Nicolás Redondo Terreros

politikari espainiarra
Artikulu hau 1958an jaiotako politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nicolás Redondo».

Nicolás Redondo Terreros (Portugalete, 1958ko ekainaren 16a) euskal politikaria da, PSE-EE alderdikoa. Nicolás Redondo Urbieta UGTko buruzagiaren semea da. Zuzenbidean lizentziatua da.

Nicolás Redondo Terreros

(2016)

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2001eko ekainaren 8a - 2002ko apirilaren 17a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1998ko azaroaren 25a - 2001eko ekainaren 8a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

PSE-EEeko idazkari nagusi

1997ko urriaren 20a - 2001eko abenduaren 21a
Ramón Jáuregui - Patxi López Álvarez

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 27a - 1997ko urriaren 20a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 29a - 1996ko urtarrilaren 9a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1990eko abenduaren 18a - 1993ko ekainaren 29a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1984ko martxoaren 22a - 1987ko urtarrilaren 8a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
Bizitza
JaiotzaPortugalete1958ko ekainaren 16a (66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaNicolás Redondo Urbieta
AmaNatividad Terreros
Ezkontidea(k)Susana Gómez (en) Itzuli  (1996 -
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
KidetzaPSE-EE
Ezkerraren Gazteak
Euskadiko Alderdi Sozialista
Colegio de Abogados de Bizkaia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Espainiar Ezkerra

Bizitza

aldatu

Haurtzaroan Las Hurdesen eman zituen hainbat urte, aita han baitzegoen erbesteratua. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta 1975ean, PSOEn sartu. Gazteria Sozialistetan hasi zen politikagintzan eta 1984ko hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten. 1989an, Bizkaiko sozialisten idazkari nagusi hautatu zuten. Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi gisan bederatzi urte eman ondoren, 1997an Euskadiko PSE-EEko idazkari nagusi hautatu zuten alderdiaren III. Kongresuan.

Instituzioetan ere izan du kargurik: Bizkaiko Foru Aldundian Garraio diputatu izan zen, Eusko Legebiltzarreko kide II. Legealdian, Espainiako Gorteetan diputatu 1993tik 1997ra. 1998an, alderdi barruko hauteskundeak egin ondoren, lehendakarigai izendatu zuten alderdikideek. PSOEk 2000. urtean egin zuen 35. Kongresu Federalean PSOEren Batzorde Agintariaren kide eta Harreman Instituzionalen arduradun hautatu zuten eta, urte berean, PSE-EErn IV. Kongresuan PSE-EEren idazkari nagusi hautatu zuten berriro ere. 2001. urteko Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigaia izan zen. 2002an, batetik PSE-EE bere alderdiarekin desadostasunak izanik eta, bestetik, alderdiaren barnean pisua galduta, kargu guztiak utzi egin zituen. Patxi Lópezek ordezkatu zuen.

Erreferentziak

aldatu