Ireki menu nagusia

Haika Euskal Herriko gazte erakunde sozialista abertzalea zen. Gaur egun, esan daiteke Ernai erakundeak ordezkatzen duela, Baltasar Garzon epaileak Espainiar estatuan bere ekintzak ilegalizatu ondoren. Zehazkiago, Espainiako justiziak Haika legez kanporatu ondoren, sektore desberdinetako gazteek Gazte Bilgunea izeneko dinamika abian jarri zuten, zeinaren ondoren Segi sortu baitzen.

HAIKA
Sorrera 2000 apirilaren 23a
Desegitea 2001 (ilegalizatua)
Ideologia politikoa Sozialismo Iraultzaile
Abertzaletasuna
Ezker abertzalea
Independentismoa

Haika, Jarrai eta Gazteriak erakundeen elkartzearen ondorioz sortu zen 2000. urtean, Kanboko (Lapurdi) Gazte Topagunean bere aurkezpen ekitaldia egin zuen[1]. 2001. urtean Baltasar Garzon atxiloketak izan zituzten eta gartzelara bidali zituzten hainbat gazte Haika ETAren zati bat zela esan zuelako epaileak[2].

Ilegalizazioa eta gero 2005ko ekainean "Jarrai, Haika eta Segi "legez kanpoko" erakunde zirela bai, baina "erakunde terroristak" ez zirela ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, armak ez zituela erabili argudiatuz[3]. Hala eta guztiz, fiskaltzak eta AVTk helegitea sartu zuten. Honen ondorioz, bi urte beranduago hau da, 2007an "Jarrai, Haika eta Segi "talde terrorista" zirela erabaki zuen Auzitegi Gorenak. Ordutik aurrera, Etakideak balira epaitu eta kondenatuak izan ziren Haikako gazteak Dena da ETAren barruan kokatzen den momentu historikoan[4].

Audientzia Nazionalak Segi ere ilegala deklaratu zuen. Hala eta guztiz, gaur Ernai gazte erakundea da Haikako nolabaiteko ondorengoa.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu