA legearen aurrean sinonimotzat hartua izan direnez, bere aldeko monolito, eskultura eta oroigarri gehienak apurtu edo puxkatu dituztela terroristatzat, terrorismoaren apologia edo biktimentzat umiliagarriak omen direlako.

Baita ere kontuan hartu behar da biktima ezberdinak ez dituztela ez lege, ez arau ez eta errekonozimendu berdinak izan.

Adibide bat jartzearren Donostiako udala daukagu. Tomas Alba Herri Batasunako zinegotzia 1979ak erail zuten Batallón Vasco Españoleko kide batzuk. Gregorio Ordoñez, Alderdi Popularreko zinegotzia ETAk erail zuen 1995ean. Nahiz eta Gregorio hamarkada batzuk beranduago eraila izan, Donostiako udalak Gregorio eta gutxira, bere omenez kale bati gizon honen izena jarri zioten eta udalak omenaldiak egin zizkion. Tomas Albarekin ez ziren omenaldirik egin urte luzeak pasatu arte eta besteak beste 2009an Herri Batasunako kide ohiak honengatik protestatu zuten. Baita ere Gregorio Ordoñezi egiten zioten omenaldi berak eta Donostian bere omenezko kale baten izena Tomas Albarentzat egotea eskatu zuten[113].

2014an Tomas Albari Donostiako kale baten izena jarri zioten[114]

  • Aritxulegin "Gudarien basoa". Hildako gudarien omenezko Aritxulegi basoa. 2014rarte ENAMeko hildakoen omenez zuhaitz bana eta beraren oinean hildakoaren izenaren plaka bat zegoen. Urte horretan goardia zibilak plakak apurtu zituen eta beranduago bost pertsona atxilotu zituen "hildako etakideak gurtzeko leku bat sortzeagatik" eta "Xabier Lopez Peña eta Arkaitz Bellon omendu izateagatik".[115] Gaur egun (2020) borrokan eroritako omenez, herrialde bakoitzeko zuhaitz bat landaturik dago bertan [116].

ETAk hildakoen aldekoaAldatu

Gregorio Ordoñezː

  • Donostian kale baten izena eta plaka bat.
  • Murtzian kale baten izena.

Ondorio politikoakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Dena da ETA»

Konponbide saiakerakAldatu

Euskal Herriko gatazka arteanAldatu

LiteraturaAldatu

ErderetanAldatu

ZinemaAldatu

Dokumentalakː

Pelikulakː Beheko pelikuletan bai zeharka bai zuzenean Euskal gatazka era nabarmenean ageri da.

Arte plastikoakAldatu

MuseoakAldatu

OharrakAldatu

  1. Zigortu beharreko pertsonen artean, gobernu zibil horrek Agirre lehendakariaren hiletara joan zirenak aipatzen ditu; ikus 2018. Aranzadi, 6-28. or.
  2. Hurrengo urteetan, ETAkide edo ez, milaka herritar pasa ziren bertatik atxilotuta, baita tortura kasu ugari azaleratu ere. Enrique Rodríguez Galindoren agindupean, GAL talde parapolizialaren operazio zentro garrantzitsua izan zen. Martxelo Otamendik kuartela garai horretako "mendebaldeko Europako tortura zentro handiena" deitu du, ikus 2015-11-13. Público. “El cuartel de Intxaurrondo fue el mayor centro de torturas de Europa occidental”
  3. GALen izan zuen rolaz eta haren buruzagi ea izan zen galdetuta, Andres Cassinellok adierazi zuen gauza batzuk hobe dela gizarteak "inoiz ez jakitea"; ikus 2008-06-18. "Algunas cosas es mejor que no se sepan nunca". El País

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Fallecidos por terrorismo. Espainiako Barne Ministerioa.
  2. a b c Carmena, Manuela; Landa, Jon Mirena; Múgica, Ramón; Uriarte, Juan Mº. (2013). Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena (1960-2013). Eusko Jaurlaritza.
  3. 474. Gatazkaren beste biktimak. Euskal Memoria fundazioa.
  4. (Gaztelaniaz) Ramon Sola. (2012-11-30). «Un «oso latza izan da» que atraviesa décadas, policías, gobiernos y leyes» Gara.
  5. (Gaztelaniaz) «Datos significativos del conflicto vasco, 1968-2003» Euskonews & Media (256) 2004-05-28 . Noiz kontsultatua: 2010-11-01.
  6. http://www.bbc.com/news/world-europe-11183574
  7. https://www.usip.org/publications/2015/12/basque-conflict-and-eta-difficulties-ending
  8. https://theconflictwatch.wordpress.com/europe/basque-conflict/
  9. http://www.euskonews.com/0551zbk/gaia55104fr.html
  10. http://www.elmundo.es/pais-vasco/2013/12/02/529be31661fd3d6d748b4581.html
  11. http://intereconomia.com/noticias-gaceta/politica/fernandez-diaz-no-habido-conflicto-politico-sino-terrorismo-20120918
  12. http://www.europapress.es/euskadi/noticia-pse-afirma-existido-existe-ningun-conflicto-vasco-pendiente-superar-20160328122258.html
  13. https://politica.elpais.com/politica/2015/03/11/actualidad/1426103143_149437.html
  14. http://www.elcorreo.com/bizkaia/politica/201603/28/podemos-euskadi-defiende-conflicto-20160328123217.html
  15. https://www.diagonalperiodico.net/libertades/22512-relato-oficial-del-conflicto-vasco-excluye-otras-victimas.html
  16. https://www.elmundo.es/pais-vasco/2013/12/02/529be31661fd3d6d748b4581.html
  17. https://elpais.com/diario/2002/05/05/espana/1020549608_850215.html
  18. https://elpais.com/diario/2008/01/16/espana/1200438022_850215.html
  19. http://elcorreoweb.es/historico/el-gobierno-arremete-contra-la-camara-vasca-por-acusarle-de-tolerar-la-tortura-GEEC136707
  20. Fernández Soldevilla, Gaizka. (2016). La voluntad del gudari. Génesis y metástasis de la violencia de ETA. Tecnos, 48 or..
  21. http://observatorioterrorismo.com/historia/mitos-que-matan-la-narrativa-del-conflicto-vasco/
  22. http://news.bbc.co.uk/2/hi/programmes/from_our_own_correspondent/545414.stm
  23. Watson, Cameron. (2003). Modern Basque History: Eighteenth Century to the Present. University of Nevada, Center for Basque Studies, 308 or. ISBN 1-877802-16-6.
  24. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Pérez Pérez, Jose Antonio. (2013). [revistas.ucm.es/index.php/CHCO/article/viewFile/42648/40527 «Historia (y memoria) del antifranquismo en el País Vasco»] Cuadernos de historia contemporanea. , 41-62 or. ISSN 0214-400X revistas.ucm.es/index.php/CHCO/article/viewFile/42648/40527.
  25. a b (Gaztelaniaz) Carta de 339 sacerdotes vascos dirigida a los obispos de Vitoria, San Sebastián, Bilbao y Pamplona,. .
  26. a b Askoren artean. 2018, 6-28. or.
  27. (Gaztelaniaz) 1968. Gipuzkoa en estado de excepción. Aranzadi / UPV/EHU, 26-27 or. ISBN 978-84-17713-00-3.
  28. Senar, Joxerra. «1978ra arte, Nafarroan tortura «sistematikoa» zela ondorioztatu du ikerketa batek» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-02-25.
  29. Beristain, Carlos Martin. (2017). Ahanzturatik ateratzen. Eusko Jaurlaritza, 109-128 or..
  30. «Argitu gabe jarraitzen du 1976ko langile sarraskiak» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-06-21.
  31. «40 años de Montejurra 76, un crimen tolerado por el Estado que trató de liquidar el carlismo socialista» www.publico.es . Noiz kontsultatua: 2020-06-21.
  32. Begiristain, Edurne. «Doluz jantzitako astea» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-02-08.
  33. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Inés Núñez de la Parte: 'Hemos vivido amenazadas toda la vida'» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-10-01.
  34. (Gaztelaniaz) Casanova, Iker. (2007). ETA, 1958-2008: medio siglo de historia. Txalaparta ISBN 978-84-8136-507-8 . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  35. artean, Batzuen. (2013-12). Gal 30 urte. Elkarlanean, S.L. ISBN 978-84-9027-225-1 . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  36. (Katalanez) «Gladys del Estal, un crim de la transició que l'estat no reconeix» VilaWeb . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  37. SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-09-23). «Gerra zikinak hildako Tomas Alba zinegotzia omenduko dute Donostian» GARA . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  38. «ETAm-k hildakoak 1975-1982» Argituz . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  39. «Ibarra eta Botin akusatuen aulkian» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  40. (Gaztelaniaz) Casanova, Iker. (2007). ETA, 1958-2008: medio siglo de historia. Txalaparta ISBN 978-84-8136-507-8 . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  41. (Gaztelaniaz) Casanova, Iker. (2007). ETA, 1958-2008: medio siglo de historia. Txalaparta ISBN 978-84-8136-507-8 . Noiz kontsultatua: 2020-10-02.
  42. a b (Gaztelaniaz) Casanova, Iker. (2007). ETA, 1958-2008: medio siglo de historia. Txalaparta ISBN 978-84-8136-507-8 . Noiz kontsultatua: 2020-10-02.
  43. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1978-07-14). «Actuación vandálica de una compañía de la Policía Armada Rentería» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-02-08.
  44. «Gernika-Lumo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  45. «Gernika-Lumo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  46. (Katalanez) Delblanch, Andreu Mas i. «L'intent d'harmonització (la LOAPA) - 11 des 2014» El Punt Avui . Noiz kontsultatua: 2020-02-19.
  47. (Gaztelaniaz) Prieto, Joaquín. (2012-12-02). «La revolución felipista» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-16.
  48. (Gaztelaniaz) «Intxaurrondo, ciudad sin ley» El Independiente 2016-12-06 . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  49. (Gaztelaniaz) «Aquello era como Vietnam: retrato de la vida en Intxaurrondo» vf 2017-03-20 . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  50. «“El cuartel de Intxaurrondo fue el mayor centro de torturas de Europa occidental”» www.publico.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  51. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1982-10-01). «ETA Político-militar VII Asamblea anuncia su disolución» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-15.
  52. (Gaztelaniaz) Editorial, PUNTO CRÍTICO. «EL PSOE Y EL TERRORISMO DE ESTADO: EL PLAN «ZEN» (Zona Especial Norte) y su «confluencia» con el GAL» puntocritico.com . Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  53. (Katalanez) «Els GAL, incògnites pendents» VilaWeb . Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  54. (Gaztelaniaz) Barbería, José Luis. (1983-07-21). «Enfrentamientos entre policías de paisano y simpatizantes de HB provocan numerosos heridos en Rentería» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  55. Telebista, Euskal Irrati. «Errenteriako 'banderen gerra'ko irudi gogorrak» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-09-05.
  56. Berria. «GAL 30 urte - Berria.info» berria.info . Noiz kontsultatua: 2020-03-25.
  57. «ETAm-k hildakoak 1983-1986» Argituz . Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  58. Urkizu, Urtzi. «'Pasaiako Badia' dokumentala emango du ETB1ek, gaur gauean» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  59. (Gaztelaniaz) Red, Nodo50 Contrainformación en la. (2020-03-09). «Emboscada de Pasaia, treinta años en la memoria colectiva» Nodo50. Contrainformación en la Red . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  60. a b (Katalanez) «Els GAL, incògnites pendents» VilaWeb . Noiz kontsultatua: 2020-09-26.
  61. «Amedo: 'Los GAL fueron decisión de Felipe González. Él estaba detrás de todo' | España | elmundo.es» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  62. https://www.berria.eus/GAL/ikerketak.php?id=3
  63. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2019-11-19). «Santi Brouard eta Josu Muguruza erail zituzteneko 35. eta 30. urtemuga» Kazeta.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-25.
  64. (Gaztelaniaz) PAÍS.es, E. L.. (2001-08-13). «Muere a los 69 años Segundo Marey, primera víctima de los GAL» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-25.
  65. Berria. «GAL 30 urte - Berria.info» berria.info . Noiz kontsultatua: 2020-03-25.
  66. «Familiares de Brouard y Muguruza denuncian el "doble rasero" del Estado en el aniversario de sus asesinatos» www.publico.es . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  67. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1991-08-18). «Mueren tres miembros del 'comando Donosti' en un tiroteo con la Guardia Civil en San Sebastián» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  68. (Gaztelaniaz) Casanova, Iker. (). ETA, 1958-2008: medio siglo de historia. Txalaparta, 370-376 or. ISBN 978-84-8136-507-8 . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  69. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1987-04-29). «Fallece una de las mujeres heridas en el atentado contra la Casa del Pueblo de Portugalete» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-01-21.
  70. «Setio egoeran ginela zirudien» Berria . Noiz kontsultatua: 1995-06-24.
  71. Lartzanguren, Edu. «25 urte bete dira Ertzaintzak Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren hiletan kargatu zuela» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-06-21.
  72. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1993-10-31). «Ingeniero emprendedor, tímido y con sentido del humor» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  73. Mallona, Olatz Enzunza. «Memoria osatzeko ariketa bat» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  74. Sagarzazu, Jokin. «Iraganean soa, geroan oinak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  75. (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  76. Leitner, Ulrike. (2011-12-30). «El Diario de Alexander von Humboldt en España» Asclepio (2): 545–572 doi:10.3989/asclepio.2011.v63.i2.505 ISSN 1988-3102 . Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  77. Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  78. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1997-04-17). «Un funcionario de prisiones, tiroteado por dos etarras cerca de su casa de Rentería» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-01-21.
  79. (Gaztelaniaz) EFE. (2017-07-01). «20 años de la liberación de Ortega Lara: el pulso que ETA perdió camino hacia su derrota» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  80. a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-08-07). «Boluetan gaur dela 20 urte, borroka armatua bere gordinean» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-08-14.
  81. «Froilan Elespe omendu du PSE-EEk Illarraltzuetan - Lasarte-oria» Txintxarri.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-22.
  82. (Gaztelaniaz) Agencias. (2001-05-11). «Garzón ilegaliza Haika, organización próxima a HB» Cinco Días . Noiz kontsultatua: 2020-02-19.
  83. Berria. «Segik borroka eguna deitu du gaurko; arratsaldean mobilizazioak egingo dituzte» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-02-19.
  84. a b Telebista, Euskal Irrati. «Arnaldo Otegi, ezker abertzalearen esperantza handia» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  85. (Gaztelaniaz) Rioja, Iker; ueza. «10 años del cambio de 2009: ¿qué queda del Gobierno de Patxi López?» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  86. (Gaztelaniaz) «El juicio contra Ibarretxe y López se iniciará el 8 de enero» El País 2008-10-06 ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-09-24.
  87. (Ingelesez) Hedgecoe, Guy. «Basque leader Arnaldo Otegi freed after 6 years in prison» The Irish Times . Noiz kontsultatua: 2020-01-24.
  88. (Ingelesez) «Engaging ETA» The Irish Times . Noiz kontsultatua: 2020-01-24.
  89. (Gaztelaniaz) Rioja, Iker; ueza. «10 años del cambio de 2009: ¿qué queda del Gobierno de Patxi López?» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  90. Aldabe, Koldo. «Su-eten "orokorra", "iraunkorra" eta "egiaztagarria" eman du ETAk» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  91. «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-2011-15039» www.boe.es . Noiz kontsultatua: 2020-10-20.
  92. «ETAk jarduera armatua 'behin betiko' amaitu duela iragarri du» Euskal Irrati Telebista . Noiz kontsultatua: 2020-01-25.
  93. Erredakzioa. «Espainiako Gobernuak ez du urratsik egingo hauteskundeen aurretik» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-05-25.
  94. a b c d Lacoste (2019), 00:27'00"
  95. Berhokoirigoroin, Jenofa. (2018-02-04). Bake prozesua Ipar Euskal Herrian: Denborarekin sendotu eta zabaldu den elkarlanaren gakoak. Argia, 22-27 or..
  96. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-11-06). «Estrasburgo sentencia que no hubo un juicio justo para Otegi y sus compañeros de Bateragune» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-10-20.
  97. «Cuando la Audiencia Nacional decía que para cometer enaltecimiento tenías que proceder de un entorno terrorista» www.publico.es . Noiz kontsultatua: 2020-10-20.
  98. Telebista, Euskal Irrati. «Estrasburgok 'Parot doktrina'ren aurka egin du aho batez» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  99. (Gaztelaniaz) «Interior apuesta por la "ingeniería jurídica" si el TEDH deroga la 'Doctrina Parot'» cuatro 2013-03-20 . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  100. (Gaztelaniaz) «Directo: Manifestación en Madrid contra la anulación de la 'doctrina Parot'» El HuffPost 2013-10-27 . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  101. Berria.eus. «2013. Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa Bilbon» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  102. (Gaztelaniaz) «Miles de personas piden en Bilbao el fin de la dispersión de los presos de ETA» El HuffPost 2014-09-20 . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  103. (Gaztelaniaz) «Decenas de miles de personas se manifiestan en Bilbao contra la dispersión de los presos de ETA» RTVE.es 2015-01-10 . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  104. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2016-01-04). «La APAVT pide que se prohíba la marcha de Bilbo y apunta a Sare como «continuación» de Herrira» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  105. (Ingelesez) «Thousands rally in Spain for rights of Basque separatist prisoners» RT International . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  106. Uranga, Oihana Elduaien. «Jendetza elkartu da Bilbon, presoen eskubideen alde» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  107. «100.000 lagun inguru bildu dira Bilboko kaleetan euskal presoen eskubideen alde» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  108. Telebista, Euskal Irrati. (2020-01-11). «65.000 lagun bildu dira Bilbon, Gobernu berriari espetxe-politika aldatzeko eskatuz» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  109. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Sare advierte a los gobiernos que 'sería un error ignorar lo que se exigió ayer’» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-10-21.
  110. Telebista, Euskal Irrati. «Zer da 'Parot doktrina'?» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-10-02.
  111. Edurne Begiristain, «220 atentatu, argitu gabe», Berria, 2014-12-06
  112. «45», Berria, 2014-12-06
  113. https://www.diariovasco.com/20090929/politica/concejales-homenajean-sebastian-edil-20090929.html?ref=https%3A%2F%2Fwww.google.com%2F
  114. https://www.berria.eus/albisteak/95248/plaza-bati-tomas-albaren-izena-jartzea-onartu-du-donostiako-udal-gobernuak.htm
  115. https://www.argia.eus/albistea/lau-atxilotu-oiartzunen-aritxulegi-basoa-osatzea-egotzita
  116. https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/artikulua/gudarien-basoa-landatu-zuten-berriz-larunbatean-aritxulegin
  117. https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200603/kartzelan-bizitako-hamasei-urteak-bildu-ditu-karlos-gorrindok
  118. https://www.karmelaldizkaria.eus/publico/upload/articulos/karmel-2011-1-_Terrorismoaren_gaiaren_inguruko.pdf
  119. https://autonomico.elconfidencialdigital.com/articulo/pais_vasco/museo-anos-despues-terminar-obras-construccion-ha-comenzado-proceso-llenar-museo-victimas-terrorismo/20190901225013024000.html

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu