Espainiako Alderdien Legea

Espainiako Alderdien Legea 2002ko ekainaren 27an Espainiako Legebiltzarrak onartutako lege bat da. Legearen helburua alderdi guztiek demokrazia eta konstituzioa errespetatzea da eta beraz bortizkeria onartzen duten alderdiak ezin dira demokratikoak izan. Modu honetan alderdiak legez kanpo uzteko bide administratiboa martxan jarri daiteke.

Legearen helburua Batasuna legez kanpo uztea izan zen eta horretaz baliatu dira Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta hainbat Herri Plataforma legez kanpo uzteko.

Lege honen alde alderdi hauek bozkatu zutenː Alderdi Popularra, PSOE, CiU, CC eta Alderdi Andaluzista. Guztira aldeko 304 boto izan zituen (Gaspar Llamazares, Izquierda Unidakoak akatz baten ondorioz alde bozkatu zuen baita ere). Jarraian agertzen diren alderdi hauen 16 boto aurka izan zituenː IU, EAJ, EA eta ERC, (ezker abertzalea ez zituen diputaturik 2000ko Espainiako hauteskunde orokorretarako abstentzioaren deia egin baitzuen) eta abstentziorik ez zuen izan.

Alderdien Legea aplikatu zaien alderdi politiko, hautes elkarte nahiz koalizioak Aldatu

Ikus gainera Aldatu

Kanpo estekak Aldatu