Euskal Zuzentasuna (EZ) Ipar Euskal Herrian 1970eko hamarkadan aritutako ezkutuko talde abertzale txiki bat izan zen. Bere burua, bere agirietan, nazio askatasunerako euskal erakunde sozialista iraultzaile gisa definitzen zuen. 1977ko azaroan ekin zion borrokari.

Euskal Zuzentasuna
Datuak
Motaerakunde terrorista

Hainbat ekintza burutu zituen Baionan, tartean Ecco-bis enplegu agentziari su ematea edo La Feria zinema suntsitzea. 1978ko maiatzaren 7an, Donibane Lohitzunko Donibane Hotela kiskali zuten. Bertan Frantziako Poliziaren kaserna ezarri nahi zuten, ordura arte erabilitakoa txiki geratu zitzaiela-eta. Ezezagun talde batek atzeko atetik sartu, gasolina isuri eta su eman zioten.[1] 1979ko uztailaren 2an Espainiara zihoan "Puerto del Sol" trena ametrailatu zuten Donibane Lohitzunen.

Taldea iragarri gabe desagertu zen.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.