Gorka Landaburu

kazetari frantziarra

Gorka Landaburu Illarramendi (Paris, Frantzia, 1951ko urriaren 11-) kazetari gipuzkoarra da. Hainbat hedabidetan lan egin du, tartean "Cambio 16" eta "Aldaketa Hamasei" aldizkarien zuzendari gisan ere bai. Zarautzen bizi da.

Gorka Landaburu

(2016)
Bizitza
JaiotzaParis1951ko urriaren 11 (72 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaFrantzisko Jabier Landaburu
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
KidetzaPSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Bizitza aldatu

Lehenengo urteak aldatu

Haren aita, Frantzisko Javier de Landaburu Fernández, EAJren diputatua izan zen Espainiako Bigarren Errepublikan; Frankismoan, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea izan zen, Parisko erbestean. Gorka Landaburuk bertan kaztetaritza ikasketak egin zituen eta 1972an, Euskal Herrira itzuli.

Lan ibilbidea aldatu

Frantziako hedabideetan hasi zen, Radio France, Radio Luxembourg eta Le Matin-en, eta Espainian Canal Sur eta Onda Ceron, Luis del Olmorekin batera. Halaber, EFE eta Reuters agentzietan eta Radio Euskadin ibili izan da.

Konpromiso politikoa eta atentatua aldatu

1993tik aurrera, PSEko afiliatua da eta ETAren aurkako jarrera irmoa erakutsi du. Hori zela eta, atentatu bat jasan zuen 2001eko maiatzaren 15ean Zarauzko bere etxean: pakete bat jaso zuen, hasiera batean susmagarria ez zena, harpideduna zen aldizkari baten izenarekin zetorrena. Lehergailua ezkutatzen zuen, hala ere: zabaltzean, eztanda egin zuen eta aurpegian, eskuetan eta sabelaldean zauri larriak eragin zizkion. Halaber, etxean bestelako erasoak jasan ditu eta bizkartzaina behar izan du. 'Fundación Víctimas del Terrorismo' eta 'Gesto por la Paz' elkarteen kidea izan da.

Beste alde batetik, 2005ean publikoki azaldu zen Euskaldunon Egunkariaren itxieraren aurka, eta urte bat geroago "Sí en nuestro nombre, sí a que se busque la paz" manifestua sinatu zuen, Espainiako Gobernua eta ETAren arteko bake prozesuaren alde.

Ikus, gainera aldatu